(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Independentzia gerra amaitu zela 200. urte igaro direla oroitzeko erakusketa bat inauguratu dute Nafarroako Artxiboan asteartea, 2013.eko irailak 3


Bihar, asteazkena, arratsaldeko 19.30ean, J. J. Martinenak gertakari historiko horren gaineko hitzaldi bat emango du


Sanchez de Muniain kontseilaria eta Felix Segura, Artxibo Nagusiko zuzendaria, Espoz y Minaren ezpataren aurrean. ( irudia handitu )

Iruña okupazio frantsesetik askatu zutela 200 urte bete direla oroitzeko (1813ko urriaren 31ko gertakaria da hori), Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak erakusketa bat antolatu du Nafarroako Errege Artxibo Nagusian. Erakusketan jatorrizko dokumentuak, mapak, Jose Bonaparteren eta Espoz y Minaren erretratuak eta bi borroka-elementu interesgarri daude, Francisco Espoz y Minaren zaldun-sablea eta kanpaina-kataloxa, hain zuzen; baita material grafiko gehiago ere.

Lehendakariorde eta Kultura, Turismo eta Erakunde Harremanetako kontseilari den Juan Luis Sanchez de Muniainek aurkeztu du gaur Artxiboan erakusketa, eta irailaren 3tik 2014ko urtarrilaren 10era arte egongo da irekita, astelehenetik ostiralera, 9.00etatik 15.00etara.

Erakusketaren inaugurazioa dela eta, gainera, bihar, asteazkena, arratsaldeko 19.30ean, J. J. Martinena Ruizek gertakari historiko horren gaineko hitzaldi bat emango du Artxiboko ekitaldi-aretoan.

 

Erakusketa

Erakusketa kronologikoki eta lau ardatz hauen inguruan dago antolatua: erregimen frantsesak Nafarroan aplikatutako politika hertsatzailea, Independentzia gerrako protagonistak, gatazkaren garapena eta Iruñearen askapena.

Planteamendu hori oinarri hartuta, Nafarroako Artxiboan gordetako jatorrizko hainbat dokumentu jarri dituzte ikusgai, denak 1808-1813 aldiko gertakarien gainekoak, Espainiako Carlosen zenbait ofizio, adibidez; ofizio horietan Espainiako Carlosek Iruñearen kapitulazioaren berri ematen du eta nafarrek inbaditzaile frantsesen aurrean izandako adorea aintzatesten du.


Sanchez de Muniain kontseilaria eta Felix Segura garai hartako grabatuak ikusten. ( irudia handitu )

Horrez gain, erakusketan material grafiko ugari dago eta nabarmenena Soraurengo batailaren garapenari buruzko plano zehatz bat da. Bataila hura 1813ko uztaila amaieran gertatu zen eta Independentzia gerrako azken bataila garrantzitsutzat hartua dago; bataila hartan Wellingtongo dukearen tropa hispano-britainiarrak tropa frantsesen aurka borrokatu ziren.

Ikusgai daude, baita ere, Nafarroako idatzizko lehen prentsako, hau da, “La Gazette de la Navarre”-ko, ale batzuk; Jose Bonaparteren eta Espoz y Minaren erretratuak; Espoz y Minak Independentziaren gerra garaian ezarri zuen bolbora-fabrikaren marrazki batzuk; eta militar nafarraren bi objektu pertsonal: Londresko Batzorde Espainiarrak oparitu zion ezpata, urrezko zorroduna, eta kanpainan erabili zuen kataloxa. Bi elementu horiek Nafarroako Diputazioak jaso zituen 1872an, militarraren alargunak, Juana de la Vegak, testamentuan hala agindu zuelako. Erakusketara Karlismoaren Museotik eraman dituzte, gaur egun han baitaude jasota.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
relación de documentos.doc
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa