(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sua erabiltzea debekatuta geratzen da Nafarroa guztiko nekazaritza- eta baso-lurretan, udako suteak prebenitzeko neurri modura osteguna, 2013.eko uztailak 18


Salbuespen gisa, uztondoak erre ahalko dira arrazoi fitosanitarioak tarteko, kanpaina honetako euriteengatik hautemandako uzten izurrite eta gaitzen ondoren


Basoko eta nekazaritzako lurretan suaren erabilera debekua indarrean sartu da, eta Nafarroako Gobernuak basoko suteak prebenitzeko azken udatan agintzen duena

Nolanahi ere, aurtengo berrikuntza da Nafarroako Gobernuak salbuespen modura uztondoak erretzea baimenduko duela kaltegarriak diren organismoen hondakinak kentzeko eta etorkizuneko kutsadurak ekiditeko 2012-2013 kanpainan zehar sortutako arazo fitosanitarioek laborantzak kalte zezaketen eta haien bideragarritasuna oztopatu zezaketen gunetan.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak baieztatu du 2012-2013 kanpaina honetan arazo fitosanitario larriak izan direla, esaterako: lepo-gaitzak zerealetan, belar txarren ugaritzea, bare eta zabroen izurriteak, neguan eta udaberrian izandako prezipitazio handi eta etengabeen ondorioz sortutakoak. Horregatik, erretze-mota hori baimentzea beharrezkotzat jo da, lurrean olo zororen hazi-bankua eta beste belar txar batzuk areagotu ez daitezen eta izurriteen forma negutiarren presentzia murrizteko; hala, ez da beharrezkoa izango datozen kanpainetan tratamendu fitosanitarioen erabilera eta intentsitatea handitzea.

Horrela ezartzen da uda honetako urbanizagarria ez den lurzoruan suaren erabilera arautzeko araudian, NAOean argitaratutakoa.

Baimendutako nekazaritzako erretzeak

Erretze horiek Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak baimendu beharko ditu, aurrez egindako txosten teknikoaren ondoren, eta honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Erretzeak eguzkia atera eta ordubete geroago hasi ahalko dira eta eguzki-sarrera baino bi ordu lehenago erabat itzalita egon beharko dira

  • Erretzeari ekin aurretik, erreferentziazko suhiltzaile-etxeari abisatu beharko zaio honako hauek adieraziz: titularraren datuak, udalerria, poligonoa eta finkaren lursaila eta parajearen izena, bai eta harremanetarako telefonoa ere. Suhiltzaile-etxeak erretzeak eten ahalko ditu sutea sortzeko arrisku handiko egoeran.

  • Gutxienez 8 metro zabaleko suebakia egin beharko da erre behar den gunearen inguruan

  • Erretzeko orduan tresna egokiak dituen makinaria izan beharko da suebakiak egin ahal izateko.

  • Erretzean gutxienez 3 pertsona egon beharko dira tresna erabilgarriekin sua itzaltzeko (motxila sulfatagailuak urarekin eta beste tresna batzuk). Erretzea ez da utziko, harik eta hura erabat itzalita geratzen den arte.

  • Telefono mugikorra izan beharko da SOS Navarrari (112) berehala abisatzeko gorabeheraren bat gertatzen bada ere.

  • Kontrola eragozten duten erretzeak ez dira egingo haizea dagoenean. Behin hasita haizea altxatuko balitz, erretzea itzaliko da berehala.

  • Haizeak kea errepide aldera eramango balu, zirkulaziorako arriskuarekin, itzali egin beharko litzateke.

Nafarroako Gobernuak eskatzen zaizkion erretzeak baimentzea aurreikusten du, gune geografiko bakoitzari data zehatzak emanez; horrenbestez, sute-arriskua lokalizatuta izango da eta itzaltzeko zerbitzuak aktibatuta izango dira baimendutako erretzeak dauden lekuetan.

Mendian eta soroan sua egitea debekatuta

Uztondoak erretzeko salbuespen horretatik at, araudiak orokorrean Nafarroa guztian debekatu egiten du sua erabiltzea mendi edo baso-lurtzat jotzen diren zonalde guztietan; basoko aprobetxamenduetatik edo oihaneko tratamenduetatik datozen basoko hondakinen erretzeak, bai eta lehorreko nekazaritza-lurrean egindako erretzeak ere.

Errekuntzan dauden objektuak edo sutea eragin dezakeen edozein material-mota jaurtitzeko edo uzteko debekua dago ere.

Bestalde, arauak Nafarroako lurralde-zonifikazio bat ezartzen du bi zonaldetan, iparra eta hegoa, eta bertako banalerroa honako toki-erakundeek osatzen dute: Ameskoa, Urbasa, Andia, Goñiko Ibarra, Ollo, Arakil, Irurtzun, Imotz, Atetz, Odieta, Anue, Iragi, Eugi, Zilbeti, Lintzoain, Viscarret, Mezkiritz, Aurizperri, Auritz, Garralda, Orotz-Betelu, Garaioa, Abaurreabeiti, Abaurreagoiti, Jaurrieta, Espartza, Bidankoze, Erronkari eta Garde.

Hegoaldean aisialdiko helburuak dituen suaren erabilera debekatzen da, horretarako prestatutako tokietan ere, barbakoatan edo kanpoaldeko beste edozein instalaziotan eta komunikazio-bideetako atsedenguneetan, esate baterako.

Iparraldean, su-mota hori bakarrik uzten da horretarako prestatutako lekuetan; eraikuntzen barnean, gutxienez hiru horma, sabaia eta lurra dituzten estalpeetan edo eraikuntzako paramentuetan eta txinparta-hitzailea duten tximiniarekin. Halaber, ureztatuta dauden uzta-hondakinak erretzea baimentzen da, baldin eta tontorretan edo ilaran jarri badira.

Material piroteknikoaren erabilera debekatuta dago urbanizagarria ez den lurzoruan eta urbanizagarria den lurzorutik 300 metro baino gutxiagora dagoen lurzoru urbanizagarrian. Tokiko jaietarako Nafarroako Larrialdi Agentziari epearen barnean abisua pasa behar zaio eta, ospakizunean zehar, antolatzaileek gutxienez hiru pertsona izango dituzte sumiatzaileekin eta sua itzaltzeko motxilarekin.

Foru-aginduak debekatzen du errekuntzako motordun ibilgailuen zirkulazioa hegoaldeko basoko pistetatik, beharrak eskatuta erabili behar diren egoeretan salbu: jabegorako iristeko beharra dagoenean, suteak prebenitu eta itzaltzeko, helburu ofizialetarako, basoko, nekazaritzako eta abeltzaintzako lanetarako, naturguneak zaintzeko, linea elektriko, telekomunikazio eta ur-sareen mantentze-lanetarako, ehiza eta onddoen eremuetara sartzeko eta kanpaldiei laguntzeko. Baimendutako ibilgailu horiek zenbait baldintza bete beharko dituzte: telefono mugikorra eramatea, pistan bertan eta horretarako hari erantsita prestatuta dauden tokietan aparkatzea soilik eta SOS Navarra 112 zerbitzuari abisua pasatzera behartuta daude aurkitzen diren zonaldean surik ikusten badute. Basoko lanetan motordun makinariarentzat ere murrizketa berberak agintzen dira.

Foru-aginduak lasto-multzoak erretzea berariaz debekatzen du. Lasto-multzoak ezingo dira jarri zuhaitzez betetako leku batetik 200 metro baino gutxiagora eta jabeek beren izen-abizenak eta telefonoa emateaz gain, lasto-multzoa non dagoen esan beharko dute. Landatutako lursailetan daudenetan, banda perimetral landu beharko da lasto-multzoaren inguruan eta hura multzo hori baino bi aldiz handiagoa izan beharko da gutxienez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa