(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua gustura azaldu da Nafarroako Ubidearen hitzarmena eguneratzeko akordioagatik, Ministro Kontseiluak gaur onartu duena ostirala, 2013.eko abuztuak 2


Esparza kontseilariak "proiektuaren jarraipenerako hark duen garrantzia" azpimarratu du


Nafarroako Ubidea.

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparza gustura azaldu da Ministro Kontseiluak gaur hartutako akordioagatik. Haren bidez, argi berdea ematen zaio Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren eta Foru Komunitatearen arteko hitzarmena aldatzeko hirugarren akordioaren sinadurari Nafarroako Ubidea egikaritzeko, eta proiektuaren jarraipenerako eta hobekuntzako zer garrantzi duen nabarmendu du.

Esparzaren hitzetan, "gaurko akordioak Nafarroak eta Gobernu zentralak Nafarroako Ubidearekiko duten konpromiso irmoa eta segurua sendotzen du, Foru Komunitatearentzat oinarrizkoa den azpiegitura eta haren lehen onurak jadanik ikusten hasi dira".

Nolanahi ere, kontseilariak gogora ekarri du epe luzerako obra bat dela eta haren eragin positiboa osorik berrogeita hamar bat urteko epean nabaritu ahalko dela. Alde horretatik, 59.160 hektareak ureztatzen jartzeak 8.000 lanpostu egonkor sortzea ekarriko du nekazaritzako eta nekazaritza-industriako arloan. Gainera, 2006 eta 2056 arteko tartean sektorean sortutako balio erantsi gordina 14.634 milioi eurokoa izatea aurreikusten da eta Ubideari lotuta Foru Komunitatean bilduko diren zergak 2.041 milioi eurokoa izatea. Gainera, hidroelektrizitatearen ekoizpenari esker, CO2a asko aurreztuko da eta Nafarroako biztanleriaren % 70ak ur-hornidura jaso ahal izango du.

Nafarroako Ubideak, gainera, gizarte guztiarentzako onura garrantzitsuak dakartza, ondorengo terminoetan: landa-garapena eta biztanleriaren finkatzea, jardueren eta ekoizpenen dibertsifikazioa eta obrak eragin ahal izan dituen inpaktuak konpentsatzeko ingurumeneko hobekuntzak.

Foru Gobernuko Lehendakariaren eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministroaren arteko hitzarmenaren izenpetzea datozen asteotan egingo da.

Lehen fasearen zabaltzea eta bigarrena berriz diseinatzea

Gogoratuko denez, 2012ko uztailaren 31n Nafarroako Ubideko hitzarmenaren jarraipen-batzordeak onartu zuen, alde batetik, proiektuaren lehen faseko ureztatzeko azalera zabaltzea, eta bestetik, bigarrenaren eguneratutako diseinua.

Horrenbestez, Nafarroako Ubideko zonalde ureztagarria 59.160 hektareatara zabaldu zen hasierako proiektuan aurreikusten ziren 53.125en aurrean (% 11,4 gehiago), emakida-emari berarekin (340 Hm3).

Zehazki, lehen fasea ureztatze berriko 15.275 hektareatan zabalduko da Arga eta Egako erriberetan. Bigarren faseari dagokionez, 21.522 hektarea ureztatuko ditu.

Aurten, jarraipen-batzordearen azken bilkura egin zenetik, beharrezko administrazio-izapideak egin dira gaur Ministro Kontseiluak onartutako hitzarmenaren testuan hartutako akordioak islatu ahal izateko.

Aurrekariak

Nafarroako Ubidearen eraikuntzak, haren lehen eta bigarren faseetan, Estatuak eta Nafarroak 1988an sinatutako protokolo orokorra dute jatorrian, 1998ko urriaren 19an izenpetutako Hitzarmenean eta haren 1999ko azaroaren 17ko Eguneratzearen Addenda-n. Harrezkero, Nafarroa-Estatua jarraipen-batzordearen bilkurak egin dira aldian behin; azkena, 2012ko uztailaren 31n. Nafarroako Ubidearen lehen fasea 2011ko martxoan inauguratu zen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa