(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoak delitu ekonomikoengatik eta ondarearen kontrako delituengatik egindako atxiloketen kopurua %38 igo zen iaz osteguna, 2013.eko abuztuak 29


Agenteek egindako salaketa administratiboen %83 bide-segurtasuneko arau-hausteei zegozkien


Zirkulazio-kontrola

Foruzaingoaren zirkulazio-kontrola.

Foruzaingoak  delitu ekonomikoen eta ondarearen kontrako delituen ustezko 148 egile atxilotu edo inputatu zituen iaz; aurreko urtean baino %38 gehiago (2011n 107 lagun atxilotu edo inputatu zituzten) eta 2010ean baino %146 gehiago (urte hartan 60 lagun atxilotu edo inputatu zituzten).

Datu horiek Foruzaingoaren 2012ko jarduera biltzen duen urteko txostenekoak dira. Guztira, foruzainek 5.214 argiketa penal egin zituzten, 2011n baino %8 gutxiago, eta 1.894 lagun atxilotu edo inputatu zituzten.

Atxilotu edo inputatutakoei dagokienez, %58ri herritarren segurtasunaren kontrako delituak egotzi zizkieten, %18ri bide-segurtasunarekin zerikusia zuten delituak, %8ri delitu ekonomikoak eta ondarearen kontrakoak; %5i etxeko indarkeria-delituak eta %11ri beste delitu batzuk.

Horrez gain, Foruzaingoak 48.495 salaketa administratibo jarri zituen: 40.438 (%83) bide-segurtasunaren ingurukoak, 3.255 (%7) herritarren segurtasunari buruzkoak, 665 (%1) ingurumenaren gainekoak, 451 (%1) joko eta ikuskizunen ingurukoak eta gainerakoak, 3.686 (%8), beste gai batzuei buruzkoak.

Alde horretatik, bide-segurtasunarekin zerikusia duten salaketa administratiboek %190 egin dute gora: 2011n 13.953 bideratu zituzten eta 2012an 40.438. Foruzaingoaren iritziz, salaketa mota horiek gora egin dute, besteak beste, abiadura kontrolatzeko bitarteko gehiago daudelako. Izan ere, agenteek 9.416 zirkulazio-kontrol egin zituzten iaz.

Arloen araberako jarduerak

Foruzaingoak, zirkulazio eta bide-segurtasunaren arloan, 546.376 ibilgailuren abiadura kontrolatu zuen iaz, eta 57.272 alkohol-proba eta droga-kontsumoa antzemateko 492 proba egin zituen. Halaber, merkantzien garraiorako 20.382 ibilgailu kontrolatu zituen.

Gainera, agenteek 3.174 zirkulazio-istripu artatu zituzten; istripu horietan 20 lagun hil, 41 larri zauritu eta 1.043 arin zauritu ziren. Istripuetan 2.698 prebentzio eginbide eta 476 argiketa egin zituzten. Horrez gain, Foruzaingoak bide-heziketako 623 jarduera egin zituen, Polo Parkean eta ikastetxeetan, eta jarduera horietan 17.127 ikaslek parte hartu zuten

Herritarren segurtasunari dagokionez, Foruzaingoak 864 salaketa eta 268 egozpen egin zituen; aurreko urtean baino %8 eta %36 gutxiago, hurrenez hurren. Agenteek, halaber, 15.257 zaintza, oinezko 13.425 patruila-ordu eta 10.864 kontrol egin zituzten.

Ingurumenari dagokionez, Foruzaingoak 560 landaretza-sute ikertu eta 455 isuri kontrolatu zituen. Lan horien ondorioz, 34 argiketa bideratu, 10 laguni delituak egotzi eta 6 lagun atxilotu zituzten. Azkenik, agenteek olgeta-jarduerak eta ikuskizun publikoak aztertzeko 20.794 kontrol egin zituzten (aurreko urtean 19.439).

1.090 agente eta zazpi lurralde-komisaria

Foruzaingoan 1.090 agentek egin zuten lan iaz. Agenteen %43 herritarren segurtasun-arloko lanak egiten aritu zen, %21 zirkulazioko eta bide-segurtasuneko lanak, %12 ikuskaritza orokorrekoak, %11 barne-segurtasunekoak, %9 ikerketa kriminalekoak eta %4 administraziokoak.

Foruzaingoak zazpi lurralde-komisaria dauzka: Altsasu, Elizondo, Lizarra, Iruña, ZangozaTafalla eta Tutera. Eta guztietan Herritarrentzako Arreta Bulego bat dago. Foruzaingoaren egoitza nagusia, berriz, Beloso Alton (Iruña) dago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa