(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak urteko azken hiruhilekoan gaixo kronikoei arreta emateko plan berri bat abian jarriko du


asteazkena, 2013.eko uztailak 31


Asteazken honetan onartutako eredu berriak gaixo larriei laguntzeko zirkuitu azkarrak jasotzen ditu eta erreferentziazko profesionalak izendatzea


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak asteazken honetako bilkuran Gaixo Kronikoei eta Patologia Anitzekoei Arreta Integratua emateko Estrategia onartu du. Arreta emateko eredu berria urteko azken hiruhilekoan ezartzen hasiko da osasuneko lau zonaldetan (bat Lizarran, beste bat Tuteran eta bi Iruña aldean) eta patologia anitzeko gaixoentzat izango da, bihotz-gutxiegitasuna eta dementzia dutenentzat.

Sendagaiak.

Sendagaiak.

Nafarroako Gobernuak asteazken honetako bilkuran Gaixo Kronikoei eta Patologia Anitzekoei Arreta Integratua emateko Estrategia onartu du. Arreta emateko eredu berria urteko azken hiruhilekoan ezartzen hasiko da osasuneko lau zonaldetan (bat Lizarran, beste bat Tuteran eta bi Iruña aldean) eta patologia anitzeko gaixoentzat izango da, bihotz-gutxiegitasuna eta dementzia dutenentzat.

Gaixo horientzat, historia kliniko informatizatua egokituko da; hala, laguntza-maila ezberdinetatik datozen prozesuetan esku-hartzen duten profesionalek espazio bateratua izango dute diagnostikoari eta eboluzioari lotutako gaiei buruzko oharrak idazteko.

Datozen lau urteotan pixkanaka gainerako gaitz kronikoak jasoko dira, egikaritze-proiektuak eta -protokoloak amaitu ahala.

Kronikoen plana abian jartzeak 2013 eta 2017 artean 11 milioi euroko baliabideak eskatuko ditu (bideratuko dira giza baliabideen berrantolaketara, autozainketa-programak abian jartzera osasun-zentrotan, euskarri teknologikoak hobetzera eta profesionalak prestatzera).

Osasun Departamentuak aurreikusten du arreta integratuak gaixo horiek pairatzen dituzten desorekak murriztuko dituela eta, beraz, baliabideen beharra. Eskaera % 20 bat jaitsiko dela jasotzen da Lehen Mailako Larrialdietan; % 24 Ospitaletako Larrialdietan, % 25 ospitaleko oheetan egindako egonaldietan, eta % 10 espezializatutako kontsultetan. Gainera, farmaziako gastua % 15 bat jaitsiko da, aurreikuspenen arabera. Kontsultetan eragina txikiagoa izango da, Nafarroak balio arrazoizkoak baititu, Departamentuaren arabera, Lehen Mailako Arretan bereziki (medikuak eta erizaintza).

Horrenbestez, kronikoen planak osasun-gastua igotzeko joerari eutsiko diola espero da eta 65 urtetik gorako biztanleen hazkunde begetatibotik sortutako gastua ere kentzen lagunduko duela (biztanleria kroniko eta mendekoaren portzentajeari eragiten dio). 2011-2012 aldian, biztanleria hori % 15tik gora igoko da eta mendekotasun-tasa 27,3tik 33,7ra pasako da.

Nafarroako Gobernuak plana onartu du Osasun Departamentuak sektore profesionalek onartutako ekarpenen % 82 jaso ondoren (sozietate zientifikoak, osasuneko elkargo profesionalak, gaixoen elkarteak eta beste erakunde batzuk).

Marta Vera kontseilariak azaldu du planak "osasuneko emaitzak" hobetu nahi dituela, profesionalengan gaixoari bideratutako prozesuen etengabeko hobekuntza sustatu, ospitaleratzeak gutxitu eta laguntza-sistemaren iraunkortasunari laguntza ematea.

Arreta emateko eredua

Egungo osasun-eredua era bizian aurkezten diren osasun-arazoen arretan oinarritzen da. Estrategia arreta integratu aldera aurrera egiten ari da, alderdi diagnostikoez gain eta tratamendu medikuaz gain, gaixoen zaintza-beharrak eta gizarte-beharrak aztertuko baitira. Gainera, laguntza-mailen arteko jarraikortasunaren alde egiten du espezialista ezberdinekin beharrezkoak ez diren kontsultak ekiditeko eta beharra duten gaixoei azkar eta era integralean arreta emateko.

Gaixoak hiru mailatan banatzen dira: arinak, moderatuak eta larriak.

Haientzat guztientzat, autozainketarako estrategia sustatzen da gaixotasuna gobernatzeko eta kontrolatzeko. Berrikuntza gisa, osasun-zentroetan gaixo gaituko da, eta era horretan jakingo du noiz eta zergatik desorekatzen den eta noiz kontsultatu behar duen osasun-profesional bat.

Gaixo kroniko larrientzat, honako berrikuntza hauek daude:

- diagnostiko integrala: zainketan dituzten beharren, beren bizi-kalitatearen, egoera emozionalaren, behar sozialen eta abarren balorazio osoa egingo da.

- "kasuaren kudeatzaile" erizaintzako profesionalaren irudiaren sorrera: gaixoarentzako erreferentziazko erizaina izango da, eta Lehen Arretako medikuekin eta Arreta Espezializatuko profesionalekin lotura-lana egingo du.

- gaixoaren arduradunak izendatzea Lehen Mailako Arretan nahiz Espezializatuan.

- Diziplina anitzeko unitateak sortzea beharrek esku hartzen duten prozesuetan. Adibidez, Arreta Espezializatuko mediku bat edo zenbait diziplinatako profesionalen langileak (patologikoa askokoak, buru-nahasmendu larria eta dementziak): Lehen Mailako Arretako edo Espezializatuko arduradun batek hainbat profesional koordinatuko ditu.

- laguntza-zirkuitu bizkorrak, erizaintza arin konpontzeko xedearekin kasuak artatu ahal izango ditu aurrez ohiko bidetik kontsulta eskatzeko beharrik gabe.

- arreta emateko modalitate berriak: telemedikuntza-sistemen garapena, epe ertain eta luzera.

- Osasuneko informazioa eta gomendioa telefonoz emateko sistema bat abian jartzea: gaixoek dituzten zalantzak argitzen utziko dute eta arretako beharrak bideratzen.

- Funtzionalitate berriak prestatuko dira Historia Klinikoan, laguntza-maila ezberdinen artean informazio erosteko eta gaixoaren ikuspegi integral batera aurrera egiteko. Zehazki, "tapiz bateratua" izenekoa sortuko da, laguntza-maila ezberdinetako profesionalek administrazioko (lehentasun-maila, kasuaren erizain kudeatzailea edo arduraduna…) eta arretako (larritasun-maila, egungo egoera, jarraitu beharreko arauak,farmakologiako tratamenduak, kontrol-parametroak, autozainketako maila, arreta soziala, jarduketa-arauak desoreka kasuan…) obserbazioak parteka ditzaten. Gaur egun, ez dako aukera hori.

Gaixo moderatuek erreferentziazko profesionalak izango dituzte beren eboluzioa ikuskatzeko eta kontsultatzeko hala erabakitzen diren patologietarako (hasiera batean, zenbait patologia dituzten pertsonak, buru-nahasmendu larria edo nahasmendu kognitiboak dituztenak). Gainera, diagnostikoak aldagai gehiago hartuko ditu kontuan (bizi-kalitatea, diagnostiko soziala, diagnostikoa espezialistaren aldetik…).

Kronikoak Nafarroan

Osasun Departamentuak Nafarroako Osasun Txartela duten herritar guztien 60 milioi datu aztertu ditu. Haren eta beste analisi batzuen arabera, Nafarroan daude:

- Nafarroan 120.784 gaixo kroniko identifikatu dira (hamar patologia kroniko garrantzitsuenekin), eta gaixo kronikoen 12.249 gaixo larriak dira.

- Foru Komunitateko biztanleria guztiaren % 17,28 dira, baina osasun-gastuaren % 52, 508 milioi inguru, honako era honetan banatzen dira:

- 208 milioi Lehen Mailako Arretan: 92,6 mediku-bisitetan; 29,6 erizaintzako bisitetan; 29,2 etxez etxeko bisitetan; eta 57 larrialdietan.

- 418 Arreta Espezializatuan; 19,7 lehen kontsultetan; 38,8 kontsulta jarraietan; 167,5 egonaldietan; eta 15 larrialdietan.

- 58,4 Farmazian.

- Gaixo-mota bakoitzeko kalkulatutako kostua diabetea duten gaixoek eskatzen duten 86 milioi euroen eta arnas-gaixotasunak eta diabetea duten pertsonen 15 milioi euroen artean dago. Honako gaitz hauek balio aipagarriak aurkezten dituzte: asma, 69,2 milioi euro; kardiobaskularra eta diabetea, 54 milioi euro; hiru edo gaitz gehiago dituzten pertsonak, 38,9; edo kardiobaskularra, 34 milioi.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Kronograma
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa