(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak dolumin eta elkartasuneko mezua bidali dio Galiziako lehendakariari osteguna, 2013.eko uztailak 25


Dekretu batek bihar hiru eguneko dolu ofiziala deklaratuko du Santiagon gertatutako tren-istripuko biktimak gogoratzeko


Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Galiziako Xuntako lehendakari Alberto Núñez Feijóori mezu bat igorri dio, eta bertan Nafarroako gizarte guztiaren izenean Santiagon gertatutako tren-istripuko biktimen senideei dolumin eta elkartasuna adierazi nahi izan die.

Gutunean, Yolanda Barcinak "tren-ezbehar ikaragarriak izandako ondorioen aurrean hunkituta"· sentitu dela esan du eta Xuntako lehendakariari helarazi dio, "bihotz-bihotzez, Nafarroako erakunde nahiz herritar guztien izenean, gure dolumin eta elkartasun erabatekoa hildakoen senideekin eta zauritutako pertsona guztiekin".

Gainera, Nafarroatik eman daitekeen laguntza guztia eskaini du "halako zoritxarreko gertakari baten ondorioak arintze aldera", eta gaineratu du "Galiziaren egun honetan, Nafarroak galiziar eta espainiar guztiekin bat egiten duela sentitzen duten oinazean eta biktimekiko oroitzapenean".

Bestalde, Lehendakariak bihar Dekretu bat onartuko du eta, haren bidez, dolu-egunak deklaratuko dira uztailak 26, ostirala, uztailak 27 eta uztailak 28, igandea; egun horietan banderak haga erdian jarriko dira Foru Komunitateko eraikin ofizialetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa