(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Añeriko lorategia errekuperatzeko lanak amaituko dira aurten, Bertizko Natur Parkean osteguna, 2013.eko abuztuak 1


2014an bisitariek erabiltzeko eta gozatzeko prest egotea espero da, atzo Parkeko patronatuak jakinarazi zuenez


Hondoan, Esparza kontseilaria Bertizko Natur Parkeko Patronatuak egindako bileran. ( irudia handitu )

Aurreikusita dago aurten amaituko direla Añeriko Lorategian egiten ari diren lanak, hura errekuperatu eta Bertizko Natur Parkeko bisitariek erabili eta goza ahal dezaten datorren urtetik aurrera. Horretarako, 2013an gaizki osatutako edota gaixo dauden zuhaitzak mozten jarraituko da, bideak mugatzen, lurreko eskailerak konpontzen, eta heskaiak inausten. Lan horiek guztiak 2012ko hasieran egiten hasi ziren.

Hala jakinarazi zaie Parkeko Patronatuko kideei, eta atzo bildu zirenak Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparza buru zela.

Bileran azpiegitura, erabilera publiko eta kontserbazioko arloetan 2011n eta 2012an egindako jarduketa nagusiak errepasatu ziren, eta 2013rako aurreikusitakoak aurkeztu; urte honetan Nafarroako Gobernuak 363.700 euro inbertitzea aurreikusten du.

2013an aurreikusitako jarduketak

Parkeko erabilera publikoari dagokionez, berrikuntza gisa, ingurumen-boluntariotzaren kontzeptua sartu nahi da eta, horretarako, izan daitezkeen jarduketen proposamen bat eta boluntarioen prestakuntza landuko da. Bestalde, Bertizko Natur Parkeak gidatutako ibilbide-zerbitzuen eskaintza handituko du Lorategi Botanikoaren eta Baso Mintegiaren arteko ibilbide berria abian jarriz.

Gainera, aurreko urteetan bezala, ekitaldi honetan jendearentzako arreta ematen segitzen da hainbat ekipamendutan (Dokumentazio Zentroa, Harrera Etxola, CIN, Lorategi Historiko-Artistikoa, Kotxe-tokia…), jendearentzat orokorrean bisita gidatuen zerbitzua eskainiz. Halaber, udazkeneko eta udaberriko eskola-kanpainen bisitei erantzuten jarraituko da, eta haientzat eskura dagoen materiala berritu eta eguneratu da.

Era berean, zaintzen, azpiegituren mantentze-lanen eta garbiketako zerbitzuarekin jarraituko da. Gogoratu behar da 2011n Parkeak 71.250 bisitari hartu zituela, eta 2012an, 70.168. 2013ari dagokionez, urtarrila-ekaina aldian 30.240 bisitari izan zen.

 

ZECen Kudeaketa Planari dagozkion jarduketetan, Exotiko eta Inbaditzaileen Kontrola Planari buruzkoak azpimarratu behar dira. Bertan finkatzen denez, basoen tratamenduak egingo dira basoko masak kontserbatzeko eta hobetzeko, espezie aloktonen masetan soilik jardunez eta errekuperatzeko helburuarekin. Jardungo den espezieak honako hauek dira: Populus sp., Chamaecyparis lawsoniana, Picea abies, Quercus rubra, Prunus laurocerasus.

Bestalde, Lorategi Historiko-Artistikoari buruzko argitalpen bat eta Bertizko Baso Herbario bat egingo da, jendearen eskura jartzeko Harrera Etxolan eta CINen eta anfibio nahiz narrastien azterketa bat egingo da, SARE Estatuko programaren barnean. Horrekin anfibio eta narrastien populazioen epe luzerako jarraipena egin nahi da populazioen bilakaera erabakitzen utziko duten sail luzeak lortze aldera. Aldi berean, adierazle fidagarrienak zein diren zehazten utziko du, komunitateetan izan daitezkeen beherakadak edo aldaketak hauteman ahal izateko.

2013rako jarduketen aurreikuspena honako era honetan osatzen da: pisten eta aparkalekuaren mantentze-lanean hainbat behar eginez, zubiak prestatuz bideetan bisitarien joan-etorrirako, inguruko itxiturako mantentze-lanak eginez, iturriak eta urmaelak garbituz eta lorategi botanikoan eta baso-mintegian hainbat lan eginez.

Bertizko Natur Parkeko Patronatuaren kideak

Bertizko Natur Parkeko Patronatua honako erakunde hauetako ordezkariek osatzen dute:

Oieregi eta Narbarteko (Bertizarana) kontzejuek; Bertizarana, Etxalar eta Baztan ibarreko udalek; Bidasoa-Berroaran Administrazio Batzarrak; Bertizko Partzuergoak; Gurelur-ek; Cederna-Garalur-ek eta Nafarroako Gobernuak (Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilaria); eta Turismo, Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateetako zuzendari nagusiek; eta Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuko zuzendari-gerenteak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa