(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Turismo Departamentuak doako bisita gidatuak antolatu ditu abuztuan eta irailean Paisaien Ibilbidea ezagutzera emateko asteazkena, 2013.eko abuztuak 21

Bisitak abuztuaren 26an eta irailaren 29an egingo dira, adin guztietako 1.000 lagun ingururentzat, ibilbidea ezagutzera emateko

Transcripción textual del video

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak sustatu du bisita-programa. Guztira 43 bisita gidatu egingo dituzte, Nafarroako Paisaien Ibilbideko hiru leku garrantzitsutara, produktu turistiko berri hori ezagutzera emate aldera. Bisitak abuztuaren 26rako eta irailaren 29rako antolatu dituzte, adin guztietako 1.000 lagun ingururentzako.

Bisita-programa hori gaur goizean aurkeztu dute prentsaurrekoan bigarren lehendakariorde eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sanchez de Muniainek, Turismoko eta Merkataritzako zuzendari nagusi Carlos Ercek eta Bideak Turismo Jardueren Enpresa Elkarteko lehendakari Angel Maria Loperenak.

Paisaien Ibilbidean 20 begiratoki eta paisaia eta eszena aldetik interes berezia duten 15 ur-ibilbide daude, Foru Komunitatean iparraldetik hegoaldera banatuta.  Leku horietan idazkun bana dago, informazioa lau hizkuntzatan jarrita: gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez; baita braillez ere. Idazkun horiek, lekuari buruzko informazioaz gain, QR kodeak dauzkate, Nafarroako Turismoko atarian dagoen informazioa ikusteko; kodeak edozein sistema eragileko irakurgailuekin irakur daitezke.

Paisaia

Aurrean San Migel Santutegia eta atzean Urbasa-Andia mendilerroa ( irudia handitu )

Urederra ibaiaren sorburua. ( irudia handitu )

Paisaien Ibilbideko 35 leku horietatik, 17 Pirinioetan daude, lau Iruñeko arroan, zortzi Erdialdean eta sei Erriberan.

Bisita gidatuen programa hasieran doakoa izango da, baina gero turistek sarrera ordaindu beharko dute.

Bisita gehienak astelehenetik larunbatera egingo dituzte (salbu Sendaviva parkekoak, horiek igandean ere egingo baitira), goizez eta arratsaldez; goizekoak 10.00ak eta 10.30ak artean hasiko dira eta arratsaldekoak 16.30ak eta 18.00ak artean; bisitek ordu erdi eta hiru ordu bitarteko iraupena izango dute (bi edo hiru leku natural bisitatzen direnaren arabera).

Bisita-programa Bideak Nafarroako Turismo Jardueren Enpresa Elkarteak, Irantzuko Lurrak Elkarteak eta Sendaviva parkeak antolatu dute.

Ibilbideak eta paisaien interpretazioa

Txangoen programan 2 eta 10 kilometro arteko ibilbideak daude, hala nola Leurtzako Urtegietakoa (3,5 km), Etxauriko begiratokiaren ingurukoa (3 km) eta Urederraren sorburuko bidea (6 km).

Txango batzuetan jarduerak ere badaude, Allotzeko urtegian piragua bikoitzean ibiltzea, adibidez. Baita nork bere ibilgailuarekin egiteko ibilbideak ere, geldialdiekin: Erriberan hiru begiratoki, alegia Santa Barbarako muinoa, Aguilares begiratokia eta Uztarriko Ama Birjinaren begiratokia ikusteko ibilbidea, adibidez (40 km dauzka eta 3 orduan egin daiteke).

Jardueretarako gehieneko lagun-kopuru bat ezarri dute; Aralarko San Migel inguruko 4 kilometroko ibilbidean, adibidez, gehienez 16 lagunek parte har dezakete, eta Galipentzuko begiratokiaren inguruko 2 kilometrokoan 30 lagunek.

Izena emateko, jarduerak antolatzen dituzten enpresekin harremanetan jarri eta hitzordua hartu behar da. Hauek dira enpresa horien telefono-zenbakiak: Leurtza Abentura (620379642), Garrapo (620955454), Excursiones Auñak (948764058, 609411449) , Ekia Actividades (696899955), Itarinatura (660268750), Nattura (948131044), Esnavela (689701495), Activa RuralSuite eta La Vereda del Cierzo (94850448, 670824490), eta Sendaviva (948088100).

Nafarroako Erresumako turismoko web-orriaren bitartez ere eman daiteke izena.

Ibilbideak egiteko ibiltzeko oinetako eta arropa egokiak jantzi behar dira, eta eraman behar dira martxako makilak, eguzkitako betaurrekoak eta eguzkitarako krema. Komeni da, baita ere, ura eta, orduaren arabera, hamaiketakoa edo askaria eramatea. Doako bisita gidatuetan aparkalekuko tasa ez da sartzen eta nork bere ibilgailuan egin behar ditu joan-etorriak.

Nafarroara atzerritik etorritako turisten kopuruak %13,8 egin du gora  

Nafarroako Enplegu Institutuaren (NEI) eta Turismo Azterlanen Institutuaren datuen arabera, turista atzerritarrek 61 milioi euro gastatu dituzte Foru Erkidegoan, lehen seihilekoan; eta turista bakoitzak batez beste 806 euro gastatu ditu, iaz baino %4,7 gehiago.

NEIren arabera, gainera, Nafarroako turismo-establezimenduetan atzerritar gehiagok hartu dute ostatu, %13,8 gehiagok, hain zuzen; beraz, Nafarroako turismo-sektoreko merkatu-kuotaren %23 nazioarteko merkatuari dagokio.

Nafarroan, ekainera bitartean, 463.867 turistek hartu dute ostatu, iaz denboraldi berean baino %0,4 gehiagok. Izan ere, hoteletan bezero-kopuruak gora egin du (302.475 bezero, iaz baino %7 gehiago) eta, gainera, bezeroek gau gehiago egin dituzte ostatuetan (%2,5 gehiago).

Alde horretatik, 2012ko datuekin alderatuta, sei erkidego hauetan bakarrik egin du gora ostatu hartutako bidaiari-kopuruak: Murtzia, Balear Uharteak, Valentzia, Kanariar Uharteak, Galizia eta Nafarroa (guzti horietatik Nafarroa da kostarik ez duen bakarra).

Erromesei dagokienez, ekainera bitartean 27.112 ibiltarik zigilatu dute egiaztagiria Nafarroan, iaz seihileko berean baino %6,4 gehiagok. Erromesen %70,5 atzerritarra da eta %29,5 estatukoa.

Alde horretatik, 2012ko ekainetik %13,1 igo da estatuko erromesen kopurua, eta %18 atzerriko erromesena.

Azkenik, turistei Nafarroa interesatzen zaiela bistakoa da Nafarroako Gobernuaren turismoko web-orriak urteko lehen seihilekoan jaso dituen bisita-kopuruan: 899.275 bisita, 2012an aldi berean baino %13,5 gehiago.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa