(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gaitzetsi egin ditu Baztango alkateari eta Elizondoko zinpeko alkateari egindako mehatxuak osteguna, 2013.eko abuztuak 8


Alkateak EH-Bildu alderdikoak dira eta Nafarroako Gobernuak alderdi horri eskatu dio gainerako alderdietako kideei egiten dizkieten mehatxuak ere salatzea eta aurka egitea 


Nafarroako Gobernuak gaitzetsi egin ditu Baztango alkate Garbiñe Elizegiri eta Elizondoko zinpeko alkate Mikel Sobrinori egindako mehatxuak; bi alkateek prentsaurrekoan eman dute gaur mehatxuen berri. Gainera, Foru Gobernua demokratikoki aukeratutako bi alkate horien alde agertu da, baita zoritxarrez askatasunez lan egin ezin duten Nafarroako gainerako kargu publiko hautetsien alde ere.

Nafarroako Gobernuaren komunikatuak honako hau dio: “Demokrazian onartezina da kargu publiko hautetsiak mehatxatzea edo iraintzea, eta mehatxu eta irain horiek egiten dituztenak Justiziaren aurrean erantzun behar dute”. Komunikatuan adierazi du, baita ere, Foruzaingoak kasu hori argitzeko uztailean hasitako ikerketak emaitzak ematea espero duela.

Foru Gobernuak, halaber, EH-Bildu alderdiari eskatu dio, Baztango eta Elizondoko alkateak alderdi horretako kide direnez, gainerako alderdietako kideei egiten dizkieten mehatxu eta irainak ere salatzea eta aurka egitea. Izan ere, Nafarroako Parlamentuko gainerako alderdi politikoek ere jasotzen dituzte mehatxuak, bereziki gobernu-erantzukizuna duten udalerrietan; Lourdes Goicoechea lehendakariordeak, esaterako, Olatzagutiako familia-etxean jaso zituen mehatxuak urtarrilean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa