(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ogasunak herritarren 45 ekarpen jaso ditu iruzur fiskalaren aurka asteazkena, 2013.eko uztailak 24


Ogasunak proposamena egun lantzen ari den 2013-2017 iruzur fiskalaren aurkako Plan berrian sartzea aztertuko du


Nafarroako Zerga Ogasunak herritarren 45 ekarpen jaso ditu iruzur fiskalaren aurkako borrokari lotuta ekainean egindako partaidetza-prozesu baten barnean. Horrenbestez, Ogasunak herritarrek parte har zezaten nahi zuen egun lantzen ari den 2013-2017 iruzur fiskalaren aurkako Borroka Plan berrian. Behin ekarpenak jasota, haien edukia aztertu eta planean sartu edo ez baloratuko da onartu aurretik.

Prozesuan parte hartu da Gobernu Irekiko webgunearen bidez (gobiernoabierto.navarra.es) eta beste bide batzuk erabiliz, posta elektronikoa edo sare sozialak. Ekarpen gehienak posta elektronikoz iritsi dira eta % 90 era anonimoan igorri dira.

Kontrol handiagoa, salaketak eta zerga-jaitsiera

Bederatzi parte-hartzailek eskatu dute Nafarroako Ogasunak profesional liberal eta autonomoen diru-sarrerak kontrola ditzan, bai eta fakturak zuzen ematea ere bezeroentzako zenbait kenkari berrezarriz. Beste bost alditan iruzurgileei zehapenak handitzeko beharra aipatzen da eta, zerbitzu publikoen erabilera mugatzea ere behin eta berriz iruzurra egiten dutenei. Enpresen kasuan, komunikatzaile batek eskatu du iruzurgileen izenak argitara daitezela.

45 ekarpenen artean bost salaketa ere ageri dira, eta haietatik 3k iruzurraren jarduera jakinen informazio zehatza ematen dute zergadunak identifikatuz, eta hura egia den egiaztatuko da. Alde horretatik, proposamen-kopuru on batek irizten du erabilgarria izango zela bide anonimo bat finkatzea arau-urratzaileak zein diren salatzeko eta haietako batek proposatzen du salatzaileak sarituak izan daitezela. Komunikatzaile batek iradoki du, gainera, Interneteko informazio-iturri berriak balia daitezela aitortu gabeko jarduera-guneen ezagutza lortzeko eta, beste batek, berriz, Nafarroako Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren arteko koordinazioa hobetu dadila.

Zerga eta kenkariei dagokienez, lau proposamenek zenbait zerga zuzenen zerga-zama murrizteko eskatzen dute, Ondarearen gaineko Zergarena bereziki, eta bi komunikatzailek zeinu, indize edo moduluen araberako kalkulu objektiboko erregimena kentzeko eskatu dute. Beste iradokizun batek kenkariaren kontrol handiagoa eskatzen du ohiko etxebizitzarengatik, bigarren bizitokirako erabil ez dadin. Gai horri lotuta, jasotako beste komunikazio batek babestuko etxebizitzen zuzeneko esleipena debekatzeko eskatzen du.

Zentzu zabalagoan, proposamen batek iruzurraren aurkako borrokarako giza baliabideak gehitzeko eskatzen du, eta beste batek, ikuskatzaileek arreta berezia jar dezaten, kalean egiten duten lanean, luxuzko produktuen kontsumitzaileengan, eskudirutan egindako ordainketetan eta aberastasun handiko zantzuak dituzten zergadunengan.

Plan berria lantzea

Nafarroako Zerga Ogasuna lantzen ari den 2013-2017 Iruzurraren aurkako Borrokako plan berria bi jarduketa-ardatzetan oinarritutako da bereziki. Alde batetik, iruzurraren prebentzioan aurrera egin nahi da zergadunari laguntza eta zerbitzu gehiago eskainiz. Bestalde, zerga-kontrola areagotu eta sustatu nahi da.

Iruzurraren aurkako borrokako aurreko Planak (2008-2012) zerga-kontrol, ikerketa, sentsibilizazio eta beste agente batzuekin kolaboratzeko 277 neurri abian jarri zituen. Neurri horiek guztiak batera aplikatzeak 745 milioi euro errekuperatzea ekarri zuen, aldi horretan zehar bildutakoaren % 4,89, hau da, % 40 igo zen aurreko jarduketa-planarekin alderatuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Ekarpenak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa