(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zigor-bitartekotzako kasuen %81,8 akordioak adostuz ebazten dituzte eta, beraz, ez da epaiketarik egiten asteartea, 2013.eko abuztuak 27


Nafarroako Gobernuaren Zigor-arloko Bitartekotza Zerbitzuak 191 kasu bideratu zituen iaz


Nafarroako Gobernuaren Zigor-arloko Bitartekotza Zerbitzuak iaz bideratutako kasuen %81,8an akordioak adostu zituzten eta, beraz, ez zuten epaiketarik egin.

Zehazki, Zerbitzuak 110 kasutan egin zituen bitartekotza-lanak: 90 kasutan (%81,8) akordioak adostea lortu zuten; gainerakoetan (20, %18,2), berriz, ez.  Horrez gain, beste 81 eskari jaso zituzten: 67 eskaritan ezin izan zuten bitartekotza-lanik egin, alderdiren bat ez zutelako aurkitu edo alderdiren batek uko egin ziolako bitartekotzari, eta 14 aurten ebazteko geratu ziren.

Guztira, Nafarroako Gobernuaren Zigor-arloko Bitartekotza Zerbitzuak 191 eskari jaso zituen iaz, aurreko urtean baino %13,7 gehiago (2011n 145 eskari bideratu zituzten).

Zigor-arloko Bitartekotza Zerbitzuan diziplina anitzeko taldeek egiten dute lan (abokatuak, psikologoak, gizarte-langileak eta kriminologoak daude), biktimak eta arau-hausleak liskarra konpondu dezaten. Bi alderdiak ados jarriz gero, epaileak akordioa baliozkotu egiten du, eta ondorioak epaietakoen berberak dira. Prozedura borondatezkoa eta doakoa da, eta prozesu penal bat balitz bezala gauzatzen da.

Adostutako akordioak

Akordio gehienetan neurri bat baino gehiago ezartzen da; batik bat adosten dira arau-hausleak formalki barkamena eskatzea (85 kasutan) eta elkar errespetatzea (61 kasutan). Horiez gain erabakitzen dira, baita ere, biktimari ordaintzea (33), leku jakin batzuetara joatea debekatzea (17), akzio zibilak gauzatzeari uko egitea (11) eta ordain sinbolikoak egitea (3).

Bitartekotzak akordiorik gabe amaitzen dira, batez ere, gertakariak ez direlako onartzea (8) eta alderdiak gertakariekin bat ez datozelako (5).

Biktimaren eta arau-hauslearen arteko loturari dagokionez, senideen arteko liskarrak gehitu egin dira, ugarien bihurtzeraino: 2011n 17 kasu izan ziren eta 2012an 54. Gainerakoetan, alderdiak ziren adiskideak (31), bizilagunak (25), lankideak (11) eta eskola-kideak (2); eta 54 kasutan ez zegoen harremanik biktimaren eta arau-hauslearen artean.

Hutsegite eta delitu motak

Bitartekotzan landutako gaien larritasunari dagokionez, 2011n hasitako joerari eutsi zaio: delitu baino hutsegite gehiago daude. Zehazki, Zigor-arloko Bitartekotza Zerbitzuak 128 hutsegite (kasu guztien %67) eta 63 delitu (%33) bideratu zituen.

Hutsegiteen multzoan 48 mehatxuak ziren, 25 lesioak eta 13 zainketa-erregimenari lotutako gaiak. Gainerakok ziren hertsapenak (10), irainak (10), etxeko indarkeria (7), kalteak (5), lapurretak (3), iruzurrak (3), desordena publikoak (2), atentatuak (1) eta bidegabeko jabetzeak (1).

Delituen multzoan 31 lesioak ziren eta 18 lapurretak. Gainerakoak ziren kalteak (7), iruzurrak (2), atentatuak (2), mehatxuak (1), irainak (1) eta etxeko indarkeria (1).

Zigor-bitartekotza

Nazioarteko araudien joera da era horretako justizia konpontzailea sustatzea. Izan ere, sistema hori medio, Justizia Administrazioari lan-zama kentzen zaio, biktimari protagonismoa ematen zaio eta arau-hauslea egiten da erantzule.

Delitu hauek salbuetsita daude: atentatuak, erresistentzia eta genero indarkeria. Oro har, aplikatu daiteke ondare-prozesuetan (ebasketak, indarra erabiliz egindako lapurretak, larderiaz egindako lapurretak, iruzurrak, bidegabeko jabetzeak eta erabiltzeko ebatsitako ibilgailuak); mehatxuak eta hertsapenak; kalte-delituak; lesio-delituak; elikagaiak ez ordaintzea; eta osasun publikoa. Kasu horietan, ordaina sinbolikoa edo materiala izan daiteke, eta drogazaleak errehabilitatzeko erakundeen bitartez egiten da.

Zerbitzu hori 2006an hasi zen Nafarroan ezartzen. 2009an Iruñeko Instrukzioko eta Zigor-arloko Epaitegi guztietan eskaini zen, 2011n Agoitzeko barruti judizialera zabaldu zen eta 2012an Iruñeko Probintzia Auzitegira eta, ohiz kanpo eta noizean behin, baita Lizarra eta Tafallako barruti judizialetara ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa