(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Juan David Garcia Bacca filosofoaren semeak aitaren liburutegi pertsonala bisitatu du, Nafarroako Liburutegiak 2011n dohaintza gisa jasotakoa astelehena, 2013.eko abuztuak 26


1990ean Nafarroako Urrezko Domina jaso zuen filosofoaren liburutegian filosofiari eta zientziari buruzko 985 liburu eta filosofoaren beraren obren hainbat argitalpen daude


Francisco García Palacios, filosofoaren semea (eskuinetik hasita bigarrena); haren seme Francisco García Koch (haren eskuinean); eta Angel eta David Garcia Larraz anaiak, filosofoaren ilobak. ( irudia handitu )

Nafarroako Liburutegia ikustera Caracasetik (Venezuela) etorri dira Francisco Garcia Palacios, 1990. urtean Nafarroako Urrezko Domina jaso zuen David Garcia Bacca (Iruña, 1901 - Quito, 1992) filosofo bikainaren  semea; Francisco Garcia Koch, aurrekoaren semea; eta Angel eta David Garcia Larraz anaiak, Iruñean bizi diren filosofoaren bi iloba.

Bisitan, Caracaseko Juan David Garcia Bacca Fundazioaren arduradun den Francisco Garcia Palaciosek aitaren liburutegi partikularra jasota dagoen gordailua ikusi du; izan ere, familiak Nafarroako Gobernuari eman zion dohaintza gisa 2011. urtean.

Juan David Garcia Baccaren bizitza

Iruñean jaio zen, 1901ean, eta Klaretarren ikastetxean ikasi zuen; gainera, ordena horretako kide izan zen hogeita hamargarren hamarkadara arte, baita apaiztegiko irakasle ere, Solsonan.

Gero, 1928tik aurrera, ikasketa zientifikoak (batik bat matematikakoak) eta Filosofia eta Biologia arlokoak egin zituen Europako hainbat unibertsitatetan; ondoren Bartzelonara bueltatu eta doktoratu egin zen, Zientzia Fisikoen egitura logiko-genetikoari buruzko saio batekin. Urte hartan bertan ekin zion irakaskuntza-lanari Bartzelonako Unibertsitatean, eta han hasi zen Logika Matematikoko ikasketak ematen eta Vienako Zirkuluko interesekin zerikusia zuten gai eta jarduerak antolatzen (Espainian aitzindaria izan zen).


Juan David Garcia Bacca filosofoaren erretratua. ( irudia handitu )

Garcia Baccak, 1936ko ekainean, Santiagoko Unibertsitateko katedra eskuratzeko oposizioak egin zituen, baina ez zuen lortu, gerra zibila hasi zenean erbestera alde egin behar izan baitzuen. Diaspora errepublikarraren garaian Mexiko, Quito eta Caracaseko unibertsitateetan aritu zen irakasten.

Filosofo nafarraren lanetako gai nagusia Zientziaren Logika eta Filosofiaren inguruko kezka da. Heidegger eta Sartreri buruzko artikulu ugari argitaratu zituen, baita literatura-saioak ere, batik bat Antonio Machadori eta Pentsamendu Klasikoari buruzkoak.

Itzulpenak ere egin zituen: Platonen obra guztiak, presokratikoen testuak, Parmenides, Plotino, Zizeron, Marco Aurelio, Jenofonte, Aristoteles, Boecio, Lucrecio, Kant, Newton eta Heidegger.

Garcia Baccak hainbat idazkitan jaso zuen irakasten jasotako eskarmentua: “Introducción a la lógica moderna”, “Tipos modernos de filosofar físico desde Hesíodo hasta Kant”, “Filosofía en metáforas y en parábolas: introducción lileraria a la filosofía”, “Nueve grandes filósofos contemporáneos y sus temas”, “Humanismo teórico, práctico y positivo según Marx”, “Filosofía de la música” eta “Sobre el Quijote y don Quijote de la Mancha”, adibidez.

1985ean Bartzelonako Unibertsitateko Urrezko Domina eman zioten, eta bost urte geroago Nafarroakoa.Azken urteak Quiton egin zituen, eta han hil zen, 1992an.

Filosofo baten liburutegi pribatua

Garcia Baccak 985 liburu eman zituen dohaintzan, besteak beste: filosofoak berak argitaratutako hainbat edizio eta Quitoko haren liburutegi partikularreko filosofia eta zientzia arloetako liburuak; batzuk hark eskuz idatzitako ohar interesgarriak dauzkate.

Liburutegian hainbat gai filosofiko eta kulturalei buruzko liburuak daude. Asko eta asko obra filosofikoak dira, eta horien artean garrantzitsuenak dira Filosofiaren Historiako hainbat pentsalariren obra guztien bildumak, haien jatorrizko hizkuntzan idatziak: Böhme, Spinoza, Leibniz, Berkeley, Kant, Hegel, Schelling, Dilthey, Husserl eta Scheler, adibidez. Horiez gain monografiak ere badaude, besteak beste XX. mendeko idazleen argitalpen baliotsu batzuk.

Obra zientifikoak ez dira falta, XX. mendeko pentsamendu zientifikoaren garapenerako funtsezkoak izan ziren liburuak, adibidez, jatorrizko hizkuntzan argitaratutakoak; gai nagusiak dira kosmologia, fisika kuantikoa eta logika matematikoa.

Gainera, hainbat gairen inguruko jatorrizko argitalpenak ere badaude, batik bat erlijioari, literaturari, arteari eta musikari buruzkoak.

Azkenik, Garcia Bacca beraren lanak eta haren obrari buruzko azterlanak daude; liburutegian dauden filosofoaren lan nagusiak dira Quito, Mexiko eta, batik bat, Caracasen, Venezuelako Unibertsitate Zentralean (1946-1971), irakasten aritu zenean Amerikan argitaratutako lanak. Liburu horiek oso garrantzitsuak dira Nafarroako Liburutegirako, Espainian nekez aurkitu daitezkeelako. Autoreak argitaratutako aldizkari-artikulu garrantzitsuenak ere gordailuan daude, baita haren obren Espainiako berrargitalpenak ere, 80. hamarkadan hasita Bartzelonako Anthropos argitaletxeak argitaratutakoak. Hori guztia osatzeko Juan David Garcia Baccaren irudiari buruzko iruzkinen argitalpen-multzo interesgarri bat dago (liburuak, artikuluak, omenaldiak eta ikerketa-txostenak).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa