(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aurtengo uholdeen ondorioz zerga-salbuespenaz balia daitezkeen udalerrien kopurua zabaldu da ostirala, 2013.eko uztailak 19


Kaltetuen aldetik salbuespen horiek eskatzeko epea urriaren 31 arte luzatu da, halaber


Nafarroako Aldizkari Ofizialaksalbuespen fiskalak balia daitezkeen udalerrien zenbakia zabaltzen duen Foru Agindua argitaratu du gaur. Salbuespen horiek 2013ko lehen hiruhilekoan eta ekainaren 8, 9 eta 10ean Foru Komunitatean izan ziren prezipitazio handi eta uholdeengatik finkatu dira.

Gainera, urriaren 31 arte zabaldu da kaltetuek beren udaletan eskaerak egiteko epea, izan pertsona fisikoak edo izan juridikoak. Epea zabaldu da Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak nahiz Agrosegurok behar adina denbora izan dezaten kalteak baloratzeko.

Foru Aginduak barnean hartzen du kaltetuek bi erakundeei baimena ematea kalteen balorazioa dagokion udalari zuzenean igor diezaioten, hala, administrazio-izapideak sinplifikatuz.

Gogoratuko denez, iragan ekainaren 12an Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu zuen eta, haren bidez, kaltetuak lurralde-zergaren ordainketatik, jarduera ekonomikoen gaineko zergatik eta eraikuntzen, instalazioen nahiz obren gaineko zergatik salbuetsita geratzen ziren. Erabaki horretan, uholdeek kaltetutako toki-erakundeen zerrenda ezartzen zen, bai eta haiek nola konpentsatuko ziren ere jaso gabe utzitako zergaren diru-sarrerei dagokienez.

Gaur argitaratutako zabaltzearen ondoren, kaltetutako udalerrien zerrenda honako hau da.

2013ko lehen hiruhilekoan euri- eta elur-denboraleek kaltetutako udalerriak: Aguilar Kodeskoa, Andosilla, Agoitz, Araitz, Aras, Artzi, Artazu, Auritz, Azuelo, Baztan, Beintza-Labaien, Bera, Berbintzana, Bertizarana, Biurrun-Olkotz, Buñuel, Cabanillas, Cabredo, Cadreita, Caparroso, Cárcar, Zizur, Zirauki, Cortes, Desojo, Donamaria, Girgillao, Eneritz, Erro, Esprontzeda, Ezkabarte, Ezporogi, Galar, Garinoain, Genevilla, Gesalaz, Imotz, Izaba, Lantz, Lapoblación, Larraga, Larraun, Leitza, Lekunberri, Lesaka, Lizoain-Arriasgoiti, Longida, Los Arcos, Irunberri, Luzaide, Marañón, Martzilla, Mendaza, Mendigorria, Mirafuentes, Miranda Arga, Názar, Ollo, Oloritz, Orosoain, Oteiza, Azkoien, Gares, Puiu, Ribaforada, Jaitz, Zangoza, Sunbilla, Tiebas-Muru Artederreta, Tirapu, Torralba del Río, Tutera, Ultzama, Valtierra, Alesbes eta Deierri.

2013ko ekainaren 8, 9 eta 10ean izandako uholdeengatik kaltetutako udalerriak: Anue, Arakil, Artzi, Areso, Arguedas, Atetz, Azagra, Baztan, Berbintzana, Burlata, Cadreita, Caparroso, Carcar, Castejon, Oltza Zendea, Esteribar, Etxalar, Etxauri, Ezkabarte, Ezkurra, Faltzes, Funes, Garaioa, Goizueta, Girgillao, Huarte, Igantzi, Larraga, Lesaka, Longida, Irunberri, Marañón, Martzilla, Milagro, Miranda Arga, Obanos, Otsagabia, Odieta, Oitz, Olaibar, Iruña, Azkoien, Saldias, Tafalla, Ukar, Uharte-Arakil, Ultzama, Untzue, Urdazubi, Urraulgoiti, Valtierra, Viana, Alesbes, Atarrabia, Deierri eta Zugarramurdi.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa