(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta Estatuak Foru Komunitaterako defizit eta zorraren helburuei buruzko negoziazioarekin jarraitzen dute osteguna, 2013.eko abuztuak 1


Nafarroa eta Estatuaren arteko aldebiko batzordea 2013rako BPGaren % 1,2ko defizit-proposamenaren gainean ari da lanean


Ogasuneko eraikina

Ogasuneko eraikinaren fatxada.

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioko ordezkariekin negoziatzen jarraitzen du Foru Komunitatean 2013an izan ahalko duen defizitaren helburua eta zorraren muga, Politika Fiskal eta Finantzarioaren Kontseiluak atzo egindako bileraren ondoren. Bertan, erregimen bateratuko komunitateen banakako defizit eta zorrak bakarrik onartu ziren, denak Nafarroa eta EAE salbu.

Jakina denez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak eta Itun Ekonomikoak helburu horiek Nafarroa eta Estatuaren arteko aldebiko negoziaziotik ondorioztatzen dira. Zenbait hilabetetatik jada abian den negoziazio horrek 2013rako defizitaren helburua BPGaren % 1,2an jarriko zuen proposamen baten gainean lan egiten du, hasiera batean ezarritakoa baino puntu erdi gorago (BPGaren % 0,7).

Nafarroako Aurrekontu Orokorretan aurretiazko mugak Foru Komunitateari bere diru-sarreren gainetik kanpo-finantzaketako 131,06 milioi euro lortzeko baimena ematen zion. % 1,2ko helburu berria baieztatuz gero, kopuru hori 217 milioi euro ingurura helduko zen, 86 milioi bat euro gehiago.

Aurrekontuaren egonkortasun-xedeaz gain, zor publikoaren helburu berri bat negoziatzeko bideetan dago. Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren proposamenak muga berria Foru Komunitateko BPGaren % 16,7an kokatzen du, baina kontseilariak zifraren "goranzko malgutasuna" eskatu du aurtengo aurrekontu-beharrak estali ahal izateko eta BEZa enpresa nafarrei itzultzeko aurrerapen-neurria antolatu ahal izateko.

 

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoecheak, % 1,2ko defizitaren helburuaren proposamena "egokia da Foru Komunitateko finantza-beharretarako" 2012an % 1,35eko defizita lortu eta gero. "Aipatu behar da –esan du– Nafarroako Gobernua defizita murriztearen alde dagoela Komunitatearen balantze ekonomikoa iraunkorragoa izan dadin, nahiz eta murrizketa hori pixkanaka egin behar den oinarrizko zerbitzuei eragin ez diezaien. Gainera, tarte horrekin aurrekontuaren beharrak finantzatu ahalko ditugu doikuntzarik egin gabe, bizitzen ari garen diru-bilketaren beherakadaren aurrean".

Goicoecheak gogoratu du Nafarroako Gobernuak aparteko finantzaketa horren zati bat "ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko" erabiltzeko asmoari eusten diola BEZaren itzulketa enpresei aurreratuz, eta horrek lagunduko luke "produkzio-sektoreak susperraldi ekonomikoa izan dezan, kreditu-eskasiaren aurrean finantza-zailtasunetan laguntzeaz gain".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa