(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Fiteroko monasterioko klaustroaren egituraren sendotzea urte bukaerarako amaituta izango da asteartea, 2013.eko uztailak 30


Barcina Lehendakariak zenobioa zaharberritzeko obrak bisitatu ditu, eta obra horietan Nafarroako Gobernuak 3,8 milioi euro inbertitu ditu dagoeneko


Agintariak Fiteroko monasterioa bisitatzen.

Agintariak Fiteroko monasterioko klaustroa zaharberritzeko obrak bisitatzen. ( irudia handitu )

Fiteroko monasterioko klaustroaren egituraren sendotzea, bai eta bertako estalkien konponketa ere urte amaierarako amaituta izango dira, astearte honetan Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak jakin ahal izan duenez Erriberako udalerrira egindako bisitaldian. Bisita hori egin du zenobioan egiten ari diren zaharberritze-obren egoera jakiteko; aipatu behar da, halaber, Foru Gobernuak dagoeneko 3,8 milioi euro inbertitu dituela bertan.

Gaur egun proiekturen bosgarren fasea egikaritzen ari dira, hau da, duela 120 urte hondoratutako izkinaren berreraikitzea eta mendebaldeko nahiz hegoaldeko hormarteetako estalkien konponketa. Obrak Construcciones Zubillagari esleitu zaizkio 699.356,97 euroan; maiatzean egiten hasi ziren eta urte honen amaierarako bukatuta izango dira. Haiekin klaustroko egituraren sendotze-lanak amaituko dira eta baita estalkien zaharberritzea ere.

Monasteriora egindako bisitaldian, Barcina Lehendakariarekin batera, bigarren lehendakariorde eta Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin eta udalerriko alkate Francisco Javier Yanguas izan dira.


Agintariak Fiteroko monasterioa bisitatzen.

Agintariak Fiteroko monasterioko klaustroaren zaharberritze-obren azalpenak adi-adi entzuten. ( irudia handitu )

Obren egoera

Une honetan, zurkaitzak eta aldamioak jarrita, mendebaldeko izkinako eta hormarteko estalkiak kenduta daude, eta berriz egingo dira jatorrizko ezaugarrien arabera, egurrezko egiturarekin. Gainera, hormarte horretako goi-klaustroko gangak desmuntatu dira eta berriz eraiki beharreko izkina eraisteko lanak hasi. Aldi berean, berreraikitzeko beharrezko harria prestatzen hasi da.

Bestalde, klaustroko ekialdeko hormartean egin beharreko indusketa arkeologikoa, eta bosgarren fase honen proiektuan sartu dena, amaitu da.

Gogora ekarri behar da Nafarroako Gobernuak 2008an Fiteroko monasterioko klaustroa zaharberritzen hasi zela. Gaur arte esku-hartzearen lau fase bete dira: lehenengoan, logela zaharreko eta logela berriari erantsitako zonaldeko estalkiak errekuperatu ziren, bai eta logela zaharreko mendebaldeko horma eta klaustroko ekialdeko hegaleko estalkia ere; bigarrenean, ekialdeko hegala sendotu zen; hirugarrenean, iparraldeko hormarteko egitura ziurtatu zen eta bertako estalkia ordeztu; eta laugarrenean klaustroko mendebaldeko eta hegoaldeko hormarteen egitura sendotu zen. Jarduketa horiek 3.113.939 euroko kostua izan dute.

Urte honen amaieran, arkuen eta gangen egituraren sendotzea nahiz zaharberritzea amaituta daudenean, estalkiak konponduta daudenean, eta uren drainatze, biltze eta ebakuazioa eginda dagoenean, proiektuaren zatirik konplikatuena amaituta egongo da.

Ondoren, honako lan hauek egingo dira: harrizko gainerako elementuen garbiketa eta konponketa; kapilaritate-hezetasunari irtenbidea emango zaio klaustro baxuan; paramentu bertikalen eta gangen akaberako gainerako materialen garbiketa, sendotzea eta konponketa; zoladuren berrezartzea; arotzeriaren zaharberritzea; babes-neurriak jartzea zikoinen habien aurrean; seinaleztapena; argiak jartzea eta patioan lorategiak jartzea.

Fiteroko monasterioa

Fiteroko Santa Mariako monasterioa monumentu historiko-artistikoa izendatu zen 1931ko ekainaren 3an.

Klaustroaren inguruko hormak –zati batean elizakoak dira– eta kapitulu-gela XII. eta XIII. mende artean eraiki ziren, eta arkuteriak nahiz gangak XVI. mendearen barnean, bi etapetan klaustro baxurako eta beste batean goiko klaustrorako. XIX. mendeko desamortizazioaren ondoren, klaustroa udalerriko parrokiaren eskutan geratu zen. Gaur egun itxita dago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa