(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 50.000 euro jarriko ditu enpresa-proiektu berrien hasierako gastuak diruz laguntzeko asteazkena, 2013.eko abuztuak 7


Deialdi berri honen helburua ekintzailetza sustatzea da


Nafarroako Gobernuak 50.000 euro jarriko ditu enpresa-proiektu berrien hasierako gastuak diruz laguntzeko, Foru Komunitatean ekintzailetza sustatze aldera.

Deialdi berri honetan 2012ko urriaren 1etik 2013ko irailaren 30era arte egindako proiektuak aurkeztu daitezke, eta diru-laguntzak gastu hauek ordaintzeko izango dira: jarduera berriari ekiteko zerga, tasa eta baimenak; liburu ofizialak legeztatzeko gastuak; elkargo ofizialetan izena emateko kuotak; jabetza industrial eta intelektuala erregistratzeko gastuak; web-domeinuak erregistratzeko eta Interneteko konexioaren alta egiteko gastuak; sozietatea sortzeko gastuak (notariotza eta erregistroak); eta langile autonomoen Gizarte Segurantzako kuotak.

Diru-laguntzaren zenbatekoa gastu horien %70ekoa izango da eta proiektu bakoitzak gehienez 500 euro jasoko ditu. Onuradunak izan daitezke bai pertsona fisikoak, bai pertsona juridikoak, betiere enpresa Nafarroan kokatua badago eta zerga-helbidea ere Nafarroan badauka.

Eskariak irailaren 15era arte aurkeztu daitezke, Nafarroako Gobernuaren Erregistroren batean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein bulegotan edo Internet bidez, Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoan.  

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa