(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak alkoholaren salmenta guztiz debekatzea proposatu du autobia eta autobideetako zerbitzugune eta gasolina-zerbitzuguneetatik asteazkena, 2013.eko uztailak 17


Gobernuak Parlamentuari berrikuntza horrekin igorri dio lege-proiektua eta bertan ere eragozten da saltokietan alkoholdun edariak 22:00etatik 09:00ak arte saltzea


Merkataritza-establezimenduetan alkoholaren salmentari ordutegi-mugak jartzen dizkion foru-legearen proiektuan honako hau sartu du Nafarroako Gobernuak: edari horiek guztiz debekatzea autobia eta autobideetako zerbitzugune eta gasolina-zerbitzuguneetan, bertan dauden saltokietan nahiz ostalaritzako zerbitzuetan.

Horrenbestez, "ibilgailuaren zirkulazioari eta, horren ondorioz, bide-segurtasunari zuzenean lotutako instalazioetan era horretako substantziak era orokorrean eskuratzea saihestu" nahi da.

Nafarroan dauden automobilgintzarako erregaiaren txikizkako 177 saltokietatik, 15 inguru autobia edo autobideetan daude. Egungo legeriaren arabera, puntu horietan 18 gradu arteko alkohola sal daiteke.

Foru Gobernuak berrikuntza hori sartu du foru-legearen proiektuan Drogazaletasunaren Foru Planak egindako eskariari kasu eginez; hark saltokietan alkohola saltzeko debekuaren proposamena jadanik jasotzen zuen, 22:00etatik 09:00ak arte. Murrizketak martxoaren 16ko 10/1991 Foru Legearen (alkoholdun edarien kontsumoaren prebentzioa eta mugari buruzkoa adingabekoa izateagatik) aldaketa baten bidez antolatzen dira,

Nafarroako Gobernuak Parlamentuari ekimen hori irakurketa bakarrean izapidetzeko eskatzen du eta premiazko prozeduraz; hala, uda honetan indarrean sartu ahalko da legeen Ganberan bilkura deitzen bada.

Aipatu beharra dago Adingabekoen Kontseiluak eta Toki Erregimeneko Batzordeak legearen aldaketaren aldeko txostena egin dutela, eta hark Merkataritza Kontseiluaren irizpena ere eskatu duela, ekarpen bakarra jasoz.

Muga saltokietan

Zehazki, Foru Gobernuaren proiektuaren arabera, 1991ko Foru Legearen 4. artikuluaren paragrafo berriak erabakitzen duenez, "edozein alkoholdun edariren salmenta, hornidura edo banaketa, doan edo ez, debekatuta geratzen da autobia eta autobideen zerbitzugune eta gasolina-zerbitzuguneetan" eta, alkoholdun edariak berehala kontsumitzeko ez diren merkataritza-establezimenduen kasuan, saltzeko edo banatzeko baimena izatea, haren ordutegi-erregimena alde batera utzita, "22:00etatik hurrengo eguneko 09:00ak arte". Aurreikusitako ordutegi horren mende geratuko dira ere salmenta ibiltaria, urruneko salmenta eta etxez etxeko salmenta", eransten da foru-legearen proiektuan.

Ordutegiaren mugak hamaika autonomia erkidegoetan indarrean dirau. Nafarroan, 1.269 establezimenduk alkohola saltzeko baimena dute, gehienak (1.208) elikadura-produktuen eta orokorrean edarien txikizkako saltokiak, eta 61 ardo eta era guztietako edarien txikizkako saltokiak.

Kasu horretan, mugaren helburua gero eta errazago eskuratzen den alkohola mugatzea da berehala kontsumitzeko prestatutako establezimendu publikoetatik at, "toki publikoetan kontsumoa ekiditeko, horrek giza jokabideetan sortzen duen asaldurarekin" eta murrizteko, "instituzionalizatutako substantziak izenekoekin dagoen tolerantziaren ondorioz sor daitezkeen osasun publikoaren arriskuak".

6.000 euroko isunak eta lokala ixtea

Mugak betetzen direla bermatzeko, arau-hauste larri gisa tipifikatzen da, adierazitako testuinguruetan alkoholdun edariak saltzea, hornitzea edo banatzea. Hori ez betetzeak honako zehapen hauetakoren bat ekar dezake:

- Gehienez ere 6.010 euroko isuna.

- Jarduera debekatzea edo etetea gehienez ere bi urtez.

- Lokala gehienez ere urtebetez ixtea.

Ikuskaritza eta instrukzioko lanak udalei dagokie eta, era subsidiarioan, udalek eskatuta edo ofizioz, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa