(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak “ahalegin, energia eta eraginkortasun gehiago” eskatu die Gobernuko goi-kargudunei legealdiaren bigarren erdirako osteguna, 2013.eko irailak 5


Nabarmendu du prestazioen kalitateari eutsi dietela, aurrekontuak urriak izan arren


Yolanda Barcina Foru Administrazioko kontseilari eta goi-kargudunei hizketan. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak “legealdiaren bigarren erdirako ahalegin, energia eta eraginkortasun gehiago” eskatu die Gobernuko kontseilariei eta Foru Administrazioko goi-kargudunei, eta “lan handia” egiten ari direla aintzatetsi du, “legealdi zailenaren erdi-erdian”.

Izan ere, Gobernuko kontseilariekin eta kabineteko zuzendari nagusi, zuzendari-kudeatzaile eta kabinete-buruekin bildu da Nafarroako Errege Artxibo Nagusian, ikasturte politiko berriaren hasiera dela eta hitz batzuk esateko.

Legealdiaren hasieran, 2011ko abuztuan, esandako hitzak ekarri ditu gogora, “aurrekontu txikiagoekin gehiago” egitea eskatu baitzien, eta esan die lortzen ari direla, aurrekontua 2007koa baino %25 txikiagoa den arren. Horren harian honako hau esan du: “Gobernua, gai bada hiru mila milioi eurorekin eta aurrekontu urriarekin prestazioen kalitateari eusteko, ez dago geldirik”. Eta adore eman die “biztanleek erakundeak eta administrazioa geldirik daudela sinestea nahi dutenei aurre egiteko”. Defizitaren helburua lortu izanaz ere aritu da: “badakigu herritarrek ez dutela lorpen hori gehiegi baloratzen, baina badakigu, baita ere, gauden egoeran eman beharreko pausoa dela, krisia gainditzeko ezinbestekoa”.

Esan du, gainera, “harro” dagoela “Gobernuan dagoen batasunaz eta leialtasunaz” eta “errua alboko departamentuari egozteko aukera erraza” ez erabiltzeaz.

Azkenik, Yolanda Barcinak adierazi du bere nahia dela “Komunitatean enplegua eta aberastasuna sortzen dutenek, batik bat enpresaburu txikiek eta langile autonomoek, Administrazioak ulertu eta babestu egiten dituela eta haien alde eskura daukan guztia jartzen duela sentitzea”. Dena den, uste du “arlo horretan oraindik zer egina” badagoela eta, horregatik, bertaratuei “talde-lana, kemena, asmamena eta ausardia” eskatu dizkie.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa