(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iaz 10.000 zakur ingururi eman zieten alta Nafarroako zakurren erroldan ostirala, 2013.eko abuztuak 9


Erregistroan informazio asko biltzen dute eta, horri esker, jakin dezakegu, adibidez, arraza garbi ugariena Setter ingelesa dela eta nafarrek zakurrei izen hauek jartzen dizkietela gehien: Luna, Linda, Laika eta Canela.


Iaz, Nafarroako zakurren erroldan 9.683 zakurri eman zieten alta. Erregistro hori Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren mende dago, eta duela 20 urte sortu zen, hidatidosia prebenitzeko eta gaixotasunari aurre egiteko; gaixotasun hori gizakiei kutsatzen diete zakurrek.

Erregistroa egiteko dokumentuan animalien gaineko informazioa jarri behar da, besteak beste izena eta arraza. Izenei dagokienez, Nafarroan hauek dituzte jabeek gustukoen: Luna, Linda, Laika, Canela, Chispa, Mora, Neska eta Beltza edo Beltxa.

Arrazei dagokienez, erregistratutako zakur gehienak mestizoak dira, eta arraza garbi ugarienak (edo arraza garbien fenotipo bera dutenak), berriz, hauek, ordena honetan: Setter ingelesa, untxaria, Yorkshire, artzain zakur alemana, Spaniel bretoia, artzaina eta artzain zakur euskalduna.

Zakurrei, erroldan erregistratu ondoren, mikrotxip bat jartzen diete, hamabost zifrako zenbakiduna, eta zenbaki hori zakurrari dagokio. Mikrotxipa irakurriz gero datu hauek agertzen dira: jaioteguna, arraza, sexua, izena, kolorea eta jabearen izena eta helbidea. Mikrotxipa irakurtzeko gailu berezi bat behar da, eta gailu hori Osasun Publikoko albaitariek, albaitari klinikoek, Udalek, Foruzaingoak eta Guardia Zibilak daukate.

Nafarroako Erregistroa 1993an sortu zen, mikrotxipa ezartzen hastearekin batera, eta gaur egun 82.753 zakur daude erroldatuta. Horrek ez du esan nahi Foru Komunitatean hainbeste zakur daudenik, hiltzen diren zakur askori ez baitiete baja ematen.

Alta kopurua ez da asko aldatu azken urteetan, krisia areagotu egin den arren: iaz 9.683 zakur erroldatu zituzten eta 2008an 11.100. Etxauriko Animalien Babeserako Zentroan, ordea, krisia nabaria da: zakur gehiago jasotzen dituzte, jendeak ezin dituelako ordaindu zakurrak zaintzeko gastuak.

.

Hidatidosiaren kontrako borroka

Zakurren errolda duela 20 urte sortu zen, Nafarroan hidatidosiari aurre egiteko; izan ere, 80. hamarkadan gizakiak kutsatu egiten ziren. Lan handi horri esker, Foru Komunitatean 2008. urtetik gaixotasuna kontrolatzeko egindako 300 nekropsia baino gehiagotan ez da aurkitu Echinococcus granulosus parasitorik (parasito horrek sortzen du gaixotasuna eta animaliek gizakiak kutsatzen dituzte); dena den, NOSLIren aholkua da kontrol-lanari eustea.

Hidatidosia animaliek gizakiei kutsatzen dizkieten 150 gaixotasunetako bat da (gaixotasun horiei zoonosi esaten zaie). Gaixotasuna Echinococcus granulosus izeneko zizare do tenia txiki batek sortzen du, zakurren hestea infektatu baitezake.

Tenia horiek gorozkiekin batera milaka arrautzatxo kanporatzen dituzte. Arrautzatxo horiek animalien uzki inguruko ileetan itsatsita gera daitezke eta gero mingainera edo listura pasa, animaliek garbitzeko daukaten sen naturala dela eta.  Zakurrak gero pertsona bat miazkatzen badu edo pertsona horrek zakurra laztandu egiten badu, arrautzatxoak har ditzake eta kisteak zor diezazkioke, batik bat biriketan eta gibelean.  Horregatik, komeni da animaliei aurpegia miazkatzen ez uztea eta jan baino lehen eskuak ondo garbitzea, azkazalak eskuilarekin igurtzita.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa