(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Guztira 3.464 gaztek egingo dituzte kanpaldiak Nafarroako parajetan, gehienak Erronkari ibarrean astelehena, 2013.eko uztailak 22


Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuaren baimena behar dute, 24 orduko zaindaria duena edozein egoerari aurre egiteko


Belagua.

Guztira 3.464 gaztek kanpaldiak egingo dituzte uda honetan Nafarroako hainbat toki eta parajetan, gehienak Erronkari ibar aldean; bertan, guztira 35 taldek kanpaldia egitea aurreikusten da 2,311 txangozaleren parte-hartzearekin. Hainbat autonomia erkidegoetakoak dira: EAE, Katalunia, Madril, Valentzia edo Errioxa. Gainerako taldeek (52 arte) hautatutako beste gune batzuk honako hauek dira: Ultzama, Ollo, Arakil, Baztango ibarrak, eta Zangoza nahiz Lizarra ingurua.

Talde guztiek Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuaren Gazteria zuzendaritzaordearen baimena eskatu behar dute, zenbait baldintza egiaztatuz, adibidez: udalaren baimena, edo istripu nahiz gizarte-erantzukizuneko aseguru-polizak izenpetzea, bai eta ezarri dituzten autobabeserako plan bat ere osasun-neurriekin (uraren, zaborren tratamendua, galkorrak diren elikagaien biltegiratzea, komunak) eta segurtasun-neurriekin (medikua, botikina, ebakuazio-plana larrialdi baten aurrean).

Eskaeran parte-hartzaileen zerrenda jaso behar da, bai eta arduradunen datuak ere Nafarroako Gobernuak uneoro haiekin harremana izateko. Izan ere, Gazteria zuzendaritzaordeko teknikariak zaintzan dauden eguneko 24 ordutan, astelehenetik igandera kanpaldietan edozein gertakariri arreta emateko. Halaber, Nafarroako Larrialdi Agentziak datu berak ditu taldeetako arduradunei abisua emateko beharra izanez gero. Arrazoi hori dela eta, ohikoa da baimenik behar ez duten taldeek ere datu-mota hori ematea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Kanpaldiak arautzeko foru-dekretua
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa