(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tutera eta Lizarrako Gizarte Zerbitzuen zentroek guztira 767 pertsonari eman die arreta 2012an astelehena, 2013.eko uztailak 22


Berrikuntza modura, iazko azaroan Tuterako haur eta nerabeentzako arreta-taldea sortu zen, eta bi hilabetetan 14 pertsonari eman zien zerbitzua


Tutera eta Lizarrako Gizarte Zerbitzuen zentroek guztira 767 pertsonari eman die arreta 2012an eta, berrikuntza modura, iaz Tuterako haur eta nerabeei arreta emateko Taldea sortu zen, eta bi hilabetetan 14 pertsonari eman zien arreta.

Gizarte-zerbitzuen zentroak lehen-mailako arreta-sareko unitateak dira, eta Oinarrizko Gizarte zerbitzuetako programen osagarriak dira, Gizarte Zerbitzuen sistema publikoa osatzen duten bi mailetako bat, Espezializatutako Gizarte zerbitzuekin batera.

Tuterako Gizarte Zerbitzuen zentroei dagokienez, 2012an guztira 302 pertsonari eman zien arreta (204 emakume eta 98 gizon). Zehazki, 134 pertsonari eman zien arreta gizarteratzeko/laneratzeko Taldeak (EISOL); 14 pertsonak (7 adingabeko eta 7 heldu) haur eta nerabeei arreta emateko Taldearengana jo zuten (kontuan hatu behar da talde horrek azaroan ekin ziola bere lanari eta, beraz, bi hilabetez eskaini zuela zerbitzua); eta beste 154 pertsonak genero-indarkeriako biktimei ematen dien arreta integraleko Taldearen laguntza jaso zuten. Zentro horren geografia-esparrua Tuterako Gizarte Zerbitzuen Saila da, Buñuel, Cascante, Cintruenigo, Corella, Tutera eta Valtierrako oinarrizko zonaldeek osatutakoa.

Lizarrako Gizarte Zerbitzuen zentroei dagokienez, iaz 465 pertsonari eman zien arreta (258 emakume eta 207 gizon). Hala, EISOLek 143 pertsonari eman zien arreta, haur eta nerabeei arreta emateko Taldeak (EAIA) 127 adingabekori eta 120 helduri, eta genero-indarkeriako biktimei arreta integrala emateko Taldeak 75 pertsonari (67 emakume eta 8 adingabe). Haren jarduketa-esparrua Lizarrako Gizarte Zerbitzuen Saila da, Allo, Antzin/Ameskoa, Los Arcos Lizarra, Gares, San Adrian, Viana eta Villatuertako oinarrizko zonaldeek osatutakoa.

Datu horiek berriki Tuteran eta Lizarran egindako informazio-saioetan eman ziren, eta bertan Gizarte Politika eta Kontsumoko zuzendari nagusi Mariano Oto zerbitzu horiei arreta ematen dieten profesionalekin elkartu zen.

Oinarriko gizarte-zerbitzuak eta espezializatutako gizarte-zerbitzuak, Gizarte Zerbitzuetako sistema publikoaren zutabeak

Nafarroan, Gizarte Zerbitzuen sistema publikoa bi mailatan egituratuta dago: Oinarriko Gizarte Zerbitzuak (SSB) edo Lehen Mailako Arreta, eta Espezializatutako Gizarte Zerbitzuak edo Arreta Espezializatutakoa.

Oinarriko Gizarte Zerbitzuak sistema publikoaren oinarrizko unitatea da, eta bertan sartzeko atea dira kasu guztietan; izan ere, zerbitzu horiei lotutako behar batzuekin aurkezten duten pertsonetatik gertueneko maila dira, familia- nahiz gizarte-arlotan. Haien jarduketak antolatzen dira, funtsean, lau programaren bidez: harrera eta orientazio soziala; autonomia pertsonalaren sustapena eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta; gizarteratzea lehen-mailako artean; eta haur nahiz familiarentzako arreta lehen mailako arretan.

Gainera, Lehen Mailako Arretak Gizarte Zerbitzuetako zentro horiek ditu eta, gorago aipatu denez, oinarriko gizarte-zerbitzuen programak lagundu eta osagarri egiten dituen lehen mailako arreta-sarearen zerbitzuak dira.

Zentro horien funtzioak dira, besteak beste, oinarrizko gizarte-zerbitzuei laguntza ematea beren funtzioak osatzeko eta haiek espezializatutako gizarte-zerbitzuekin koordinatzeko; oinarriko gizarte-zerbitzuei laguntzea eta aholkularitza ematea, baliabideen birbanaketari laguntza emanez; Sail bakoitzean irizpide homogeneoak finkatzea; oinarriko gizarte-zerbitzuekin elkarlanean aritzea kasuen jarraipenean eta esku-hartzean; eta zeharkako jarduera-programak sustatzea baliabideak hobeto aprobetxatzeko.

Hala, Gizarte Zerbitzuen zentroak, Oinarriko Gizarte Zerbitzuekin koordinatuta, pertsona erabiltzaileei arreta integrala ematen saiatzen dira honako hauei lotutako arloetan: gizarteratzea/laneratzea, haur eta nerabeen babesa eta genero-indarkeria.

Barneko antolaketari dagokionez, zentroa diziplina anitzeko hiru taldetan egituratzen da:

- Gizarteratzeko/laneratzeko taldea (EISOL), eta haren helburua da, lan-munduratzeko ikuspegitik beren egoera hobetzeko prest dauden baztertutako pertsonen gizarteratze/laneratzea.

- Haur eta nerabeei arreta emateko taldearen (EAIA) helburua adingabea babestea da gizarte-zailtasun egoeran dauden haur nahiz nerabeei arreta ematea, bai eta haien familiei ere.

- Genero-indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko taldea (EAIV), genero-indarkeriako biktimei arreta emateko da, informazio eta deribazio bidez, eta hala badagokio, laguntza ekonomiko, laneko laguntza eta laguntza psikologikoren bidez.

Alde horretatik, aipatu beharra dago, Oinarriko Gizarte Zerbitzuak udalarenak diren bitartean, nahiz eta finantzaketa Nafarroako Gobernua eta toki-erakundeen artean banatu, Gizarte Zerbitzuen zentroak Nafarroako Gobernuaren zentroak direla haien kudeaketa zeharkakoa izan daitekeen arren laguntza teknikoko kontratazio-prozedura bidez, Tutera eta Lizarrako zentroak, esaterako.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa