(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Abuztuko zirkulazio-istripuetan hiru lagun hil dira, iaz hilabete berean baino %57 gutxiago astelehena, 2013.eko irailak 2


Aurten zirkulazio-istripuetan 23 lagun hil dira eta iaz, aldi berean, 34 lagun


Abuztuko zirkulazio-istripuetan hiru lagun hil dira, 2012an hilabete berean baino %57 gutxiago (iaz zazpi lagun hil ziren).

Nafarroako Gobernuaren behin-behineko balantzearen arabera, aurten 23 lagun hil dira zirkulazio-istripuetan: 19 foru-sareko errepideetan eta lau hiri-bideetan. Hortaz, iazko datuekin alderatuta (34 lagun hil ziren), hildakoen kopurua %32 jaitsi da.

Aurten zirkulazio-istripuetan hildakoetatik 13 (%57) gidariak ziren, zazpi (%30) oinezkoak eta hiru (%13) bidaiariak. Bestalde, 16 gizonezkoak ziren eta zazpi emakumezkoak; adinari dagokionez, %43 25 eta 44 urte artekoa zen, %26 64 urtetik gorakoa, %17 45 eta 64 urte artekoa, %9 14 urtetik beherakoa eta %4 14 eta 24 urte artekoa.

Zauritu larrien kopuruak ere behera egin du lehenbiziko zortzi hilabeteetan: abuztuaren 31ra arte, 2012an 65 zauritu ziren larri, eta aurten 55, hau da, %15 gutxiago. Zauritu arinen kopurua, berriz, gutxiago jaitsi da, %5, hain zuzen: iaz 301 izan ziren eta aurten 287.

Abuztuan hiru lagun hil dira istripuetan

Hildakoak izan ziren, hain zuzen, istripu hauetan: abuztuaren 4an, Ostitzen (Odieta), Iruña eta Behobia arteko N-121-A errepidean, 40 urteko gizonezko bat hil zen, haren ibilgailuak beste batekin parez pare talka egin ondoren; abuztuaren 5ean, Aibarren, NA-132 errepidean (Lizarra-Tafalla-Zangoza) ibilgailu batek beste batekin talka egin zuen buruz buru eta 32 urteko gizonezko bat hil zen (Nafarroako Ospitalegunean, zaurien ondorioz); eta abuztuaren 17an, Murchanten, AP-68 autobidean, ibilgailu bat bidetik atera eta irauli egin zen, eta 33 urteko gizonezko bat hil zen (Nafarroako Ospitalegunean, baita ere).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa