(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aurtengo udaran erretako azalera %92 gutxitu da, joan den urteko udarakoarekin alderatuta asteazkena, 2013.eko abuztuak 7


Urteko lehen seihilekoan euri asko egin duenez, lurra hezeago dago eta nekazaritza-lanak atzeratu egin behar izan dituzte


Sua itzaltzeko lanak

Aurreko sute bat itzaltzeko lanak.

Nafarroako Larrialdi Agentziaren (NLA) behin-behineko balantzearen arabera, ekainean eta uztailean Foru Komunitatean izan diren landaretza-suteen kopurua %41 gutxitu da aurreko urteko aldi berekoarekin alderatuta; erretako azalerak ere behera egin du, %92 hain zuzen.

Zehazki, 47,89 hektarea erre dira (7,11 ekainean eta 40,78 uztailean). NLAren kalkuluen arabera, 25,76 hektarea baso eta 22,13 hektarea nekazaritza-lur erre dira. Iaz, hilabete beretan, landaretza-suteetan 633,60 hektarea erre ziren.

Halaber, NLAk udaran itzalitako landaretza-suteen kopurua %41 gutxitu da. Iaz, ekainean eta uztailean 303 sute itzali zituzten (103 ekainean eta 200 uztailean), eta aurten 172 (91 ekainean eta 81 uztailean).

Agentziak adierazi du sute gutxiago izan direla urteko lehen seihilekoan Foru Komunitatean euri asko egin duelako. Euri asko egin duenez, lurra heze dago eta zereal-bilketa atzeratu egin da (oraindik biltzen ari dira).

 

Suteak prebenitzeko eta itzailtzeko kanpaina

Nafarroako Gobernuak ekainaren 1etik 11ra atzeratu zuen suteak prebenitzeko eta itzaltzeko kanpainaren hasiera, eta amaitu irailaren 30ean egingo da. Kanpaina horretan NLA eta Ingurumen Departamentua ari dira elkarlanean.

Zehazki, taldea osatzen dute 420 suhiltzaile profesionalek, 150 suhiltzaile boluntariok eta hilabete horietarako kontratatutako 150 laguntzailek. Horiez gain, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuko teknikariak ere badaude.

Baliabide materialei dagokienez, Nafarroako Larrialdi Agentziak udararako honako hauek dauzka: lurrean kargatzeko hegazkina (Ingurumen Ministerioak lagatakoa), hiru helikoptero, landa-eremurako 25 autoponpa-ibilgailu (2.500 litrokoak), basorako 25 autoponpa (2.500 litrokoak), zisternadun bost ibilgailu (bakoitza 12.000 litrokoa) eta langileak garraiatzeko 54 ibilgailu.

Suhiltzaile-parkeetako jarduera

Aurtengo udaran Tuterako eskualdeko parkeko, parke nagusiko eta Iruñeko hiri-parkeko suhiltzaileek egin dituzte irteera gehien landaretza-suteak itzaltzeko (46, 33 eta 22, hurrenez hurren).

Tafallakoak 16 sute itzaltzera atera dira, Lizarrakoak 12, Azkoiengoak 12 eta Zangozakoak 10. Gainerako eskualdeetako parkeek (Altsasu, Oronoz, Lodosa, Auritz eta Nabaskozekoek) hamarna esku-hartze ere ez dituzte izan.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa