Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Hiru programen aurrekontua, guztira, 135.000 eurokoa da
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuak 70 ekintza eskainiko ditu udazkeneko kultura-programazioan: kontzertuak, antzezpenak, hitzaldiak, erakusketak eta artistekin topaketak. Nafarroako 65 herritan egingo dira, iraila eta azaroa bitartean, eta gehienak doakoak izango dira.
Juan Luis Sanchez de Muniain lehendakariorde eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak aurkeztu du gaur goizean programazioa, eta jarduera gehienak musika instrumentalaren, abesbatzen eta antzerkiaren ingurukoak dira.
Zehazki, Nafarroako Gobernuak hiru programa proposatu ditu udazkenerako. Batetik, Organorako Musika Zikloa, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren aspaldiko ziklo bat. Eta bestetik, bi ekimen berri: bata, De Gira, arte eszenikoetako enpresa eta profesionalen deialdian balorazio handiena jaso duen proiektuak Nafarroan bira bat egin dezan pentsatua; eta bestea Bideko Abesbatzen Zikloa, Nafarroako Abesbatzen Federazioarekin elkarlanean antolatua.
Garesko organoa.
Nafarroako Gobernuak 70 ekintza eskainiko ditu udazkeneko kultura-programazioan: kontzertuak, antzezpenak, hitzaldiak, erakusketak eta artistekin topaketak. Nafarroako 65 herritan egingo dira, iraila eta azaroa bitartean, eta gehienak doakoak izango dira.
Juan Luis Sanchez de Muniain lehendakariorde eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak aurkeztu du gaur goizean programazioa, eta jarduera gehienak musika instrumentalaren, abesbatzen eta antzerkiaren ingurukoak dira.
Zehazki, Nafarroako Gobernuak hiru programa proposatu ditu udazkenerako. Batetik, Organorako Musika Zikloa, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren aspaldiko ziklo bat. Eta bestetik, bi ekimen berri: bata, De Gira, arte eszenikoetako enpresa eta profesionalen deialdian balorazio handiena jaso duen proiektuak Nafarroan bira bat egin dezan pentsatua; eta bestea Bideko Abesbatzen Zikloa, Nafarroako Abesbatzen Federazioarekin elkarlanean antolatua.
Organorako Musika Zikloa ostiral honetan, hilak 30, hasiko da: Loreto Aramendik kontzertu bat eskainiko du Larragako San Migel elizan, arratsaldeko 19.30ean.
Halaber, hilaren 30ean eta 31n, Iruñeko katedralean, Walter Chinagliaren Erdi Aroko musika-tresnen erakusketa egongo da ikusgai, 20.00etan. Gainera, abuztuaren 31n, arratsaldeko 20.00etan, Walter Chinaglia eta Cristina Alisek hitzaldi-kontzertu bat eskainiko dute.
Azkenik, irailaren 1ean, igandean, Erronkariko organoen eguna ospatuko da Izaban; egun horretarako antolatu dituzte organogintzari buruzko tailerra, San Ziprianoko organoa ezagutzeko bisita gidatua eta mahai-inguru ireki bat.
Organorako Musika Zikloa
Organorako Musika Zikloaren 29. edizioa da aurtengoa. Zikloa abuztuaren 30ean hasi eta urriaren 26an amaituko da eta, denbora horretan, lehen mailako interpreteek hainbat kontzertu eskainiko dizkigute Nafarroako elizetan. Kontzertuez gain antolatu dituzte erakusketak, organista eta organogileekin topaketak, organo historikoak ezagutzeko bisitak, hitzaldiak eta ospakizun bat: Erronkariko Organoen Eguna.
Helburua da Nafarroako elizetan oraindik erabilgarri dauden organoak eta musika-tresna horietarako bereziki idatzitako musika ezagutzea..
Programak aukera ematen du, musikaz gozatzeaz gain, tresna horiek hobeto ezagutzeko, batik bat historikoak direnak. Horretarako bisita gidatuak, hitzaldiak, erakusketak eta antzeko hedakuntza-jarduerak antolatu dituzte.
Zikloaren zuzendari artistikoa Jose Luis Echechipia da, Foru Komunitateko organista ospetsuenetako bat. Jarduera horretarako aurrekontua 45.000 eurokoa da.
Kontzertistei dagokienez, estatuko eta nazioarteko lehen mailako interpreteak ekarriko dituzte: Montserrat Torrent, Saskia Roures, Monica Melcova, Loreto Aramendi eta Bruno Frost, besteak beste. Horiez gain, programazioan daude Francisco Jose Gil musikaria (oboe barrokoa) Schiola Antiqua taldea eta bertako organista ospetsuak, Raul del Toro eta Jose Luis Echechipia, adibidez.
Bideko Abesbatzak
Bideko Abesbatzen Zikloa irailaren 14an hasi eta azaroaren 24an amaituko da. Zikloak Nafarroako bi altxor kultural uztartuko ditu: abesbatza-tradizioa eta Santiago Bideko ondare artistikoa.
Santiago Bidea duela 25 urte izendatu zuten Europako Kultura Ibilbide. Gaur egun Bidea bere horretan dago eta inoiz baino erromes gehiago erakartzen ditu, turismo-, ondare- eta bizi-bidea baita.
Bidea are erakargarriagoa izan dadin, Nafarroako hainbat abesbatzek 46 kontzertu eskainiko dituzte Santiago Bideko lau ibilbideetako 40 herri baino gehiagotan. Kontzertu horietatik 27 egingo dira frantses bideko herrietan eta gainerakoak Aragoiko, Baztango eta Ebroko bideetako herrietan.
Gehienak elizetan izango dira (baita kultura-etxeetan ere) eta, beraz, entzuleek Santiago Bideko ondare artistikoaz gozatzeko aukera ere izango dute.
Bideko Abesbatzen Zikloa Nafarroako Abesbatzen Federazioarekin elkarlanean antolatzen du Gobernuak, eta aurrekontua 40.000 eurokoa da.
De Gira
Hirugarren programaren izena De Gira da. Asmoa da arte eszenikoen produkziorako diru-laguntzen deialdian balorazio onena izan duen proiektuak bira bat egitea, Nafarroako hainbat eszenatokitan. Programa hori Kultura Zuzendaritza Nagusiak eta Vianako Printzea Erakundeak sustatu dute.
Zenbatekoaren erdia Foru Gobernuak jartzen du eta beste erdia udalek; udalak, gainera, obra dagokien antzokian egikaritzeaz arduratuko dira. Departamentuak 50.000 euroko aurrekontua dauka jarduera horretarako.
Azkeneko deialdian, El nombre de la rosa proiektuak izan zuen balorazio handiena. Umberto Ecoren eleberri batean oinarritutako antzezlan bat da, La Nave antzerti-konpainiako Miguel Munarriz eta Marta Juanizek ekoiztua. Obra bederatzi herritan antzeztuko dute, urriaren 19tik azaroaren 30era.
Miguel Munarrizek aktore-paper garrantzitsua izango du, Jose Mari Asin, Cipri Lodosa eta Javier Asin artista nafarrekin batera. Obraren zuzendaria Garbi Losada da eta protagonistak Karra Elejalde eta Juanjo Ballesta.
El nombre de la rosa herri hauetan antzeztuko dute: Atarrabia, Tutera, Zangoza, Barañain, Lodosa, Cintruenigo, Mutiloagoiti, Noain eta Lizarra.
El nombre de la rosa
Umberto Ecoren eleberri batean oinarritutako antzezlana da, honako hauek moldatua: Ados teatroa SL, Tres tristes tigres SC, La nave producciones eta Al revés producciones.
El nombre de la rosa (1980) eleberria XIV. mendean dago girotua, Erdi Aroa da atze-oihala. Anaia Guglielmo da Baskerville eta haren ikasle Adso de Melk abadia beneditar batean gertatzen ari diren heriotza arraro batzuk argitu nahian dabiltza.
Detektibe-kontakizunaren eta eleberri jasoaren arteko nahaste baten modukoa da, abentura labirintiko bat, non uztartzen diren polizia-eleberrien, Erdi Aroko kroniken eta alegoria narratiboaren bereizgarriak.
Eleberriaren korapiloak efektu-kolpe ugari dauzka eta, gainera, ezin hobeto ematen ditu aditzera garai hartako pentsamolde eta gatazkak.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen