(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak jakinarazi du aire girotua segurtasun- eta kalitate-neurriak bete gabe instalatzen duten enpresak agertu direla astelehena, 2013.eko abuztuak 12


Aire girotua horretarako gaitutako eta erregistratutako enpresek instalatu behar dute


Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak, ikusita aire girotua energia-eraginkortasun, segurtasun eta kalitate neurri egokiak bete gabe instalatzen duten enpresak agertzen hasi direla, era horretako instalazioek zer baldintza bete behar dituzten azaldu du.

Lehenik, aire girotua Departamentuan bertan erregistratutako eta gaitutako instalazio-enpresek jarri behar dute, segurtasuna, kalitatea eta errendimendua bermatzeko. Industria-erregistroaren arabera, Nafarroan 134 enpresa daude gaituta.

Bigarrenik, instalazioak martxan jartzeko, titularrak instalazio-ziurtagiria eskatu behar dio enpresari; gainera, enpresak ziurtagiria eraikinetako instalazio termikoen erregistroan sartu behar du, instalazioa egoki kontrolatzeko eta segimendua egiteko.

Hirugarrenik, aire girotuko instalazioaren titularrak Eraikinetako Instalazio Termikoen Araudian (EITA) instalazioen erabileraren eta mantentze-lanen gainean ezarritakoa bete behar du. Besteak beste, instalazioaren dokumentazioa gorde behar du, konponketak eta mantentze-lanak egin behar ditu eta instalazioa behar bezala zaindu behar du, epe hauek kontuan hartuta:

    -Instalazioen potentzia termikoa 5kW-koa edo handiagoa bada (potentzia instalazio-ziurtagirian dago zehaztua eta gailuaren energia-etiketan agertu behar du) eta etxebizitzetan jarrita badaude, lau urtean behin egin behar da mantentze-lan prebentiboa; beste leku batzuetan badaude, berriz (bulego, denda, ostalaritza-establezimendu eta abarretan), mantentze-lan prebentiboa bi urtean behin egin behar da.

    -Instalazioak 12 eta 70 kW artekoak badira eta etxebizitzetan badaude, prebentzio-lan horiek bi urtean behin egin behar dira, eta beste leku batzuetan badaude, berriz, urtean behin.

    -Azkenik, 70kW baino gehiagoko potentzia termikoa duten instalazioen mantentze-lana hilero egin behar da eta, beraz, titularrek gaitutako enpresarekin mantentze-lana egiteko kontratu bat sinatu behar dute.

Ikuskaritza teknikoari dagokionez, 12 kW baino gehiagoko potentzia duten aire girotuko instalazioetan lau urtean egin behar da.

Azkenik, aire girotuko instalazioen titularrak instalazioaren, mantentze-lanen, konponketen eta ikuskaritzen dokumentazio guztia gorde behar du. Baldintza horiek ez betetzea arau-hauste administratiboa izan daiteke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa