Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Diru-laguntzak tokiko erakunde eta ureztatzaile-elkarteentzat dira, egindako inbertsioen %100 ordaintzeko
Urtarrileko uholdeak Funesen.
Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentuak toki erakundeek eta ureztatzaile-elkarteek ibaietako babes-lubetak konpontzeko egindako gastuak ordaintzeko laguntza berezien deialdia onartu du; izan ere, aurtengo lehen hiruhileko euriteek eragindako uholdeen ondorioz lubetak kaltetu egin ziren.
Laguntzak inbertsio osoa ordaintzeko izango dira, eta deialdia datorren astean argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO). Laguntzak eskatzeko epea deialdia NAOn argitaratu eta 15 egun naturalera amaituko da.
Zehazki, Ebro, Aragoi, Arga eta Ega ibaien arroak kaltetu ziren, batik bat udalerri hauetan: Arguedas, Buñuel, Cabanillas, Cadreita, Cortes, Fustiñana, Milagro eta Ribaforada.
Laguntzen jatorria
Nafarroako Gobernuak, bere garaian, hainbat bilera egin zituen Ebroko Konfederazio Hidrografikoarekin, kaltetutako lubetak erakunde horrek konpontzea adoste aldera.
Akordioa atzeratu egin zen, ordea, Konfederazioak aurrekonturik ez zuelako, eta, ondorioz, Nafarroako Gobernuak kaltetutako udalerrietako udal eta ureztatzaile-elkarteei eskatu zien beharrezko konponketa guztiak egitea, kalte gehiago ez sortzeko, trukean gastuen %50 ordaintzeko konpromisoarekin.
Azkenik, Nekazaritza Ministerioarekin zenbait gestio egin ondoren, Konfederazioak onartu zuen Ebro ibaiaren Aragoiko eta Nafarroako arroetako kalteak konpontzea, baina adierazi zuen konpondutako lubeten gastuak ez zituela ordainduko. Gauzak horrela, Nafarroako Gobernuak iritzi zion erakunde guztiek tratu bera jaso behar zutela eta, horregatik, erabaki zuen uholdeek kaltetutako lubetak konpontzeko egindako lanen gastu guztia ordaintzea. Bukatzeko, esan beharra dago lan horiek erabakigarriak izan direla ekainean izandako uholdeek kalte gehiago ez eragiteko.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen