(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 540.000 euro erabiliko ditu ekonomia sozialeko enpresak sortu eta sustatzeko ostirala, 2013.eko uztailak 19


Horrenbestez, ekitaldi honetako aurrekontua 1,8koa izango da enplegua sortzeko, hazkunde ekonomikorako estrategikotzat jotzen den sektore batean


Nafarroako Gobernuak ekonomia sozialeko enpresak sortu eta sustatzeko diru-laguntzen deialdia argitaratu du Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hiru lerrotan banatutako 540.000 euro: enpresak sortzeko edo proiektu pilotuak abian jartzeko zuzeneko laguntzak (390.000 euro), Estatu mailan aitzindaria dena; jadanik sortuta dauden enpresentzako laguntza (100.000 euro); eta sustapena nahiz zabalkundea (50.000 euro).

Diru-laguntza horiek Foru Gobernua ekonomia sozialaren sustapenaren alde egiten ari den apustuan sartzen dira, eta, horretarako, 2013an 1.827.000 euroko laguntzak emango dira. Aurrez, bazkideak egiteko deialdiak argitaratu dira (617.000 euro); inbertsioak egiteko (500.000 euro); eta enpresa-segidarako (170.000 euro).

Ezarpen berriko edo berriz formulatutako linea horiek sektorearekin (Nafarroako Lan Enpresen Elkartea) eta Moderna fundazioarekin elkarlanean diseinatu da, eta Ekintzailetza Planean ere sartzen dira. Hala, enpresaren sorrera azpimarratu nahi da Nafarroako hazkunde ekonomikorako estrategikotzat jotzen den sektore batean.

Enpresak sortzeko laguntzak

Zehazki, "ekonomia sozialeko enpresen sorrera eta proiektu pilotuak" lerroak bi ekintza ditu, eta sektore horretan enplegua zuzenean sortzea sustatzen du xede ekonomia sozialeko enpresa berriak abian jarriz. Estatu-mailan aitzindariak diren laguntzaz ari gara (Estatuko gaineko lekuetan ez dago antzeko programarik).

Lehenik eta behin, enpresak sortzeko programan enpresa eta lanpostu berriak zuzenean sortzeko proiektuak diruz lagundu ahalko dira. Proiektu horiek integralak izan beharko dira eta jarduketaren bat edo jarduketa batzuk jaso ahalko dituzte: taldeko autoenplegurako dinamizazioa; prestakuntza eta aholkularitza; negozio-ideiak bilatzea eta definizioa; bideragarritasun-planak; izapideei buruzko aholkularitza, berariazko prestakuntza…

Jarduketa horietatik enpresa berri bat sortu beharko da kooperatiba edo lan-sozietate modura. Diru-laguntzaren zenbatekoa proiektuaren kostuaren % 50a artekoa izan ahalko da, eta ezingo du urtean 30.000 euroak gainditu proiektuko. Gehieneko zenbateko hori 1.500 eurorekin gehituko da sortzea aurreikusten den lanpostu mugagabe bakoitzeko, eta kontzeptu horretan ezingo da diru-laguntza 15.000 euro baino gehiagokoa izan. Gehieneko bi zenbatekoen baturak ezingo du, inolaz ere, proiektuaren kostuaren % 75 gainditu.

Horrenbestez, ekintzaileek laguntza-elkarteetara enpresak sortzeko eramaten dituzten proiektuak sustatu nahi dira, edo enpresa berriak sortzeko hartzaile egokien proiektuak, krisialdian enplegua galdu duten ekonomia sozialeko enpresetako langileak, unibertsitateko ikasleengan ekintzaile soziala sustatuz…

Indarra hartzen ari diren arloetan (pertsonentzako zerbitzuak, adibidez) proiektuen hautemate eta abiaraztea sustatu nahi da, ezkutuko ekonomiaren eragina handia den esparruak azpimarratzea, ekintzailetza soziala unibertsitarioengan sustatzea, enplegua galdu duten ekonomia sozialeko enpresetako langileei laguntza ematea…

Proiektu pilotuak

Bestalde, `Proiektu pilotuak´ izenekoen gaineko ekintzak ekonomia sozialeko erakunde esanguratsu edo irabazi-asmorik gabekoei laguntza ematen die honako hau abian jar ditzaten: enpresa berriak abiarazteko eta finkatzeko laguntza-tresna berritzaileak, eta enpleguaren sorrera ezkutuko ekonomiaren esparruetan.

Proiektu pilotuetan proiektuaren urteko kostuaren % 75 diruz lagunduko da lehen urtean, 50.000 euroak gainditu gabe, eta hurrengo bi urteetan diruz lagundutakoei lotutako proiektuengatik diru-laguntza eskatu ahalko da; kasu horretan diru-laguntzak ezingo du % 50 gainditu urte horietan, urte bakoitzean 25.000 euroko muga izanik.

Lerro berri horietara aurkez daitezkeen erakundeak ondorengoak dira: ekonomia sozialeko erakunde esanguratsuak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta helburu sozialtzat ekonomia sozial nahiz unibertsitateen sustapena jasotzen duena, eta diru-laguntzak lehiaketaren prozeduraz emango dira, proiektuak haien kalitate tekniko eta berrikuntzaren arabera baloratuz, enplegua sortzeko zailtasun handieneko taldeentzat doazen baloratuz, Moderna Planaren barnean sartzen den baloratuz eta baloratuz ere zer ikuspegi duen ezkutuko ekonomiak garrantzia handiagoa duen arloetan.

Laguntza teknikoa

Laguntza teknikoko diru-laguntzak berriz adierazi dira enpresa berrien sorrera sustatzeko eta kooperatiba nahiz lan-sozietateen lehiakortasuna hobetzeko honako jarduketa hauen bidez: bideragarritasun-azterketak; txosten ekonomikoak eta kontu-ikuskaritzak; aholkularitza kudeaketa-arloetan, aholkularitza nazioarteko lankidetzan, zuzendari nahiz kudeatzaileen kontratazioa…
Jarduketa horien % 50 eta % 75 artean diruz lagunduko da, 15.000 eta 30.000 euro arteko mugekin laguntza teknikoaren egoeren arabera.

Sustapena eta zabalkundea

Azkenik, ekonomia soziala sustatu eta zabaltzeko laguntzekin, era horretako enpresak ikusarazten laguntzen duten jarduketak bultzatu nahi dira, ondorengo jarduketak finantzatuz: merkataritza-azoka, kongresu edo ekitaldietan parte hartuz, ekonomia soziala hedabideetan zabalduz eta antzeko beste ekintza batzuk. Lagun daitekeen jardueraren % 80 finantzatuko da 15.000 euroko mugarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa