(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarrak dira estatuan osasun-sistemarekin gustuen daudenak: batezbesteko nota oso ongi da ostirala, 2013.eko abuztuak 30


Estatuaren 2012ko Osasun Barometroaren arabera, profesionalen gaikuntza, teknologia eta jasotako tratua baloratu dituzte gehien.


Transcripción textual del video

Estatuan, Nafarroako biztanleak dira osasun publikoarekin gustuen daudenak; izan ere, Estatistika Institutu Nazionalak egindako 2012ko Osasun Barometroaren arabera, 10etik 7ko puntuazioa eman diote. Barometroa duela bi aste eman zuen ezagutzera Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak.

Txosten horren arabera, Nafarroako biztanleen %67,8k puntuazio handiena eman dio osasun publikoari, eta batezbesteko nota oso ongi da (10etik 7); gainera, 2011ko datuekin alderatuta (biztanleen %66,77), portzentajea puntu bat handiagoa da. Nafarroaren atzetik datoz Andaluzia (%60,35) eta Euskal Autonomia Erkidegoa (%65,18).

Kontsultategia.

Kontsultategia.

Estatuan, Nafarroako biztanleak dira osasun publikoarekin gustuen daudenak; izan ere, Estatistika Institutu Nazionalak egindako 2012ko Osasun Barometroaren arabera, 10etik 7ko puntuazioa eman diote. Barometroa duela bi aste eman zuen ezagutzera Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak.

Txosten horren arabera, Nafarroako biztanleen %67,8k puntuazio handiena eman dio osasun publikoari, eta batezbesteko nota oso ongi da (10etik 7); gainera, 2011ko datuekin alderatuta (biztanleen %66,77), portzentajea puntu bat handiagoa da. Nafarroaren atzetik datoz Andaluzia (%60,35) eta Euskal Autonomia Erkidegoa (%65,18).

Barometroan zer gai aztertu diren prentsaurrekoan eman du gaur goizean aditzera Osasun kontseilari Marta Verak. Kontseilariak osasun-arloko profesionalei eskerrak eman dizkie, “lan bikaina egiten dutelako eta haien ahalegin eta lanari esker esan dezakegulako, beste behin, Nafarroak daukala Espainiako osasun-sistemarik onena”. Horrez gain, Verak herritarrak ere eskertu ditu, “gure osasun-sistema publikoan uste osoa dutelako”, eta adierazi du sistema hori “eramangarria izan dadin” lan egiten jarraituko duela.

Sistema publikoa edo pribatua aukeratzeari dagokionez, Nafarroan nahiago dute publikoa; gainerako erkidegoetan, berriz, ez. Zehazki, gai hauek baloratu dituzte: teknologia (%85), profesionalen (medikuen eta erizainen) gaikuntza (%81,92), arreta bizkorra (%52,84), jasotako informazioa (%68,86), tratu pertsonala (%68,43) eta instalazioen erosotasuna (%70,23). Gainera, nafarrak dira familiako medikura joateko osasun pribatura gutxien jotzen dutenak. Parametro guztietan emaitzak estatuko batezbestekoaren gainetik daude, baina batik bat profesionalen gaikuntzan (estatuko batezbestekoa %60 da).

Eskainitako zerbitzuen kalitateari dagokionez (lehen mailako arreta, arreta espezializatua eta ospitaleko arreta), arreta espezializatuak Nafarroan jaso du puntuazioa handiena (7,42), baita ospitale publikoetako egonaldiek ere (7,62 puntu, Aragoik bezala); lehen mailako arretan, berriz, Nafarroa bigarren dago (7,71 puntu, Aragoiren atzetik).

Larrialdietako arretak ere Nafarroan jaso du puntu gehien, biztanleen %53,41ek uste baitu oso ona dela. Arintasunari dagokionez, espainiarren %16,3k uste du Larrialdietako arreta “oso bizkorra” dela. Nafarroan, berriz, portzentaje hori %48,37koa da; estatuko handiena da eta zerrendako bigarrena (Asturiaskoa) baino 12 puntu handiagoa.

Azkenik, ospitaleratzeei dagokienez, Nafarroako biztanleen %53,41ek uste du ospitaleetako arreta “oso ona” dela (estatuko batezbestekoa %34,1ekoa da) eta %52,6k “ona”; %8,3k bakarrik uste du arreta hala-moduzkoa dela.

Galdeketako unibertsoan 18 urtetik gorako gizon-emakumeak daude. Zehazki, 7.729 laguni egin diete galdeketa, autonomia erkidegoen tamainaren arabera; hala, Nafarroan 291 lagunen iritzia jaso dute. Laginaren errorea + - %1,1 da, eta konfiantza-maila %95,5ekoa..


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa