(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Esparza kontseilariak nekazaritza-sektorearekin Nafarroaren jarrera adostu du NPB berria aplikatzeko asteartea, 2013.eko uztailak 23


Nafarroako Gobernuak, UAGNk, EHNEk eta UCANek dokumentu bat izenpetu dute, eta bertan uztailaren 24 eta 25ean Madrilen egingo den Batzar Sektorialean Nafarroak defendatuko dituen printzipioak jasotzen dira


Transcripción textual del video

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparzak sektoreko nekazaritza-erakundeekin (UAGN, EHNE-Nafarroa y UCAN) dokumentu bat izenpetu du gaur. Bertan Nafarroak defendatuko dituen printzipioak jasotzen dira Nekazaritzako Politika Bateratu (NPB) berria aplikatzeko eta uztailaren 24 eta 25ean eztabaidatuko dena Nekazaritza eta Landa Garapeneko Batzar Sektorialean. UAGNen aldetik, dokumentua bertako lehendakari Félix Bariainek sinatu du: EHNE-Nafarroaren aldetik, Ignacio Gilek, exekutibako kideak; eta UCANen aldetik, José Mª Martínezek, erakundeko lehendakariak.

Ezkerretik eskuinera: Ignacio Gil (EHNE); Esparza; Félix Bariain (UAGN), eta José M. Martínez (UCAN). ( irudia handitu )

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparzak sektoreko nekazaritza-erakundeekin (UAGN, EHNE-Nafarroa y UCAN) dokumentu bat izenpetu du gaur. Bertan Nafarroak defendatuko dituen printzipioak jasotzen dira Nekazaritzako Politika Bateratu (NPB) berria aplikatzeko  eta uztailaren 24 eta 25ean eztabaidatuko dena Nekazaritza eta Landa Garapeneko Batzar Sektorialean. UAGNen aldetik, dokumentua bertako lehendakari Félix Bariainek sinatu du: EHNE-Nafarroaren aldetik, Ignacio Gilek, exekutibako kideak; eta UCANen aldetik, José Mª Martínezek, erakundeko lehendakariak.

Esparza kontseilariak gogoratu duenez, batez beste, NPB Nafarroako nekazaritza eta abeltzaintzako ustiapenen nekazaritza-errentaren % 25 da eta horrekin ustiapen askoren bideragarritasuna ziurtatzen da; hori dela eta, datozen negoziaketak eta hartuko diren erabakiak oso garrantzitsuak izango dira. Gainera, nabarmen du 7 urteko iraupena duen araudi-esparrua dela (2014-2020 aldia), horrek esan nahi duenarekin beren diru-sarreren egonkortasunaren bermeei dagokienez.

Nafarroako nekazaritza-sektore guztiaren akordioak hiru printzipio nagusia barneratzen ditu eta haiek garatzen dituzten berariazko 13 neurri. Lehenengoen artean, NPBaren lehen zutabeko zuzeneko laguntzak benetan aktiboak diren ustiapenetarako izango direla, hots, nekazaritza-jarduera eraginkorra egiten duten nekazari eta abeltzainentzat, jarduera hori beren errentarako garrantzitsua izan dadin.

Bigarren printzipio modura, gaur aurkeztutako dokumentuak adierazten du ustiapen guztiei joko-arau berak bermatu behar zaizkiela, hala lehiari eraldatzeak saihesteko. Alde horretatik, NPBko laguntzei nekazari aktiboek ustiatutako nekazaritzako azalera produktibo guztiak gehitzea proposatzen da, eta 2000tik 2002rako erreferentzia historikoetan oinarritutako egungo ereduak Europar Batasuneko zuzeneko laguntzetatik kanpo utzi zituenak.

Azkenik, erabaki da ere, hala badagokio, baimentzen diren onuradun, sektore eta lurraldeen arteko laguntzen aldaketak, izatekotan, beharrezkoak izan beharko direla aurreko bi puntuak betearazteko.

Neurri zehatzak

Gaur sinatutako dokumentuak ere zenbait neurri jasotzen ditu aipatutako hiru printzipioak garatzeko.

Hala, laguntza-hartzaile berrien sarreraren ondorioa minimizatzeko, akordioak jasotzen du, hasieratik eskubideak eman diezazkietela nekazaritza-jarduera bat benetan exijentzia-maila handienarekin egiten dutenei, kanpoan utziz, hortaz, hori egiten ez dutenak.

Gainera, abeltzaintzaren kasuan, Nafarroak defendatuko du eskubideak soilik 2013an abeltzain izan direnei ematea eta laguntzak finkatzea urte horretan duten abelburu-kopuruaren arabera, eta ez bakarrik bazkatzeko azalera bat izateagatik hasiera batean Europak nahi zuen bezala. Abeltzaintzaren arloan beste neurri bat sartzen da eta, haren bidez defendatzen da, etengabeko bazketan laguntzak jasotzea eta haien zenbatekoa ustiapenekoak bertakoak diren ganadua izateari lotuta izatea.

Bestalde, erabaki da ere, zuzeneko ordainketa-erregimenean laguntza ekonomikorik jasotzen ez duten mahasti, fruta eta barazki, patata eta apaindura-landareen kasuan, laguntza horiek jasotzen has daitezen; horrenbestez, ustiapen guztiak baldintza beretan izango dira, bigarren printzipioan adierazi denez.

Gobernuak eta Nafarroako nekazaritza-erakundeek, gainera, beraien arteko akordioa aditzera eman dute NPBaren indarraldi berrian azalerak izateagatik bakarrik kobra ez dadin, baizik eta laguntzen kobrantza ekoizpenari lotuta egotea. Horrekin batera, Nafarroak irizten du zuzeneko laguntzak jaso ahal izateko gutxienezko atalasea 300 euro urtean ezarri behar dela.

Bestalde, NPBaren bi zutabeen artean egin daitezkeen funtsen transferentziei buruzko erabakiei dagokienez (zuzeneko laguntzak eta landa-garapena), ustiapenak eta sektoreak geratuko diren egoerak baldintzatzen du zuzeneko ordainketak aplikatzeko ereduaren arabera, alde batetik, eta Nafarroako PDRrako funtsen esleipenaren arabera, bestetik. Nolanahi ere, a priori, Nafarroa lehen zutabeko funtsak (zuzeneko ordainketak) bigarrenera (landa-grapeneko programa) transferitzearen alde egongo zen, gure eskualdean funtsen behar handiena duten azpisektore edo arloei sendo lagundu ahal izateko

Ekoizleen erakundeei dagokienez, kasu guztietan Estatuko araudia ezarri behar dela irizten da balioaren katean ekoizleen kokapena hobetzeko asmoz.

Nafarroak ere defendatzen du, 2014-2020 aldirako autonomia erkidegoen arteko LGENF funtsen banaketarako, egungo programazio-aldian lortutako egikaritze-maila kontuan har dadila. Alde horretatik, gogoratu behar da, Nafarroak zegozkion funts guztiak egikaritu baditu ere, eskualde guztiek ez dutela era berean jokatu, eta horrek eragin du Espainiak Europako funtsak galtzea; izan ere, ez da utzi egikaritze handiagoa xurgatzeko gaitasuna duten komunitateek aprobetxa zezaten.

Nafarroako Gobernuak eta nekazaritza-erakundeak ere bat etorri dira Estatu mailan Landa Garapeneko Programa bat zehaztu behar dela esatean, eta esparru autonomikoari gehituko zaiona. Neurri horrek utziko zuen, Autonomia Erkidego baten esparrua eta interesa gainditu eta ekintzak burutzen dituzten erakunde nahiz entitateek laguntzak jaso ahal izatea, gaur egun gertatzen ez dena.

Azkenik, 2014-2020 aldirako Nafarroako Landa Garapeneko Programari dagokionez, non Foru Komunitateak alor horretan gure foru-erregimenak dituen bere eskumenak egikaritu ahal izango dituen, gure nekazaritza-ustiapen eta nekazaritzako elikagai-enpresen lehiakortasuna handitzen lagunduko duten jarduketa guztiak barneratu beharko ditu, eskaintzaren integrazioa eta balioko katearen oreka hobetuko ditu, bai eta ingurumeneko lehentasunak, klima-aldaketarako moldaketak, berrikuntzak ere; finean, gure landa-guneak bideragarriak izaten utziko dituzten guztiak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa