(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2012ko errenta-kanpaina herritarrei 122,5 milioi euro itzultzeko saldoarekin itxi da asteazkena, 2013.eko uztailak 24


Nolanahi ere, Ondarearen gaineko Zergaren diru-bilketa % 29 jaitsi da 2007. urtearekin alderatuz


Ogasuneko eraikina

Ogasuneko eraikina.

Berriki amaitu den errenta-kanpaina herritarrei 112,5 milioi euro itzultzeko saldoarekin itxi da, lehen lehendakariorde Lourdes Goicoecheak gaur Gobernu Kontseiluan azaldu duen balantzetik ondoriozta daitekeenez.

Zifra hori lortu da itzuli beharreko aitorpen 234,5 milioi eurori, ordaindu beharreko aitorpenen 11,96 milioiak kentzean. Aurkeztutako 326.706 aitorpenetatik (485.817 zergaduni dagozkiena), % 70,84 (231.430 aitorpen) itzultzea egokitu da. Orain arte, % 93,2ri ordaindu zaio.

Nolanahi ere, Ondarearen gaineko Zergaren kanpainako balantzeak, 2012an Foru Parlamentuak aldatua, diru-sarrerak % 29 jaitsi direla adierazten du 2007ko ekitaldi fiskalarekin alderatuz, zergak egungoen antzeko baldintzak zituenean, kontseilariak azaldu duenaren arabera. Hala, 7.185 aitorpen aurkeztu dira, 44,65 milioi euro baino gehiagoko diru-sarrera kuotarekin; 2007ko kanpaina horretan, berriz, 8.719 aurkeztu ziren, 62,62 milioi baino gehiagoko kuotarekin. Hau da, aitorpen-kopuruak % 17,6 egin du behera eta diru-bilketak, % 28,7.

Internet bidezko kudeaketak % 66 igo dira

Bestalde, kontseilariak azaldu duenez, aurtengo kanpaina berezia izan da Nafarroako Ogasunaren webgunearen erabilera areagotu delako, www.navarra.es atariaren bidez, proposamenak kontsultatzeko eta bide telematikoarena izapidetu ahal izateko; eta berezia izan da ere, Nafarroako Ogasunak igorritako proposamenen onarpen-maila handiagatik, % 89,35 baliozkotu baita. Hau da, kanpaina honetan, bidalitako hamar proposamenetatik, bederatzi onartu egin dira. Aurkeztutako 326.706 aitorpenetatik, 169.346 igorritako proposamenekin bat datoz Nafarroako Ogasunak zergadunei onartu diena.

Aurkezteko bideari dagokionez, 49.083 aitorpen telematikoki egin ziren; 29.777, Ogasuneko sei bulegorekin bidez; 72.612, 20 erakunde laguntzaileren bidez; eta 5.888, zergadunek eskuz osatuta eta Ogasunean entregatutakoak.

Webgunearen erabilerari dagokionez, 2012ko kanpainan, 215.000 pertsona sartu ziren Ogasuneko webgunean hainbat izapide egiteko, hau da, aurreko kanpainan baino % 66 gehiago. Datu adierazgarrienen artean, 110.000 pertsona bakarrek inprimatu zuten aitorpena, 42.000 pertsonak bere datu fiskalak kontsultatu zituzten; eta 30.000 inguruk webgunea erabili zuten aitorpena egiteko.

Aitorpenen kudeaketa propioari dagokionez, aurretiko 33.286 hitzordu banatu dira: 15.723 telefonoz, 17.319 Internetez eta 244 bulegoan. Estreinakoz, Internetez telefonoz baino hitzordu gehiago banatu dira.

Bulegoka, aurretiko 33.286 hitzordu honako era honetan banatu dira: 17.090, Iruñean; 4.230, Tuteran; 4.219, Burlatan; 4.076, Barañainen; 1.845, Lizarran; eta 1.826, Tafallan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
2012ko errentaren balantzea.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa