(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

442 langabe gutxiago izan da uztailean eta orain 50.979 pertsona daude lanik gabe

ostirala, 2013.eko abuztuak 2


% 0,86 jaitsi da ekainarekin alderatuz, eta aurreko hilabetean baino 5.545 kontratu gehiago sinatu dira


Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (NEZ) Enplegu Agentzietan 50.979 langabe erregistratu dira uztailean, hau da, 442 pertsona gutxiago dago lanik gabe (% 0,86) aurreko hilabetearekin alderatuz; orduan, 51.421 izan ziren. 2012ko uztailarekin alderatuz, 2.192 langabe gehiago dago, hots, % 4,49 igo da.

Kontratazioari dagokionez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan (NEZ) 26.647 kontratu erregistratu dira eta lantokia Nafarroan dutenak, hau da, 5.545 kontratu gehiago ekainaren aldean.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-gerente Maribel García Malok datu horiek "positiboki" baloratu ditu; izan ere, jaitsiera dagoen bosgarren hilabetea da jarraian. "Bereziki –erantsi du– langabeziak Nafarroan tradizioz gora egiten duen hilabete batean". Horrela izan da 2008 eta 2011 artean, nahiz eta 2012ko uztailean joera hori eten eta apur bat jaitsi egin zen (-% 0,08). Sektoreka, "eraikuntzaren jarrera nabarmendu behar da, eta bertan langabeziak nabarmen egin du behera", eta kontrataziori dagokionez, "aipagarria da zerbitzuen sektorean % 26,67 igo dela".

Enplegu-agentzien arabera, langabeziak toki gehienetan behera egin du: Agoitz (-% 3,72), Tutera (-% 2,33), Altsasu (-% 2,18), Lizarra (-% 1,95), Tafalla (-% 1,85), Doneztebe (% 1,84), Arrotxapea (-% 0,42) eta Ensantxeko bulegoa (-% 0,27). Kontrako aldean kokatzen dira, berriz, langabe-kopurua hurrenez hurren % 0,4 eta % 2,79an igo denYamaguchi eta Lodosako enplegu-agentziak.

Sektore ekonomikoen arabera, aipatu beharra dago honako jarduera hauetan langabezia jaitsi egin dela: osasun-jarduerak (128 langabe gutxiago), eraikuntza espezializatuko jarduerak (115) eta eraikinen eraikuntza (109).

Sexuaren arabera, langabeziak nabarmen egin du behera gizonen artean eta pixka bat igo da emakumeetan. Horrenbestez, 26.393 emakume daude lanik gabe (+% 0,15), eta 24.586 gizon (-% 1,93).

Adin-taldeen arabera, langabezia jaitsi egin da 25 urtetik beherakoen artean, eta orain 4.792 (-% 3,6) dira. 25 urtetik gorako langabeziak ere behera egin du, nahiz eta neurri txikiagoan izan (-% 0,56), eta orain 46.187 pertsona dira.

Kontratazioa

Nafarroako Enplegu Zerbitzuan 26.647 kontratu erregistratu dira 2013ko uztailean, hau da, aurreko hilabetean baino 5.545 kontratu gehiago. Erregistratutako 26.647 kontratuetatik, 977 mugagabeak izan ziren, hots, erregistratutako kontratu guztien % 3,67.

Sexuaren arabera, 13.308 emakumek (iragan hilabetean baino 2.275 gehiagok) eta 13.339 gizonek (ekainean baino 3.270 gehiago) kontratu bat sinatu zuten. Adin-taldeen arabera, kontratazioa honako era honetan banatu da: 25 urtetik beherakoen artean erregistratutako 5.528 kontratuetan (iragan hilabetean baino 1.629 gehiago), 25-44 urte arteko langileek sinatutako 15.508 kontratuetan (ekainean baino 2.703 gehiago) eta 45 urte baino gehiagoko pertsonek sinatutako 5.611 kontratuetan (1.213 kontratazio gehiago, hain zuzen).

Jarduera-sektoreen arabera, kontratazioak guztietan egin du gora: zerbitzuak (22.345 kontratu, ekainean baino 4.572 gehiago), industria (2.453 kontratu, aurreko hilean baino 593 gehiago), nekazaritza (984 kontratu, ekainean baino 318 gehiago) eta eraikuntzan (865 kontratu, iragan hilean baino 62 gehiago).

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa