(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ogasunak 14,5 milioi euro inguru bueltatu dizkie gaur 12.600 zergadun baino gehiagori ostirala, 2013.eko abuztuak 23


Orain arte, 2012ko Errenta Kanpainan 189 milioi euro ordaindu dira


Ogasuneko bulegoa

Nafarroako Ogasuneko bulegoa.

Nafarroako Ogasunak 14.423.913 euro ordaindu dizkie gaur aitorpena egin duten 12.651 zergaduni. Beraz, guztira 219.583 aitorpen itzuli dituzte, itzuli beharrekoan %95 inguru.

Horretarako 189.255.454 euro jarri dituzte: 185.917.462 euro eskudirutan ordaintzeko (zergadunentzako diru-sartzeak) eta 3.337.991 euro zergadunek administrazioekin edo epaitegiekin dauzkaten zorrak konpentsatzeko.

2012ko Errenta Kanpaina ekainaren 25ean amaitu zen eta guztira 326.706 aitorpen jaso ziren; dena den, aitorpenak itzultzeko legezko epea amaitutakoan, hau da, abenduaren 25ean, kopuru hori handiagoa izango da. Nafarroako Ogasunak gainerako aitorpen negatiboak (aitorpenen %5 baino gehixeago) pixkanaka ordainduko ditu.

PFEZ ordaintzeko lehenbiziko epean, uztailean, 57.698.402 euro jaso dira: aitorpena egin eta emaitza positiboa izan duten 79.928 zergadunek zenbatekoaren %50 edo %100 ordaindu dute.

2012ko Errenta Kanpaina

2012ko Errenta Kanpainan aurrekoan baino gehiago erabili da Nafarroako Ogasunaren web-orria proposamenak kontsultatzeko, baita bitarteko telematikoa ere proposamen horiek bideratzeko.

Izan ere, 215.000 lagun sartu dira web-orrian hainbat izapide egiteko, aurreko kanpainan baino %66 gehiago. Zehazki, 110.000 lagunek aitorpena inprimatu dute, 42.000 lagunek datu fiskalak kontsultatu dituzte eta 30.000 lagun inguruk aitorpena bera egin dute.

Gainera, Nafarroako Ogasunak bidalitako proposamen gehienak zergadunek onartu egin dituzte: %89,35, hau da, hamarretik bederatzi.

Zergadunek aitorpena aurkezteko erabili duten bideari dagokionez, 49.083 aitorpen modu telematikoan egin dituzte, 29.777 Ogasunak dauzkan sei bulegoen bitartez, 72.612 erakunde kolaboratzaileetan (20 daude) eta 5.888 eskuz bete eta Ogasunean entregatu dituzte.

Aitorpenen gestioari dagokionez, 33.286 hitzordu eman dira: 15.723 telefonoz, 17.319 internetez eta 244 bulegoan. Lehenbizikoz, telefonoz baino hitzordu gehiago eman dira internetez.

Hitzordu horiek guztiak honela banatu dira: 17.090 Iruñean, 4.230 Tuteran, 4.219 Burlatan, 4.076 Barañainen, 1.845 Lizarran eta 1.826 Tafallan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa