(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2.600 langabe gutxiago izan dira 2013ko bigarren hiruhilekoan, BAIren arabera osteguna, 2013.eko uztailak 25


Langabezia-tasa % 18,32 jaitsi da, tasa txikiena duen Espainiako bigarren autonomia erkidegoa izanik


Uztaileko Biztanleria Aktiboaren Inkesta

BAIk hobekuntza arin bat erakutsi du urteko bigarren hiruhilekoan.

2.600 langabe gutxiago izan da 2013ko bigarren hiruhilekoan urteko lehen hiru hilabeteekin alderatuz, hau da, % 4,54 gutxiago, herrialde guztian izandako portzentaje-jaitsiera baino zerbait gehiago. 55.400 pertsona daude guztira lanik gabe, Biztanleria Aktiboaren Inkestako azken datuen arabera eta Estatistikako Institutu Nazionalak gaur argitaratutakoak. Horrenbestez, Foru Komunitateko langabezia-tasa % 18,32koa da (0,7 jaitsi da aurreko hiruhilekoarekin alderatuz); Espainia guztian izandako tasa, berriz, % 26,26koa izan da.

Datu horiekin, Nafarroa langabezia-tasa txikieneko bigarren Komunitatea bihurtu da eta herrialdearen gainerako lekuekin 8 puntu gutxiagoko diferentzialari eusten dio.

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak adierazi duenez, langabezia-tasak oraindik ere maila altuetan jarraitzen badu ere, argitaratutako datuek hobekuntza arina adierazten dute langabeziaren zifretan eta "azken aldian ikusten ari diren ekonomia egonkortzeko seinale ahulak berretsi ditzakete". Gainera, Kontseilariak nabarmendu du Nafarroak langabezian dauden portzentaje txikieneko Komunitateetako bat izaten jarraitzen duela. "Datuak negatiboak izaten jarraitzen dute, baina egoera pixkanaka jada lehengora bueltatzen ari dela uste dugu".

BAIren arabera, langabezia Espainian % 26,26ra heldu da, eta 5.977.500 pertsona daude lanik gabe (225.200 pertsona gutxiago, hau da, % 3,6ko jaitsiera).

Andaluzia, Kanariak eta Extremaduran, adibidez, langabezia-tasa % 33 baino handiagoa da eta EAE, Nafarroa eta Madrilen, langabezia-indize txikienak daude, % 20aren azpitik (% 15,46 EAEn; % 18,32, Nafarroan eta % 19,52, Madrilen).

Foru Komunitatean aldaketa 2.600 langabe gutxiago izan dela da, 1.100 gizon gehiago eta 3.700 emakume gutxiago. Bestalde, okupazioa 100 pertsonatan gutxitu da, eta gutxitze hori handiagoa izan da gizonetan, 1.000 gutxiago; emakumeen okupazio, berriz, 900 emakumetan igo da.

Sexuaren arabera, azken hiruhilekoan, langabezia emakumeen artean jaitsi da bereziki, langabezia-tasa bi puntu baino gehiagotan murriztu duena; gizonen langabeziak, berriz, 0,64 puntu egin du gora.

Adinaren arabera, bigarren hiruhileko honetan langabezia jaitsi egin da 25-54 urte arteko taldeetan (1,4 puntu gutxiago) eta baita 55 urtetik gorakoen artean ere (0,9 puntu gutxiago); 25 urtetik beherakoen artean, aldiz, igo egin da (7,31 puntu gehiago).

Sektoreei dagokienez, langabezia sektore guztietan jaitsi da, Nekazaritzan izan ezik; sektore horretan 2.900 pertsona gehiago dago lanik gabe. Langabeen jaitsiera handienak Eraikuntzan, Industrian eta lehen enplegua bilatzen duten taldean izan dira.

Azkenik, sektoreen araberako okupazioari dagokionez, nekazaritza-sektoreak okupatuen hazkunde handiena du, 2.100 pertsona, eta gainerako sektoreetan okupazioa jaitsi egin da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa