(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nasuvinsa-ren etxebizitza babestuen erroldan izena eman dutenen %83k erosketa baino nahiago du errentamendua asteartea, 2013.eko abuztuak 20


Nasuvinsa-k datuak araztu ditu eta gaur egun 7.185 eskari daude


Babes ofizialeko etxebizitzak Agoitzen.

Nasuvinsa-k Nafarroako etxebizitza babestuen eskatzaileen errolda eguneratu du eta, gaur egun, errolda horren arabera, 5.999 eskatzaile (%83,49) daude etxebizitzak errentan hartzeko datu-basean, eta 1.186 eskatzaile etxebizitzak erostekoan.

Lehenbizikoen multzoan, 2.702 errentamendurako bakarrik daude izena emanda, 1.007 erosteko aukeradun errentamendurako eta 2.290 bi aukeretarako.

Esan bezala, Nasuvinsa-k Nafarroako etxebizitza babestuen eskatzaileen errolda eguneratu du; zehazki, iraungitako eskariak kendu ditu, hau da, izena eman eta bi urtera berritu gabekoak.

Hala, errolda eguneratu aurreko zifrak kontuan hartuta, erregistrotik 679 eskari kendu dituzte, titularrek ez dutelako abuztuaren 20a baino lehen eskaria luzatu edo aldatu. Horrez gain, 229 lagunek erroldan jarraitzeko edo baja emateko interesa agertu dute.

Baztertutako 679 eskarietatik, 10 salerosketa zerrendakoak dira eta 673 errentamendukoak.

Bi gauza dira arreta ematen dutenak: batetik, baztertutako eskari gehienak errentamenduen zerrendan baja emandakoak direla, zerrenda hori gehiago mugitzen delako, salerosketakoaren bost halako baita; eta bestetik, etxebizitza erosi nahi dutenek interes gehiago agertzen dutela egindako eskarietan (errentamendukoak ez dira hainbeste konprometitzen eta, batzuk, Nasuvinsa sustapen berrietarako haiekin harremanetan jarritakoan, beste hiri edo herrialde batera alde eginda egoten dira).

Errolda eguneratzea

Errolda eguneratzea ezinbestekoa zen, sistema dinamiko gisa planteatuta dagoelako eta aukera eman behar duelako, unean-unean, etxebizitza babestuen eskatzaileen erradiografia zehatza egiteko. Horregatik, eguneratzeko mekanismoak ezarri dituzte, eta mekanismo horiei esker unean-unean jakin daiteke zein den Foru Komunitateko etxebizitza babestuen eskaria, bai salerosketakoena, bai errentamendukoena; gainera, etxebizitza arloko politika publikoak modu eraginkorragoan diseinatu daitezke eta babestutako etxebizitzak sustatzen dituzten profesionalen enpresa-estrategia modu eraginkorragoan zuzendu daiteke.

Errolda arautzen duen dekretuaren arabera, eskariak gehienez bi urterako dira, izena emandako agiria egindako egunetik kontatzen hasita. Bi urte igaro ondoren izen-ematea ez bada berritu edo aldatu, iraungi egiten da eta erroldan baja ematen zaio.

Dekretuak dio, baita ere, interesatuek eskariak bi urtetik bi urtera berritu ditzaketela, berritzeko momentuan bete behar diren baldintzak betetzen badituzte; luzapena eskatzeko jakinarazpena bidali behar da, sinatuta.

Azkenik, aipatu dekretuaren arabera, eskaria ez berritzeagatik iraungi bada, titularrek sei hilabete igaro arte ezin dute erroldan berriz izena eman; hori, izen-ematea iraungi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.



Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa