(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak ez du funtsik galduko zuzeneko ordainketetan eta bere proposamen asko babestuta ikusi ditu datorren NPBaren aplikazioaren aurrean osteguna, 2013.eko uztailak 25


Esparza kontseilaria kexu agertu da autonomia erkidego gehienek kanpoan utzi izanagatik mahasti, fruta eta barazkietarako zuzeneko laguntzak, eta desberdintasunak zuzentzeko aukera historikoa galdu dela aipatu du


NPBri buruzko bilera.

Esparza kontseilaria (bigarren ilaran, ezkerretik hasita 2.a) Cañete ministroa eta gainerako kontseilarien alboan. ( irudia handitu )

Nafarroak ez ditu funtsak galduko Nekazaritzako Politika Bateratuaren (NPB) zuzeneko ordainketarako 2014-2020 aldirako. Hori da Nekazaritza eta Landa Garapeneko Konferentzia Sektorialeko ondorio nagusietako bat eta atzo eta gaur Madrilen burutu dena gure herrialdean NPB aplikatzeko oinarrizko irizpideak adosteko. Bertan izan da Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparza. Gogoratu behar da Foru Komunitateak kontzeptu horrengatik urtean 100 bat milioi euro jasotzen duela. Konplikatua bada ere, Esparzak ez du baztertzen kopuru hori era arin batean zabaldu daitekeenik, eta hori datozen hilabeteotan zehaztu beharko da.

Gainera, irailetik aurrera Ministerioak sortu nahi dituen laneko talde teknikoetan zehaztu beharreko xehetasunen faltan, lortutzat jo daitezke Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako nekazaritza-sektoreko erakundeen artean (UAGN, EHNE-Nafarroa eta UCAN) lortutako akordioan (uztailaren 23an izenpetu zen) dauden neurri asko

Nolanahi ere, kontseilaria kexu agertu da, Autonomia Erkidego gehienak mahastiak, barazkiak eta fruta zuzeneko laguntzak kobratzetik at uzten jarraitzeko erabakia hartu duelako, Nafarroak haien defentsa egin duen arren, eta ez dutelako inolako aldaketarik sartu nahi izan Nafarroako nekazaritza-sektoreak bidegabetzat jo duten egoera batean. Haren iritziz, alde horretatik desberdintasunak zuzentzeko aukera historikoa galdu da.

Azalera berriak mugatu eta nekazari aktiboaren aldeko apustua

Lortutako akordioen artean, produktiboak ez diren azalera berrien sarrera ahal den guztia mugatzea erabaki da, eta baldintza osagarriak ezartzearen alde egin da nekazari aktibotzat jotzeko eta gutxieneko nekazaritza-jarduera erabakitzeko. Figura horrek bete beharreko baldintzen definizioa irailean gauzatuko bada ere, Ministerioak eta Autonomia Erkidegoek adostutako jarrera bateratua honako hau da: laguntzak jaso dezaketela soilik lurra edo ganadua lantzen dutenek eta, beraz, hura egiten ez dutenek laguntza horiek ezingo dituztela jaso. Alde horretatik, Nafarroa adi egongo da ahal den exijentzia handiena aplika dadin.

Aurrera atera da ere, 300 euro baino gutxiagoko laguntza-bolumena duten hartzaileen laguntza ekonomikoa ez jasotzeko Nafarroak egindako proposamena. Zutabeen artean izan daitezkeen funtsen transferentziari dagokionez (zuzeneko ordainketak, lehen zutabean, eta landa-garapena, bigarren zutabean) ez dadila gertatu erabaki da. Alde horretatik, Nafarroak soilik babestuko zuen zuzeneko laguntzen zenbatekoa landa-garapeneko laguntzetara pasatzea.

Zailtasun handiko egoeran gera daitezkeen sektore eta ustiapenetarako egokitutako laguntzei dagokienez, abeltzaintza estentsibora bideratzea adostu da lurralde-oinarririk gabe eta baita esne-behietara ere; hori egiteko konpromisoa hartu zuen ere José Javier Esparza kontseilariak, azpisektore horrek bizi duen egoera delikatua ikusita eta Nafarroarentzat zer garrantzi duen ikusita.

Nafarroak azpimarratu nahi duen Konferentzia Sektorialean adostutako beste gai bat ondorengo da: gure herrialdeak erabakitzea Europak baimendutako zuzeneko laguntzen ahalik eta portzentaje handiena nekazari gazteentzat izan dadila, eta hura Espainiari dagozkion zuzeneko laguntzen funts guztien % 2an kokatzen da.

Landa Garapena eta Ekoizleen Erakundeak

Landa Garapenaren arloan, Autonomia Erkidegoetako kontseilariek argi berdea eman dute programa nazional bat sortzeko, autonomietako PDRekin elkarbizitzan, eta hura ere Nafarroako eskarien barnean zegoen. Programa nazional horretako lehen neurria autonomiaz gaindiko kooperatibak bultzatu eta sustatzea da, UCANen aldarrikapeneko bat dena.

Gainera, landa-garapeneko programetarako funtsen banaketari begira, adostu da, halaber, programa nazionalen eta autonomikoen arteko funtsen transferentzia malgutuko dituzten mekanismoak finkatzea, komunitateko funtsen galdera ekiditeko. Alde horretatik, gogoratu behar da, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilariak adierazi zuenez, Nafarroa punta-puntan dago 2007-2013 aldian esleitutako funtsen egikaritzeari dagokionez; egoera horrek beste Autonomia Erkidego batzuekin kontrastatzen du, horrek Europako funtsak galtzea dakar, eta hori egiten utzi izan balitz, beste eskualde batzuek baliatu ahal izango zituzten. Ildo horretatik, lortu da ere lehentasuna lan-taldean aztertzea, aurten amaitzen den aldian landa-garapeneko funtsak ondoen kudeatu dituzten autonomia erkidegoentzat

Era berean, adostu da, Nafarroak defendatzen dituen proposamenen ildotik, araudi nazional baten onarpena sustatzea, nekazaritzako sektore guztietan ekoizleen erakundeen aitorpenari lotutako araudia.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa