(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 13.000 euroko diru-laguntza jarri du Barasoaingo lorategi botaniko-medizinal didaktikoa egiteko ostirala, 2013.eko abuztuak 23


Esparza kontseilariak gaur inauguratu duen lorategi horretan 40 espezieko 2.000 landare eta zuhaitz inguru daude


Nafarroako Gobernuak 13.086 euroko diru-laguntza jarri du Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari Jose Javier Esparza Abaurreak gaur inauguratu duen Barasoaingo lorategi botaniko-medizinal didaktikorako; lorategian 40 espezieko 2.000 landare eta zuhaitz inguru daude.

Lorategia Navarro doktorearen kalean dago eta erabiltzeari utzita zegoen; guztira 9.737 m2 dauzka. Jarduera hori 2007-2013 aldirako Nafarroako Landa Garapen Programan zegoen, Udalak landa-ondarea berreskuratzeko egindako beste batzuekin batera; beste ekintza horietako bat izan da lorategiaren ondoan dagoen garbitokia birgaitzea. Lorategiaren proiektuaren aurrekontua 49.020 eurokoa zen: Foru Gobernuak 13.086 euro jarri ditu, Europar Batasunak 15.994 euro, eta gainerakoa Udalak.

Lorategian bertako sendabelar espezie eta espezie usaintsuak jarri dituzte, baita interpretazio-materiala ere, udalerrian aisia- eta heziketa-eremu berri bat edukitze aldera. Hala, lorategian 40 espezie inguruko 2.000 landare eta zuhaitz daude: 10 quercus faginea, 5 quercus ilex, 5 sorbus aucuparia, 5 tilia tomentosa, 10 acer campestris, 10 prunus yedoensis, 3 carpinus betelus, 7 mahonia charity, 25 aucuba japónica variegata, 25 abelia grandiflora, 100 corbus alba elegantísima, 15 prunus laurocerasus, 3 lagestroemia índica ramificada, 6 photinia frasery robin, 115 lavandula officinalis, 20 eleagnus pungens lime light, 5 viburnum eve price, 15 cotoneaster cornubia, 20 ceanotus, 300 vivaces variadas, 75 gramíneas variadas, 1 taxus baccata, 7 budleya davidii royal red, 8 berberis tumbergei atropurpurea, 15 spirea japónica, 5 spirea vanhouten, 1 cupresocyparis gold rider, 1 picea pungens globosa, 3 viburnum lúcidum, 1 laurus nóbilis cono, 4 viburnum ópalos, 6 forsitya, 50 erica carnea, 500 sendabelar, 200 lore-erraboil, 300 buxus sumpervirens variegata eta 3 viburnum tinus.

Horrez gain hiri-altzariak jarri dituzte: hamar xake-mahai, espezieak identifikatzeko informazio- eta interpretazio-kartelak eta eserlekuak.

Bertako sendabelarren erabilera tradizionalaren inguruko jakintzari duen balioa berriz ematea

Jarduera horren helburua da herritarrekin eta kanpoko bisitariekin lan egiteko espazio bat antolatzea, honako hauek lortzeko: bertako sendabelarren erabilera tradizionalaren inguruko jakintzari duen balioa berriz ematea; biztanleen osasuna hobetzea, bertako baratzeko produktu naturalak landatzea sustatuz; landa-emakumeek eta haien ondareak gizartean duten garrantzia nabarmentzea; aztarna ekologikoaren kontzeptua lantzea, ingurumen-inpaktua gutxitzeak daukan garrantziaz jabetzeko; eta belaunaldien artean jakintzaren ahozko transmisioa sustatzea.

Hauek dira egindako lan nagusiak: lurra egokitzea, bertako zuhaitzak landatzeko eta tantakako ureztaketa-sistema, belarren kontrako sarea eta pinu-azala jartzeko; ekipamendu osagarria jartzea (eserlekuak, paperontziak eta interpretazio-kartelak); interpretazio- eta heziketa-materiala diseinatzea eta egitea; eta eskola-baratzeak egiteko tailerrak ematea.

Lehenbizi sastraka eta sasi guztiak kendu dira, gero zuhaitz lehorrak eta adarrak lehortuta zeuzkaten zuhaitzak mozteko. Era horretan zuhaitz berriak landatzeko lekua egin da; izan ere, zeuden zuhaitz gehienak zumarrak ziren, eta zumarrak epe luzera lehortu egiten dira, grafiosia dela eta. Zuhaitz berriekin lorategiak kalitate hobea eta espezie gehiago edukiko ditu. Zehazki, zuhaitzak landatzeko parterreak prestatu eta tantakako ureztaketa-sistema instalatu da; horrez gain, parterreak belarren kontrako sarearekin eta pinu-azalekin estali dira (era horretan mantentze-lanetako gastua txikiagoa izango da: belar txarrik ez da haziko eta, gainera, lurrak hezetasunari eutsiko dionez, ureztatzeko ur gutxiago beharko da). Jardinerak ere egin dira, autoklabearekin tratatutako pinu-trabesekin; autoklabeak egurra ustelez eta intsektuez babesten du eta ez du ingurua kutsatzen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa