(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Abuztuan langabeziak behera egin du Nafarroan: 50.725 langabe daude, uztailean baino 254 gutxiago asteartea, 2013.eko irailak 3


Langabeziak, uztaileko datuekin alderatuta, %0,50 egin du behera, eta jaitsiera handiena elikagaien industriakoa izan da, 121 langabe gutxiago baitaude


Nafarroako Enplegu Zerbitzuko (NEZ) enplegu-agentzietan 50.725 langabe zeuden erregistratuta abuztu amaieran, aurreko hilean baino 254 gutxiago, hain zuzen (uztailean 50.979 langabe zeuden); langabe kopuruak, beraz, %0,50 egin du behera. Ordea, iazko abuztuan baino 2.373 langabe gehiago daude; beraz, langabe kopuruak %4,91 egin du gora.

NEZan erregistratutako kontratuei dagokienez, 21.320 kontratutan (uztailean baino 5.327 gutxiagotan) lantokia Nafarroan dago.

NEZko zuzendari-kudeatzaile Maria Isabel Garcia Maloren iritziz, datua “nahiko ona da, langabeziak behera egin duen seigarren hilabetea delako”; dena den, adierazi du ezinbestekoa dela “zuhur jokatzea eta datozen hilabeteetako datuak ikustea, Nafarroako ekonomia onera egiten ari dela esateko”. Sektoreei dagokienez, langabeziak nekazaritza-elikagaien industrian egin du behera gehien; eta, kontratuei dagokienez, uztailetik kontratu kopuruak behera egin duten arren, “azken urteetako abuzturik onena izan da”.

Enplegu-agentzia gehienetan egin du behera langabeziak: Lodosa (-%3,67), Tafalla (-%3,05), Agoitz (-%1,59), Tutera (-%1,15), Iruña-Arrotxapea (-%0,63), Altsasu (-%0,51) eta Lizarran (-0,04%). Doneztebe, Iruña-Yamaguchi eta Iruña-II. Zabalguneko agentzietan, ordea, langabeen kopuruak gora egin du: %0,23, %0,31 eta %0,73, hain zuzen.

Ekonomia-sektoreka, langabeziak honako hauetan egin du behera: elikagaien industrian (121 langabe gutxiago); enpleguarekin zerikusia duten jardueretan (103); motordun ibilgailuen, atoien eta erdiatoien fabrikazioan (65); eta eraikinen eraikuntzan (62).

Sexuari dagokionez, langabeziak emakumezkoen multzoan baino gizonezkoen multzoan egin du behera gehiago: %0,87, hain zuzen, 24.372 gizon baitaude lanik gabe. Emakumezkoen multzoan, berriz, langabeziak %0,15 egin du behera eta, gaur egun, NEZko datuen arabera, 26.353 emakume daude lanik gabe.

Adin-taldeei dagokienez, langabezia 25 urtetik gorakoen multzoan bakarrik jaitsi da, %0,87, hain zuzen, eta gaur egun 45.787 langabe daude multzo horretan. Aldiz, 25 urtetik beherakoen multzoan 4.938 langabe daude, %3,05 gehiago, alegia.

Kontratazioa

Nafarroako Enplegu Zerbitzuan 21.320 kontratu erregistratu zituzten abuztuan, aurreko hilean baino 5.327 gutxiago. Erregistratutako kontratu horietatik guztietatik 811, hau da, %3,80, mugagabeak ziren.

Sexuari dagokionez, 11.383 emakumek (aurreko hilean baino 1.925 gutxiagok) eta 9.937 gizonek (uztailean baino 3.402 gutxiagok) sinatu zituzten kontratuak. Adinaren arabera, 3.949 kontratu 25 urtetik beherakoek sinatu dituzte (aurreko hilean baino 1.579 gutxiago), 12.623 kontratu 25 eta 44 urte artekoek (uztailean baino 2.885 gutxiago) eta 4.748 45 urtetik gorakoek (863 gutxiago).

Jarduera-sektoreka, kontratazioa eraikuntzan bakarrik igo da: 910 kontratu daude sinatuta, uztailean baino 45 gehiago. Gainerako sektoreetan kontratazioak behera egin du: zerbitzuetan 17.821 kontratu (uztailean baino 4.524 gutxiago), industrian 1.721 (aurreko hilean baino 732 gutxiago) eta nekazaritzan 868 (uztailean baino 116 gutxiago).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Informe del paro registrado en Navarra en agosto de 2013
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa