(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak “Nafarroako Turismoa-App ofiziala” aplikazioa, sakelako telefonoetarako turismo-bulegoa, sortu du astelehena, 2013.eko irailak 2


Aplikazio horrekin erakargarri turistikoak kokatu, erakargarri horien gaineko informazioa eskuratu eta zerbitzuak kontratatu daitezke


“Nafarroako Turismoa-App ofiziala” doako aplikazioa da eta sakelako telefonoan turismo-bulego txiki bat eramatearen modukoa da. Nafarroako erakargarri turistikoak kokatu, erakargarri horien gaineko informazio eskuratu eta zerbitzuak kontratatu daitezke; hori guztia zazpi hizkuntzatan: gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa, alemana, italiera eta nederlandera.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako lehendakariorde Juan Luis Sanchez de Muniain Lacasiak prentsaurrekoa eman du gaur, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusi Carlos Ercerekin, aplikazio berria zertan den azaltzeko.

“Nafarroako Turismoa-App ofiziala” Nafarroan dauden turistei informazio praktikoa emateko dago pentsatua. Aplikazioak Nafarroako Turismo atarian dauden atal informatibo praktikoenak sakelako telefonoetan ikusteko moldatzen ditu. Gainera, gertuen dauden turismo-baliabideak geolokalizatzen ditu. Aplikazioa Android eta IOS (Apple) sistema eragileetan erabil daiteke eta debalde deskargatzeko dago Google Play eta Apple Store delakoetan.

Gainera, Nafarroako Turismoak gizarte-sareetan dauzkan kontuetara joateko estekak daude (Facebook, Twitter eta Youtube).

Aplikazio berriaren atalak eta aukerak

Turismo-aplikazio berriak hainbat atal dauzka. Turismo-bilatzailean bilaketak multzo hauen arabera egin daitezke: ‘jan eta lo egin’, ‘bisitatu eta gozatu’, ‘antolatu’ eta ‘informatu’. Gainera, aplikazioaren bitartez erreserbak egin daitezke online, Navarrabooking plataformari lotzen zaiolako. Plataforma hori Internet bidez erreserbak egiteko zentral bat da, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak Ostalaritzako Enpresaburuen Elkartearekin elkarlanean abian jarritakoa.

Zer duzun hurbil atalean inguruko erakargarri turistikoak mapa batean jartzen ditu. Geolokalizazio hori zerrenda gisa ere ikus daiteke eta baliabideak iragazi daitezke (jatetxeak, dendak, ostatuak, natura-inguruneak, erosketak, e.a.).

Non lo egin atalean inguruko ostatuak agertzen dira eta, aurrekoan bezala, informazioa establezimendu-moten arabera ikus daiteke: hotelak, landetxeak, kanpinak, apartamentu turistikoak eta aterpeak.

Halaber, Non jan atalean inguruko jatetxeak mapan kokatu eta iragazi daitezke: jatetxeak, kafetegiak eta pintxo-tabernak.

Zer ikusi eta zer egin atalak inguruan bisitatu daitezkeen leku turistikoak geolokalizatzen ditu. Eta informazioa honako hauen arabera multzokatu daiteke: artea eta monumentuak, naturguneak, eta aisia eta museoak.

Zer erosi atala ere badago, gertuen dauden dendak kokatzeko. Dendak honako hauen arabera bilatu daitezke: bertako produktuak, artisautza eta antikuarioak.

Agenda atalean hurrena izango diren ekitaldiak agertzen dira, baita urteko egutegia ere, zer jarduera dauden ikusteko. Egutegi hori, gainera, PDF artxibo moduan deskargatu daiteke.

Horrez gain, jardueren eta esperientzien gaineko atal bat ere badago, arlo hauetako proposamenak biltzen dituena: gastronomia, landa-turismoa, ekoturismoa, artea eta kultura, turismo aktiboa, Pirinioak, Donejakue bidea, Sanferminak eta bideak.

Orobat, Nafarroa ezagutzeko funtsezko 10 ibilbide daude; baita  beste ibilbide espezifiko batzuk ere: Hemingway idazlearen ibilbidea, sorginkeriarena, karlismoarena, gaztelu eta gotorlekuena, eta estreinatu berri den paisaien ibilbidea.

Eguraldiari buruzko atal bat ere badago, erabiltzaileek hurrengo zazpi egunetan zer eguraldi egingo duen jakin dezaten; atal horretan, gainera, Nafarroako klimari buruzko azpi-atal bat dago.

Horrez gain, aplikazioan Nola heldu eta mugitu atala dago, Foru Komunitatera nola heldu eta heldutakoan nola mugitu jakiteko: errepideak, autobusak, trenak, hegazkinak, taxiak eta errentan hartzeko ibilgailuak.

Azkenik, Nafarroako turismo-bulego guztiei buruzko informazio erabilgarria eskaintzen duen atal bat dago.

Aplikazio honen berri emate aldera, informazioa jarriko da turismo-bulegoetan, sare ofizialarekin hitzartutako informazio turistikoko guneetan eta Foru Komunitateko turismo-establezimenduetan.

Nafarroako Turismoaren atariak jasotzen dituen bisitak

Nafarroako Turismoaren atariak, 2013ko urtarriletik abuztura, 1.275.490 bisita jaso ditu, 2012an baino %14,37 gehiago. Bisita gehienak (1.033.014, hau da, %80,9) Espainiatik egin dituzte eta gainerakoak (242.476, alegia %19,1) atzerritik.

Espainiatik egindako bisita-kopurua %12,9 igo da (2012ko datuekin alderatuta) eta bisitari gehienak hiri hauetakoak izan dira: Iruña (%25,5), Madril (%14,8), Bartzelona (%10,4), Bilbo (%6,4), Donostia (%4,3), Zaragoza (%2,98) eta Valentzia (%2,8).

Nazioarteko bisita-kopurua are gehiago handitu da, %22 hain zuzen (2012ko datuekin alderatuta), eta bisitari gehienak dira Frantziakoak (%36,5), Estatu Batuetakoak (%10,6), Italiakoak (%5,2), Erresuma Batukoak (%4,7) eta Herbeheretakoak (%3,42).

Interesgarria da, baita ere, gehien bisitatzen diren atalak zehaztea: Sanferminak, antolatu bidaia, Donejakue bidea, Erresumako ibilbideak, Pirinioak eta landa-turismoa.

Atarian sartzeko moduari dagokionez, %75,49k ordenagailua erabili du, %16,19k sakelako telefonoa eta %8,32k tableta.

Nafarroako Turismoaren ataria

Abian jarri zenetik hamar urte pasa dira, eta www.turismo.navarra.es ataria bilakatzen eta eguneratzen joan da. Gaur egun zazpi hizkuntzatan ikus daiteke. Turismoan ezinbestekoak diren baldintzei eta arintasunari moldatua dago eta turismo-sektoreak oso ondo baloratu du.

Atariaren helburu nagusia da turistak Foru Komunitatera etor daitezen konbentzitzea eta haiekin nolabaiteko lotura sortzea. Horregatik, helmuga turistikoen eta oraingo turisten eta turista potentzialen arteko espazio gisa dago pentsatua. Hala, atarian elkarrekintza da oinarria, eta elkarrekintza hori lortzen da, batetik, ataria turismo-baliabideei buruzko Inforeyno datu-basearekin eta Navarrabooking erreserba-zentralarekin lotuta; eta, bestetik, bitarteko hauekin: Turismorako mapa interaktibo berezi batekin, Nafarroako Turismoaren aplikazio berriarekin eta buletinak gestionatzeko tresna batekin (mailchimp).

Nafarroako Turismoaren atariak komunikatzeko berezko estiloa dauka eta edukiak barne-gestioa medio antolatzen dira. Ataria garatzeko eta zaintzeko kanpoko enpresa bat dago kontratatuta, eta enpresa hori arduratzen da merkatuak eta Interneten bilakaerak ezartzen dituen joerak islatzeaz.

Web-orria online komunikatzeko tresna bat da, baina ez bakarra. Gizarte-sareen erabilera web-orriari zuzenean lotua eta Nafarroako Turismo Planaren helburuetan jasoa dago. Facebook-en Nafarroako Turismoak 5.100 jarraitzaile dauzka, eta Twitter-en 10.000 baino gehiago. Azkenik, Youtube-ko profilean 12 bideo jarri dituzte aurten, Nafarroako erakargarri turistiko garrantzitsuenen berri emateko, produktuen arabera: “Kultura-turismoa”, “Natura-turismoa/Ekoturismoa”, “Landa-turismoa”, “Gastronomia eta ardoa”, “Osasun-turismoa”, “Motor-jarduerak” eta “Turismoa etxeko animaliekin”.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
codigos.jpg
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa