(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako osasun-zentro guztiek jada ezarri dute kontsulta egunean bertan jasotzea, errezeta elektronikoa eta telefono bidezko osasun-arreta osteguna, 2013.eko abuztuak 22


Horrela burutzen da Lehen Mailako Arreta hobetzeko Planaren lehenengo fasearen hedapena


Osasun-zentro bat barnetik

Nafarroako osasun-zentro guztiek kontsulta egunean bertan jasota bermatzen dute, errezeta elektronikoa dute eta telefono bidezko medikuntza-, erizaintza-arreta eta gizarte-lanari buruzko arreta eskaintzen dute.

Horrela, Osasun Departamentuak Nafarroako oinarrizko zona guztietan Lehen Mailako Arreta hobetzeko Planaren lehenengo fasea burutzen du. Gainera, lehenengo fase hau (plana hiru fasek osatzen dute) pazienteen eskariak beren beharren arabera sailkatzen eta lehenesten oinarritu da eta, baita, haiei egokitutako arreta-eredua eta prozesu akutuetan biztanleak autozainketan inplikatuko dituena bultzatzen ere.

Oinarrizko zona guztiek jada ezarri dute lehenengo fase hau, Orkoien, Gares, Zangoza eta Izabak izan ezik; horiek datorren irailean amaituko dute udako antolakuntza-arrazoiengatik.

Osasun-zentroek hitzordua egunean bertan bermatzeaz aparte, hurrengo egunerako edo egunetarako lotzen diren kontsultak ere badaude, pazienteek kontsulta beste egun batean egitea nahiago dutelako edo urgenteak ez diren patologien kasuetan. Kasu horietan, eta 2012ko datuen arabera, planaren lehenengo fase hori garatzen urtebete edo gehiago daramaten 25 oinarrizko zonetako emaitzak kontuan hartuta, aurrez aurreko kontsultarako familia-medikuntzako eskatutako hitzorduen %69 eta pediatriako %88 egunean bertan edo hurrengo egunean ematen direla egiaztatu da. Zehazki, familia-medikuntzako kontsultarako bataz beste zain egon behar den denbora 1,3 egunekoa da eta pediatriako kontsultarako 0,6 egunekoa. Beste muturrean, familia-medikuntzako hitzorduen %10 eta pediatriako hitzorduen %3 hitzordua eskatu eta ondorengo 5-10 egunetarako ematen da. Atzerapen horren arrazoia pazienteak bere erreferentziazko sendagileak edo pediatrak artatua izatea nahiago duela izan daiteke, nahiz eta kontsulta hori atzeratu.

Horretaz gain, pazienteek itxaro-gelan kontsultara sartu aurretik zain egon behar izan duten denbora, bataz beste, 14 minutukoa izan dela eta pazienteen %15ak 30 minututik gora egon behar izan dutela zain egiaztatzen da. Pazienteak sendagilearekin eskatutako kontsultaren bataz besteko iraupena 8,7 minutukoa izan da.

Erizaintzako profesionalei dagokienez, pazienteek osasun-zentroan eskatutako kontsulten %24a beraiek artatu dituzte eta, baita, erizaintzan artatuak izateko egokitzat jotzen diren prozesu akutuen %14a ere.

Bestalde, kontsulten %19a osasun-etxera bertaratu gabe ebatzi direla adierazi behar da, zeinak, profesional administratiboek zuzenean edo sendagileek, erizainek edo gizarte-langileek telefono bidez ebatzi dituzten.

Lehenengo fase honen ezarpenarekin jarraituz, internet bidezko hitzordua 46 osasun-zentrotan erabilgarri dagoela eta urteko azken lauhilekoan gainerako oinarrizko hamar zonatan erabilgarri egongo dela azpimarratu behar da.

Bukatzeko eta 2012ko balantzeari dagokionez, iaz amaitu zen errezeta elektronikoaren hedapena oinarrizko osasun-zona guztietara.

Ildo horretatik, azpimarratu behar da aldi berean, hainbat osasun-zentrotan planaren bigarren fasea ezartzen ere ari direla, zeina, gaixotasun kronikoak dituzten pazienteak autozainketan eta autokontrolean inplikatzean oinarritzen den, eta aurtengo azken hiruhilekoan hirugarren faseari ekingo zaiola, paziente kronikoei arreta integrala garatzera bideratua.

Biztanleriaren %77,7a autozainketa-programarekin estalita dago prebentzio baskularraren, diabetesaren eta asmaren kasuan

Bigarren fasearen ezarpenaren emaitza gisa, une honetan, biztanleriaren %77,7a prebentzio baskularraren, diabetesaren eta asmaren kasurako aurreikusitako autozainketa-programarekin jada estalita dago, zeina, 37 oinarrizko zonatan gauzatzen den.

Zehazki, 2012ari dagokion balorazioan, gaixotasun kronikoen kasuan autozainketa-programa garatzen urtebete edo gehiago daramaten 17 oinarrizko zonetako emaitzak kontuan hartuta, azken urtebetean ikusitako gaixotasun baskularrak dituzten pazienteen %36a autozainketen-programan sartu dela eta horietatik %78ak autozainketarako trebakuntza jaso duela ikus daiteke.

Artapenerako eredu hau pazientea bere autozainketan eta autokontrolean inplikatzean oinarritzen da, pazientearen eta erizaintzako profesionalaren artean adostutako plan banakatua ezarriz eta ondoren jarraipena eginez. Prebentzio baskularrean, bai hasierakoan (hipertentsioa, dislipemia –odolean lipido-kontzentrazio handia– duten pertsonak, erretzaileak, obesoak) bai bigarren mailakoan (bularraldeko angina, miokardioko infartu akutua, gaixotasun baskular zerebrala, arteriopatia periferikoa) dauden pertsonei nahiz diabetesa dutenei zuzenduta dago. Autozainketa-eredu hau asma duten pertsona helduei ere aplikatu zaie eta gainerako gaixotasun kronikoetara hedatuz joango da.

Paziente kronikoei eta patologia aniztun pazienteei arreta integrala azken hiruhileko honetan hasiko da ezartzen lau osasun-zonatan

Planaren hirugarren eta azken fasea, paziente kronikoen eta patologia aniztun pazienteen arreta integralean oinarrituko dena eta Paziente Kronikoei eta Patologia Aniztun Pazienteei Arreta Integraturako Estrategian (Nafarroako Gobernuak pasa den uztailaren 31n onartua) jasotzen dena, aurtengo azken hiruhilekoan hasiko da ezartzen lau osasun-zonatan (bat Lizarran, bat Tuteran eta bi Iruñako Eremuan). Hasiera batean, fase hau patologia aniztun pazienteei, gutxiegitasun kardiakoa jasaten duten pertsonei eta dementzia dutenei zuzendurik egongo da.

Neurri horiek Lehen Mailako Arretari prozesu gehiago ebazteko eta egun eskaintzen duen arreta arintzeko aukera ematen diote, biztanleei kalitatezko asistentzia bere bizitza-ingurunetik ahalik eta hurbilen eskaintzeko.

Pazientean oinarritutako arreta eta autozainketetan inplikatzea dira planaren xedeak

2007an, Lehen Mailako Arretan asistentzia-prozesuaren antolaketa hobetzeko proiektuaren programa pilotu bat jarri zen martxan hiriko bost osasun-zentrotan, zeina, hiru urte geroago, Lehen Mailako Arreta Hobetzeko Planean islatu zen, Nafarroako Gobernuak 2010eko abenduan onetsi zuena.

Plan horren xede nagusia pazientean eta komunitatean oinarritutako arreta-eredu bat garatzea da, hezkuntzari eta erabiltzaileei errazten zaien informazioari arreta berezia eskainiko diena, pazientearen benetako beharretara egokituko dena eta beren zainketan pertsonen ardura hartze eta inplikazio handiagoa sustatuko duena.

Horretaz gain, Lehen Mailako Arretaren kalitate teknikoa eta ebazteko gaitasuna hobetzea lortu nahi da, ekipoaren garapenaren, inplikazioaren eta asebetetze profesionalaren bitartez eta, horrela, antolakuntza-eraginkortasuna hobetuz eta balio gehigarri urria duten zereginak ezabatuz eta denboraren kudeaketa optimizatuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa