(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Automobilgintza eta antzeko sektoreetan I+G+B proiektuak garatzen dituen Rafal Taldearen instalazioak bisitatu ditu Barcina Lehendakariak, Tuteran osteguna, 2013.eko uztailak 18


47 lanpostu dituen taldeak, sortu zenetik Nafarroako Gobernuaren aldetik milioi erdi euro jaso du I+G+Bn inbertitzeko


Barcina Lehendakaria Rafal Taldeko zuzendari tekniko Félix Leraren azalpenak jasotzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak I+G+B proiektuen garapenean aritzen den Rafal Taldearen instalazioak bisitatu ditu gaur goizean, Tuteran. Hainbat jarduera-sektoreri begira egiten dute lan, esaterako: automobilgintza, linea zuria eta marroia, elektronika eta elektromekanika edo abeltzaintza-sektorea, abeltzaintza-aziendako identifikazio nahiz kontroleko baliabideen garapenarekin.

Lehendakariarekin batera, enpresa-taldeko jabe eta zuzendari nagusi Félix Lera izan da; lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasuna, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoechea; Ekonomia eta Nazioarteko Politikako zuzendari nagusi Maria Jesús Valdemoros eta hiriko alkate Luis Casado.

Enpresako sailak, administrazio-bulegoak eta bulego teknikoak, laborategia eta ekoizpen-fabrika bisitatu dituzte, eta bisitaldian zuzendari nagusi Félix Lerak Barcina Lehendakariari nahiz gainerako agintariei Rafal Taldearen sorrera, garapen eta hazkundeari buruzko xehetasunak eman dizkie, 1979an sortu zenetik; horrekin batera, hainbat produkturen sorreraren prozesuen eta garatzen dituen ikerketa-proiektuen xehetasunak.

Rafal Taldea

Rafal Taldea osatzen dute: 1979an sortutako Construcciones Mecánicas Rafalek; Mapimet-ek (1995), pieza metalikoen estanpazioaz aritzen dena; eta Tudefalek (1997), hortz-biomedikuntzan diharduena. Gaur egun, 47 lanpostu ditu, guztiek mekanika-arloko bigarren graduko lanbide heziketa dute eta gehienak Tuterako LHI ETIko ikasketa-espediente onenen artean hautatutakoak dira. Sortu zenetik, taldeak Nafarroako Gobernuaren aldetik 507.336 euroko laguntza jaso du I+G+Bn dauden proiektuetarako; urtero, batez beste 600.000 euro erabiltzen du teknologia berrietan inbertitzeko.

Tuterako "Las Labradas" industrialdean dauden instalazioek 3.200 metro koadroko lursaila hartzen dute; haietatik, 310 bulegoetarako dira altxatuta dagoen solairu batean; 900 Mapimet-en ekoizpenerako; eta 2.300 metro koadro Rafalen ekoizpenerako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa