(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zarraluqui kontseilaria Cintruenigoko glorieta ikustera joan da, obrak amaitu baitituzte asteartea, 2013.eko abuztuak 13


Glorietan obrak egin dituzte NA-160 errepidearen bidegurutzean ezbehar-kopurua gutxitzeko; izan ere, Iruñetik Madrilerako N-113 errepideak erdibituta zegoen


Zarraluqui kontseilaria, Alberto Catalan, tokiko agintari batzuk eta Nafarroako Gobernuaren Kontserbazio Zerbitzuko zenbait kide. ( irudia handitu )

Zarraluqui kontseilaria Cintruenigora joan da gaur goizean, glorieta ikustera. Glorieta Iruñetik Madrilerako N-113 errepideak erdibituta zegoen lehen (90+880 KP), eta itxi egin dute, Tutera eta Fitero arteko NA-160 errepideko bidegurutzean (15+170 KP) ezbehar-kopurua gutxitzeko.

Glorieta ikustera joan dira, baita ere, Herri Lanetako zuzendari nagusia, Ignacio Nagore; Cintruenigoko alkatea, Raquel Garbayo; Fiteroko alkatea, Francisco Javier Yanguas; Parlamentuko lehendakaria, Alberto Catalan; udal-ordezkariak eta Nafarroako Gobernuaren Kontserbazio Zerbitzuko hainbat kide.

Obrak uztailaren 5ean hasi zituzten eta 245.575 euro kostatu dira. Lanak HNV-Río Valle aldi baterako enpresa-elkarteak egin ditu, hari esleitu baitzitzaion, 2012-2015 aldirako, Tuterako barrutiko errepideen Kontserbazio Integralerako kontratua.

Errepideko aldaketaren helburua da bidegurutzean ezbehar-kopurua gutxitzea; izan ere, 2012. urtearen hasieratik 11 istripu izan dira eta hiru lagun hil eta lau zauritu dira. Istripu gehienetan ibilgailuek aurrealdean eta alboan zeuzkaten kolpeak; horrek esan nahi du istripuak gertatzen direla, gehienbat, bidegurutzean pasatzeko lehentasuna ez delako errespetatzen.

Horregatik, Sustapen Departamentuak iritzi dio arriskua gutxitzeko konponbiderik egokiena dela bidegurutzearen tipologia aldatzea, hau da, erdibitutako glorieta ixtea, eta seinale horizontal eta bertikal gehiago eta balizak eta alerta-sistemak jartzea.


Cintruenigoko biribilgunea, obrak egin baino lehen eta gero. ( irudia handitu )

Aukeratutako konponbidea

Bidegurutzea seguruagoa izan dadin, glorieta biribil itxia egin dute, errepide horretako 72 KPan Nafarroako AP-15 autopistara sartzeko egin dituztenen antzekoa, ibilgailu astunek bira egoki egin dezaten; izan ere, barrualdeko diametroa 40 metrokoa da eta erdiko eraztuneko zintarrien arteko tartea 10 metrokoa. Glorietaren barrualdea igo egin dute, ura kanpoaldera husteko eta glorietara heltzen diren lau adarretako malda hobetzeko.

Glorietaren barrualdea landare-lurrez betea dago eta belarren kontrako estalkia dauka; horren gainean bi koloreko legarra jarri dute, diseinu geometrikoarekin, eta inguru guztian hormigoizko espaloia dago, metro bateko garaierakoa; espaloiak lorategi-zintarria dauka barrualdera eta zintarri muntagarria kanpoaldera, adarretako oinezkoentzako lau babesguneen antzekoa.

Seinaleztapen-aldaketak

Seinale horizontal eta bertikal guztiak aldatu dituzte, indarrean dagoen araudia betetzeko eta bidegurutzearen egitura berriaren ezaugarrietara moldatzeko.

Gainera, bidegurutze berria seguruagoa izan dadin, zirkulazioaren bi noranzkoetan LED argizko panelak jarri dituzte. Horretarako, elektrizitate-kanalizazio bat egin dute, 110 mm-ko PVC hodi bikoitzeko prismarekin, eta dagozkion kutxatilak jarri dituzte glorietatik Cintruenigoko hiri-argiteriaren linearen amaierara arte. Zenbatespenen arabera, seinale, panel eta segurtasun-hesien aurrekontua 90.000 euro baino gehiagokoa da.

Horrez gain, glorietatik Cintruenigora doan NA-160 errepidearen adarra 1,30 zabaldu dute 200 metroan.

Errepidea zabaltzeko ezkerraldean dagoen ureztaketa-ubidea hodiratu dute eta 90 metroan betelana egin dute, Cintruenigoko sarrerako karteleraino. Adar hori guztia aglomeratu-geruza batekin sendotu dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Cintruenigo  N113191b.pdf
Audio con las declaraciones del consejero Zarraluqui
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa