(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Familia ugarietako seme-alabentzako erosi edo berritutako betaurreko, audifono eta ortopedia-elementuak finantzatu egingo ditu Nafarroako Gobernuak astelehena, 2013.eko abuztuak 26


Iaz familia ugarientzako 1.000 agiri gehiago egin ziren eta gaur egun 10.000 baino gehiago daude indarrean


Familia ugaria

Familia ugaria.

Nafarroako Gobernuak familia ugarientzako laguntzen deialdi bat onartu du, entzumen-protesiak, preskripzio optikoak (betaurrekoak eta ukipen-lenteak, betiere arrazoiak estetikoak ez badira) eta ortopedia-elementuak erosteko edo berritzeko ohiz kanpoko eta ezinbesteko gastuak finantzatzeko.

Ekimen hori Iñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilariaren foru-agindu batean dago arautua (abuztuaren 26an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean), eta aurrekontua 218.000 eurokoa da.

Diru-laguntzak dira familia ugarien agirietan ageri diren seme-alabentzako erosi edo berritutako preskripzio optiko eta ortopedia-elementuak finantzatzeko; seme-alabek 25 urtetik beherakoak izan behar dute (entzumen-protesien kasuan 16 eta 25 urte artekoak).

Zehazki, entzumen-protesietarako emango dira, gehienez, 500 euro; ortopedia-elementuetarako 250 euro; eta preskripzio optikoetarako 60 euro. Diru-laguntza ez da izango, inola ere, finantzatutako objektuaren kostua baino handiagoa.

Diru-laguntzak jaso nahi dituzten familia ugariek azaroaren 16a baino lehen egin behar dute eskaria, eta baldintza hauek bete behar dituzte: familia ugariaren agiria indarrean edukitzea, gutxienez azken bi urteetan Nafarroan bizitzea, agirian agiri diren senideak elkarrekin bizi direla egiaztatzea eta familia-unitateko errenta 45.171 euro baino txikiagoa izatea.

Eskariak aurkeztu daitezke, batetik, Nafarroako Gobernuaren erregistroetan; bestetik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen gaineko 30/1992 Legean aurreikusitako lekuetan; eta azkenik, www.navarra.es webguneko Zerbitzuen atalean. Familiek behar adina diru-laguntza eskatu ditzakete, baina ez da seme-alaba berarentzako gauza bera bitan finantzatuko.

Familia ugarien 10.000 agiri

Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren urteko azken txostenaren arabera, 2012. urtearen amaieran Nafarroako 10.190 familiak zeukaten familia ugariaren agiria. Iaz, NBIk 1.065 agiri berri egin eta 2.958 agiri berritu zituen.

Familia ugariak dira guraso bat edo biz eta hiru seme-alaba edo gehiagoz osatutako familiak; seme-alabak izan daitezke guraso batenak edo bienak, baina, betiere, 21 urtetik beherakoak izan behar dute (ikasten ari badira 25 urtetik beherakoak). Familia ugariaren agiria eskuratu dezakete, baita ere, honela osatutako familiek:

- Guraso bat edo bi eta bi seme-alaba, guraso batenak edo bienak, betiere seme-alabetako bat lan egiteko ezgaitua badago.

- Bi guraso, baldin eta biak minusbaliatuak badira (%33) edo bietako batek gutxienez %65eko minusbaliotasuna badauka, edo lan egiteko ezgaituta badaude (ezintasun iraunkorra), eta bi seme-alaba, batenak edo bienak.

- Aita edo ama banandu edo dibortziatu bat eta hiru seme-alaba edo gehiago, guraso batenak edo bienak, nahiz eta familia unitate desberdinetan egon, baldin eta ekonomia aldetik haren mende badaude.

- Bi edo hiru anai-arreba umezurtz, babespean, harreran edo zaintzan badaude eta tutorearekin, hartzailearekin edo zaintzailearekin bizi badira, baina ez haren lepotik.

- Hiru anai-arreba umezurtz edo gehiago, 18 urtetik gorakoak, edo bi anai-arreba umezurtz, baldin eta bat minusbaliatua bada, eta betiere elkarrekin bizi badira eta ekonomia aldetik elkarren mende badaude.

- Ama edo aita alarguna eta 21 urtetik beherako bi seme-alaba (ikasten ari badira 25 urtetik beherakoak).

Gogoratu beharra dago 2012ko irailean familia ugarien agiri berria jarri zela martxan: aurrekoa baino erabilerrazagoa eta egunero erabiltzen diren txartel-moten antzekoa da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa