(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Konponketa-lanak amaitu dira Beorburura (Txulapain) sartzeko errepidean ostirala, 2013.eko uztailak 26


Obrek 280.000 euroko kostua izan dute


Ezkerretik eskuinera, esleipendun enpresako Javier Mariezcurrena, Obren Ataleko buru Salvador Mariscal eta Zarraluqui kontseilaria jada amaitutako NA-4222 errepidean. ( irudia handitu )

Sustapen kontseilari Luis Zarraluquik berriki Beorburura (Txulapain) sartzeko NA-4222 errepidean amaitu diren konponketa-lanak bisitatu ditu gaur. Gune hori kaltetuta geratu zen urteko lehen hilabeteetan izandako euriteengatik. Konponketen zenbatekoa 280.000 eurokoa izan da.

Eurite horien ondorioz, hondoratze eta luizi batzuk gertatu ziren 0+150 KParen inguruan. Udalerrira sartzeko bide bakarra zenez, obrak premiazkotzat jo ziren eta martxoan ekin zitzaien.

Konponketaz arduratu den enpresa Construcciones Mariezcurrena SL izan da eta honako jarduketa hauek egin dira: indusketa, saneamendua lubetako hondoratutako gunean harri-lubetak jarriz, kaltetutako zeharkako drainatze-obrak birjartzea, gune guztian zanga drainagarriak egikaritzea, bide-zorua birjartzea eta balizatzea nahiz seinaleztatzea.

Oskotzeko Estazio Meteorologiko Automatikoko datuen arabera, gunetik hurbilen dagoena, urtarrilean pilatutako prezipitazio-kopurua 477 litrokoa izan zen metro koadroko, historikoki 114 litroko batez bestekoa izan denean. Otsailean, 334 litro pilatu ziren metro koadroko historikoko 101 litroko batez bestekoa izan denean.

Jarduketen xehetasuna

Zehazki, lau jarduketa egin dira:

1. jarduketa: 0+150 kilometro-puntuan, errepidea hondoratuta zegoen eusteko harri-lubeta erori egin zelako. Mugimendu horrek errepidea gurutzatzen duen zeharkako drainatze-obrak egonkortzea eragin zuen, hormigoizko hodiak apurtuz. Arazo horri irtenbidea eman zaio harri-lubetako horma bat eraikiz, 3 metroko sakonera baino gehiagora zimendatuz, arkugainera saneatuz eta ingurua drainatuz.

Gainera, kaltetutako zeharkako drainatze-obra kendu da eta diametro handiagoko (800 mm) hormigoi armatu batek ordeztu du. Obrak segurtasunez egikaritzeko, eta zirkulazioari eusteko saihesbide bat egin zen zagor artifizialarekin ezkerraldeko finkatik.


NA-4222 errepidean egindako obren irudia. ( irudia handitu )

2. jarduketa: 90 bat metro luzeko zati batean, lubetako kanpoaldea mugitu egin zen, eta horrek asfaltoa pitzatzea eta uhinbikoa iraultzea ekarri zuen. Hori konpontzeko lubetako kanpoaldea saneatu zen. Xede horrekin, asebetetako material ezgauza kendu eta gutxienez metro bateko lodierako material-geruza zabaldu zen. Ondoren, bide-zoruen paketea berriz jarri zen, 25 cm zagorrarekin eta 10 cm nahasketa bituminosekin.

3. jarduketa: 45 bat metro luzeko zati batean, luizi bat gertatu zen eta horrek errepidearen zati bat zatitu eta finkatzea eragin zuen. Eroritako errepide-atala berriz jarri ahal izateko eusteko horma bat eraiki zen harri-lubetarekin.

4. jarduketa: asfaltoa erabat pitzatuta zegoen errepide guztian zehar, zenbait gunetan. Lehendik jada petatxatu ziren gunetako batzuk berriz ireki ziren. Pitzaduren ikuskapen bisuala egin ondoren, haiek bi taldetan banatu ziren: artekatzeei lotutakoak, bide-zorua osorik saneatzea behar zuena eta plataforma berri bat egikaritzea, eta fresaketei lotutakoak, non errodaduraren geruza fresatzeko erabakia hartzen den berriz jartzeko. Puntu horiek guztiak konponduta, zolaketa, balizatze eta seinaleztatzeko lanak egin dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa