(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzearen gaineko alegazio gehienetan eremu ureztagarria handitzea eskatu dute: aurreikusitako 15.275 hektareako eremuari guztira 9.000 hektarea gehitzea

asteazkena, 2013.eko abuztuak 14


Ureztatzaile-elkarte, udal, ekologista, lur-jabe eta partikularrek UGPS aldatzeko 56 proposamen aurkeztu dituzte


Nafarroako Ubidea

Nafarroako Ubidea.

Nafarroako Ubidearen eta dagokion eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko Udalaz Gaindiko Plan Sektorialak (UGPS), jendaurreko informazio-aldian, 56 alegazio jaso ditu; alegazioak ureztatzaile-elkarte, udal, ekologista-talde, lur-jabe eta beste partikular batzuk egin dituzte, eta gehienek eskatu dute eremu ureztagarria handitzea.

Zehazki, bost proposamenetan proiektu osoa jarri dute zalantzan, teknikoak ez diren argudioekin; bi alegaziotan proiektu osoa hobetzeko aldaketak proposatu dituzte; hiruk kanpoan uztea eskatu dute (duela gutxi inbertsioak egin dituztelako, batik bat); eta gainerako 46 alegaziotan eskatu dute UGPSan zehaztutako 15.275 hektareako eremu ureztagarria handitzea. Guztira 9.358 hektarea gehitzea eskatu dute eta, eskari guztiak onartuz gero, hasierako azalera %61 handituko litzateke.

Aurreikusitako eremua handitzea eskatu dute, besteak beste, herri hauetako udalek: Andosilla, Arroitz, Carcar, Faltzes, Funes, Lerin, Lodosa, Miranda-Arga, Oteitza eta Azkoien.

Nafarroako Ubidearen eta dagokion eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko Udalaz Gaindiko Plan Sektorialaren (UGPS) jendaurreko informazio-aldia ekainaren 26an amaitu zen; aldi horren hasieraren berri maiatzaren 22an eman zen, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 96. alean. Jarduera hori Nafarroako Gobernuak izendatu zuen UGPS, maiatzaren 8an. Planarekin batera Ingurumen Inpaktuaren Azterketa ere egon da jendaurrean.

Alegazioak onartzeko baldintzak

Alegazioak lurzati-planoak aurrean dituztela ari dira aztertzen; plano horiek altimetria-kotak eta ingurumen-babeserako irudiak dauzkate. Izan ere, eskariek, onartzeko, lau baldintza hauek bete behar dituzte, gutxienez: a) ureztatzeko kalitate handiko lurrak izatea; b) ingurumen aldetik babesteko lurrak ez izatea (adibidez: Nafarroako Gobernuak zehaztutako Estepako Hegazti-fauna Zaintzeko Interesguneak); c) lurra berezko presioarekin ureztatu ahal izatea, Nafarroako Ubidearen kota aprobetxatuta; eta d) lurra oso trinkoa izatea eta Arga eta Ega ibaien adarretara zentzuzko distantzia egotea, batezbesteko gastuak maila jakin batetik gora igo ez daitezen.

Aurretiko analisiaren ondoren handitzeko eskariaren aldeko txostena egiten bada, kontuan hartu behar da eremu ureztagarri garbi handienak ezin duela izan emakidan proiektu osorako ezarritako ur-horniketa baino handiagoa; emakidaren titularra Nafarroako Ubideko Ureztatzaile Elkarte Nagusia da.

Parekoak diren eskarietan lehentasuna izango dute ureztatzeko lurren kalitateak, ur-adar handiekiko gertutasunak, eremu ureztagarriaren trinkotasunak eta ustiatzeko energia-gasturik ez egoteak; hori guztia Administrazioaren eta etorkizuneko ureztatzaile erabiltzaileen ekarpenen mesederako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa