(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ekonomiak % 0,4 egin du behera 2013ko bigarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren gutxiago asteartea, 2013.eko uztailak 30

Urte arteko tasa -% 1,6an geratu da, Espainiakoa baino hamarren bat gutxiago, -% 1,7koa izan dena

Transcripción textual del video

Nafarroako Barne Produktu Gordinak (BPG) % 0,4 egin du behera 2013ko bigarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren gutxiago, Nafarroako Estatistika Institutuak gaur argitaratu dituen Nafarroako ekonomiaren bilakaera-datuen arabera (hiruhileko kontabilitateko datuen aurrerapena). Urte arteko terminoetan, Nafarroako BPG % 1,6 jaitsi da, Espainiako ekonomiakoa % 1,7 jaitsi denean.

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak datu horiek aurkeztu ditu eta Espainiako ekonomiarekin alderaketa egin du, eta baita aurreko aldietako estatistikekin ere. Alde horretatik, aipatu du "Nafarroak Espainiakoa (-% 0,1) baino jaitsiera handiagorekin jarraitzen badu ere, datuek erakusten dute gure ekonomiaren egoera 2013ko lehen hiruhilekoa baino hobea dela, Estatuko agregatuaren joerari jarraiki".

Urte arteko estatistikei dagokienez, bigarren hiruhilekoari dagokion erregistroa (-% 1,6) aurreko hiruhilekoa baino hamarren bat txikiagoa da (-% 1,7), eta 2 hamarren gutxiago 2012ko azken bi hiruhilekoetakoekin alderatuz; Goicoechea lehendakariordearen aburuz, horrek "iradokitzen du hazkunde-tasen jaitsierak hondoa ukitu zuela 2012aren amaieran, eta gero eta jaitsiera-tasa txikiagoen bidearekin jarraitzen dela, 2013ko hasieran hasitako joera horrekin, hain zuzen".

Aipatu du, gainera, sei hiruhilekotan jarraian izandako okertzearen ostean, Espainiako ekonomiak izandako urte arteko uzkurtzearen murrizketak Nafarroako ekonomiaren errekuperazioari lagun diezaiokeela, baldin eta joera hori finkatzen bada.

Lehendakariordeak 2009az geroztik bi ekonomiek izandako bilakaera alderatu ditu, eta adierazi du 2012ko erdiko bi hiruhilekoetan izan ezik, "Nafarroak Espainiak baino erregistro hobeak dituela, Espainiako hiruhileko arteko erorketa ia egon ez zen aldian ere".

Lourdes Goicoechearen arabera, zifra horiek kokatu behar dira "finantza-kezkak lasaitu egin direla dirudien egoera batean, arrisku-sariekin gertatu den moduan", eta "langabezia eta hazkundearen datuek arrazoiak ematen dituzte baikortasun zuhurra izateko", eta hori industria nahiz kontsumitzaileen konfiantzako adierazleen hobekuntzan islatzen da. Euroguneko industria pixkanaka hobetzen joateak ere eragina izan dezake Nafarroako ekonomiaren hobekuntzan bertako BPGaren osaerari eta esportazioei esker.

Eskaintzari dagokionez,seinale baikorrak ikusten dira nekazaritzako elikaduraren industrian, paper-industrian, egurraren, altzarien industrian eta manufakturako beste batzuetan; kanpoko eskariari dagokionez, uzkurtzearen motelgailu gisa jarraitzen du, esportazioen hobekuntza bat baitago aurreko urtearekin alderatuz, bai eta inportazioen jaitsiera bat ere. Azkenik, lehendakariordeak adierazi duenez, "lan-merkatua nolabaiteko egonkortze baten zantzuak ematen hasi da", eta horrek barne-eskaria susper dezake.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa