(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Haur eta Lehen Hezkuntzako 19 ikastetxe publiko hobetzeko obrak finantzatuko ditu asteartea, 2013.eko abuztuak 6


Obrak 627.617 eurokoak dira eta Gobernuak, batez beste, zenbateko horren %64 ordainduko du


Nafarroako Gobernuak 400.000 euro jarriko ditu udal-eraikinetan dauden Haur eta Lehen Hezkuntzako hemeretzi ikastetxe publiko hobetzeko eta birmoldatzeko aurten egingo diren lanetarako.

Obrak 627.617 eurokoak dira eta Gobernuak, batez beste, zenbateko horren %64 ordainduko du.

Diru-laguntzak herri hauetako Udalek jasoko dituzte: Altsasu (10.761,53 euro), Andosilla (744,70 euro), Baztan (21.653,64 euro), Beriain (3.300 euro), Berriozar (10.156,30 euro), Auritz (68.806 euro), Burlata (10.862,60 euro), Cabanillas (5.649,09 euro), Carcar (20.570 euro), Irurtzun (66.806,87 euro), Lesaka (83.822,01 euro), Noain (50.000 euro), Obanos (38.007 euro), Gares (78.111,07 euro), San Adrian (21.487,60 euro), Tutera (4.382,63 euro), Ultzama (31.711,17 euro), Urdiain (64.514,88 euro) eta Atarrabia (36.270,20 euro).

Zenbateko horren gehiena (270.047,61 euro) erabiliko da teilatuak birgaitzeko eta egokitzeko, eta gainerakoa fatxadak eta eraikinen oinarriak konpontzeko (50.000 eta 38.708,93 euro, hurrenez hurren), berokuntza-instalazioak berritzeko (26.921,46 euro) eta patioak eta beste leku batzuk iragazgaizteko (14.322 euro).

Obrak, 592/2013 ebazpenaren arabera, uztailaren 30a baino lehen hasi behar dira, salbu geroratzea baimentzen bada, eta aurtengo azaroaren 1erako amaitu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa