Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Halaber, Gizakia Herritar Fundazioarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatu du, Paris 365 jantoki solidariorako 10.000 euro jartzeko
Ezker eskuin: Iriarte eta Oto.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak 40.000 euro jarriko ditu Iruñeko eta Tuterako Caritas Diocesana erakundeak Gizarte Politiken Departamentuak gestionatzen dituen diru-laguntzen, batik bat gizarteratzeko errenten hartzaileei ematen dizkien aurrerakinak gestionatzen laguntzeko.
Horixe jaso dute Gizarte Politika eta Kontsumoko zuzendari nagusi Mariano Otok eta Caritaseko apezpiku-ordezkari Angel Iriartek sinatutako hitzarmenean. Aurrerakin horiek 2009an sinatutako lankidetza-hitzarmen baten bitartez formalizatu zituzten, egoera larri edo presakoetan laguntze aldera.
Iaz, diru-laguntza horiek erabakitzeko eta emateko epeak laburtu egin ziren; horregatik, gaur goizean sinatu duten hitzarmenean berreskuratu egin dute aurrerakin horien salbuespen-izaera.
Caritasek oinarrizko errenten eta ohiz kanpoko diru-laguntzen 2.463 aurrerakin eman zituen iaz, 2011n emandakoen ia erdia, guztira 2,43 milioi euro. Elkarlana hasi zenetik, 9.311 lagunek jaso dituzte diru-laguntzen aurrerakinak, eta guztira 10,64 milioi euro banatu dira.
Ezker eskuin: Patxi Lasa eta Mariano Oto.
(
irudia handitu
)
Gizakia Herritar Fundazioarekin sinatutako hitzarmena
Orobat, Gizarte Politika eta Kontsumoko zuzendari nagusi Mariano Otok beste lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Gizakia Herritar Fundazioko lehendakari Patxi Lasarekin, erakundeak gestionatzen duen Paris 365 jantoki solidarioa babesteko.
Horretarako, Gizarte Politika Departamentuak 10.000 euro (sukaldari baten soldata-gastuen %62,50) emango dizkio Fundazioari maiatzaren 15etik abenduaren 31ra.
Paris 365 jantoki solidarioa Iruñeko Jarauta kaleko 87an eta 89an dago. Han, egoera larrian dagoen jendeari ematen diote jaten; iaz eskariak %32 egin zuen gora.
Gizakia Herritar Fundazioaren datuen arabera, Paris 365 jantokira jatera joaten direnen erdia nafarra da (2012an laurdena) eta %70 gizonezkoa da. Jankideek, batez beste, 45 urte dituzte, eta %55ak ez dauka diru-sarrerarik.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen