(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 40.000 eurorekin lagunduko du Caritasek ematen dituen gizarte-prestazioen aurrerakinen gestioa asteartea, 2013.eko abuztuak 13


Halaber, Gizakia Herritar Fundazioarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatu du, Paris 365 jantoki solidariorako 10.000 euro jartzeko


Iriarte eta Oto

Ezker eskuin: Iriarte eta Oto. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 40.000 euro jarriko ditu Iruñeko eta Tuterako Caritas Diocesana erakundeak Gizarte Politiken Departamentuak gestionatzen dituen diru-laguntzen, batik bat gizarteratzeko errenten hartzaileei ematen dizkien aurrerakinak gestionatzen laguntzeko.

Horixe jaso dute Gizarte Politika eta Kontsumoko zuzendari nagusi Mariano Otok eta Caritaseko apezpiku-ordezkari Angel Iriartek sinatutako hitzarmenean. Aurrerakin horiek 2009an sinatutako lankidetza-hitzarmen baten bitartez formalizatu zituzten, egoera larri edo presakoetan laguntze aldera.

Iaz, diru-laguntza horiek erabakitzeko eta emateko epeak laburtu egin ziren; horregatik, gaur goizean sinatu duten hitzarmenean berreskuratu egin dute aurrerakin horien salbuespen-izaera.

Caritasek oinarrizko errenten eta ohiz kanpoko diru-laguntzen 2.463 aurrerakin eman zituen iaz, 2011n emandakoen ia erdia, guztira 2,43 milioi euro. Elkarlana hasi zenetik, 9.311 lagunek jaso dituzte diru-laguntzen aurrerakinak, eta guztira 10,64 milioi euro banatu dira.


Lasa eta Oto

Ezker eskuin: Patxi Lasa eta Mariano Oto. ( irudia handitu )

Gizakia Herritar Fundazioarekin sinatutako hitzarmena 

Orobat, Gizarte Politika eta Kontsumoko zuzendari nagusi Mariano Otok beste lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Gizakia Herritar Fundazioko lehendakari Patxi Lasarekin, erakundeak gestionatzen duen Paris 365 jantoki solidarioa babesteko.

Horretarako, Gizarte Politika Departamentuak 10.000 euro (sukaldari baten soldata-gastuen %62,50) emango dizkio Fundazioari maiatzaren 15etik abenduaren 31ra.

Paris 365 jantoki solidarioa Iruñeko Jarauta kaleko 87an eta 89an dago. Han, egoera larrian dagoen jendeari ematen diote jaten; iaz eskariak %32 egin zuen gora.

Gizakia Herritar Fundazioaren datuen arabera, Paris 365 jantokira jatera joaten direnen erdia nafarra da (2012an laurdena) eta %70 gizonezkoa da. Jankideek, batez beste, 45 urte dituzte, eta %55ak ez dauka diru-sarrerarik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa