(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gizarteratzeko errenta jasotzen duten langileen kontratuei dagozkien enpresa-kuotak finantzatzeko aurrekontua 800.000 eurora igo dute osteguna, 2013.eko abuztuak 8


Laguntza horiek tokiko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat dira; erakunde horiek, gainera, aipatu langileen soldatak ordaintzeko diru-laguntzak ere jaso ditzakete


Langileak

Langileak tailerrean.

Nafarroako Gobernuak bikoiztu egin du aurten tokiko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek gizarteratzeko errenta jasotzen duen jendeari egindako kontratuei dagozkien Gizarte Segurantzako enpresa-kuotak ordaintzeko diru-laguntzetarako aurrekontua, eta orain 800.000 eurokoa da.

Asmoa da 640 kontraturi dagozkien kuotak finantzatzea. Orain arteko kreditua 400.000 eurokoa zen, 320 lanposturen kostuak ordaintzeko.

Diru-laguntza hori Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bideratzen du eta Gizarte Politikako Departamentuak tokiko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeetan eta enpresetan gizarteratzeko errenta jasotzen duten langileen soldatak ordaintzeko eskaintzen duen diru-laguntzaren osagarria da.

Era horretan, bi laguntza horiek konbinatuta, tokiko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek 4.214,35 euro jaso ditzakete, gehienez, gizarteratzeko errenta jasotzen duten langileen soldatak eta Gizarte Segurantzako enpresa-kuotak ordaintzeko, sei hilabetean.

Duela gutxi, gainera, Gizarte Politikako Departamentuak gizarteratzeko errenta jasotzen duen jendea kontratatzen laguntzeko partida ekonomikoa 2,9 milioi eurora igo du, Enplegu Zuzen Aktiboa delako programaren bitartez. Oraingoz 702 kontratu bideratu dituzte tokiko 129 erakunde, irabazi-asmorik gabeko 10 erakunde eta 11 enpresekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa