(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Infanta Elena Zentroko ezgaitasuna duten pertsonen arreta-zerbitzuaren kudeaketa eskuratzeko eskaintza egingo du asteazkena, 2013.eko irailak 4


Lau urtetan 17 milioi euro bideratuko dira 70 egoitza-plazei eta eguneko zentrorako 12 plazei estaldura emateko


Nafarroako Gobernuak asteazken honetako bilkuran Cordobillako (Galar) Infanta Elena Zentroaren kudeaketarako asistentzia-kontratua eskuratzeko eskaintza egitea baimentzea erabaki du, zeinak, ezgaitasun fisiko larria edo zorrotza duten pertsonei zerbitzua ematen dien.

Kontratua urriaren 1ean hasiko da eta 2014ko abenduaren 31n amaituko da. Denboraldi horretarako baimendutako gehienezko gastua 5,29 milioi eurokoa izango da, BEZa barne. Kontratua luzatu daiteke, guztira, lau urteko iraupena izan arte, 17 milioi euroko balio estimatuarekin.

Zehazki, esleipendunak 70 egoitza-plaza (arreta integrala eguneko 24 ordutan, urteko egun guztietan) eta eguneko zentroko 12 plaza (egunean zeharreko arreta astelehenetik ostiralera lanegunetan, urteko 12 hilabetetan) kudeatuko ditu.

Azpimarratu behar da eskaintza hori Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziaren eta Quavitae Servicios Asistenciales S.A.U. (lehen, Mapfre Quavitae S.A.) enpresaren arteko kontratua amaitu delako egin dela; 2009az geroztik enpresa horrek kudeatu du zerbitzua.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa